Iker Alecharekin osatu dugu Ingurusferako podcasta, Cidetec ikerketa-zentroko ingeniaria da bera. Hidrogenoaren gaiari heldu nahi izan diogu. Batetik, hidrogeno berdeaz hitz egin dugu; askotan aipatzen den teknologia da, baina errealitate izatetik gertu ote gauden jakin nahi dugu.
Bestalde, erregai pilei buruz ere hitz egin dugu, alegia, hidrogenoz funtzionatzen duen motor bati energia ematen dion gailuari buruz.