XVII.mendean jartzen da zientzia modernoaren hasera. Teleskopioa sortu zen, Galileo, Newton edo eta Kepler bizi izan ziren mendea da eta Matematikatan ere aurrerapauso handiak eman ziren. Nola nahi, gertakari zientifikoak sorginkeriarekin nahasteko joera ere bazegoen. 1693an, Salem-eko sorginen kasua adibide.
Betty Parris, Salemeko erreberendoaren 9urteko alaba, eta haren 11 urteko lehengusua, Abigail Williams sorginduta zeudela esan zuten agintariek. Lau hiritan epaiketak egin eta 19 pertsona urkatuta hil zituzten azkenerako. Egun, onddo bati egotziko genizkioke sorginkeria haiek.