Yoko Ona

Yoko Ona

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Yoko Ona episodes

  • 9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute"
    Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:19:00: Lukiek - Katuen testamentue
    44 min
  • 8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''
    Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia baita. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia.Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira atal honetan.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".
    36 min
  • 7. Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''
    Aurreko kapituluaren jarraipena dugu honako hau. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Aipamenak:04:05 Black Mirror 3X01 - Netflix05:05 La Red Social – Netflix20:50 Ane Lindaneren "Feministas de mierda" – Pikara Magazine
    28 min
  • 6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''
    Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu "Yoko Ona" podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagrameko titiburuen kontrako ohituraz.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Podcasteko aipamenak:08:40 Koban taldea – Anestesia digitala17:50 Merina Gris – Saiatzen naiz18:20 "Miresmenaren testigu" – Orbitan podcasta20:30 "Coito Ergo Sum"- Maria Von Touceda
    28 min
  • 5. Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara''
    "Yoko Ona"ren 5. atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Aipamenen artean artikulu bat:The New York Times aldizkariak atera zuen hau: "Why Women Compete with each other" – Emily V. Gordonena.
    29 min
  • 4. Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur''
    Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".4. atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beldurrak, beldur irrazionalak. Gure beldurrak uxatzeko modurik onena norbaiti kontatzea omen da. Eta, halaxe egin dugu. Gure beldurren unibertsoan sartzeko, prest?10:44 Olatz Salvador - Ba hori21:30 Desire De Fez idazlearen "La Reina del Grito"21:50: Chvrches taldearen "Scream Violence" diskoa22:00 Belako – "The Craft"24:40 IZARO – "Patinar sobre hielo"25:10 Anari – "Tren bat zure barrura"25:50 070 Shake – "Proud"
    27 min
  • 3. Inspirazioa: ''Loak hartzeko zorian zaudenean etortzen den hori''
    Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loreren sormen prozesuan? Zerk inspiratzen die gehiago, musikak ala letrak? Noiz eman amaitutzat disko bat? Zeintzuk dira euren erreferente nagusiak? Galdera asko eta abiapuntu bakarra: Inspirazioa, 3. atalean!Aipamenak:29:50: "What happened, Miss Simone?"30:27: Los Chicos del Coro – "Les choristes"30:55: "Plastic Drama" diskotik "Plastic Drama"
    32 min
  • 2. Hedabideak: ''Hedabideei eskatuko nieke gezurrik ez esateko''
    Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du.Bigarren atala hedabideei eskainiko diegu. Musikaren mundua eta hedabideak eskutik helduta joan dira; baina, zein harreman izan dute Olatzek eta Lore Nekanek kazetariekin? Hedabideen botereaz, musikarien irudiaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.Aipamenak: Kim Gordonen "La chica del Grupo"
    32 min
  • 1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua''
    Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean.Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute "Yoko Ona". Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikitako anekdotak entzungo dituzu, musika munduan emandako lehen pausoetaz ere ari dira eta podcast hau egin baino lehen sentitutako urduritasun, zirrara eta kezkak ere bildu ditugu.Kantu eta taldeen aipamenak:· Olatz Salvadorren lehen taldea: Ekaitzan· Zahara - Merezco· Belako – Sea Of Confusion· Nina Simone – Aint Got No I Got Life
    39 min

About Yoko Ona

From the publisher's feed

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta…

More shows like Yoko Ona

La Ruina by La Ruina

La Ruina

62 Listeners

Saldremos Mejores by Podium Podcast

Saldremos Mejores

18 Listeners