Gas naturala, erregai fosila da. Negutegi efektua eragiten duten gasak isurtzen ditu, baina era berean, ikatza edo petrolioarekin konparatuta, ez da hain kutsakorra. Pandemia garaian, gas naturalaren produkzioa jaitsi egin zen, baina, une honetan kontsumoa handitu da eta produkzioa ez da hain bizkor hazi. Horren atzean espekulazioa legoke, prezio garestian saltzeko asmoa. Industria eta etxebizitzetan pisu handia du, energiaren % 40 gas naturaletik lortzen baita.
Euskal herrira Aljeriatik eta Marokotik ekartzen da gas naturala, gehienbat gas bideetatik.
Une honetan Aljeria eta Morokoren arteko hartu emanak gaiztotuta daude, eta ondorioz, Marokok gas bideak itxi egingo dituela mehatxu egin du. Aljeriak dio, itsasontziak erabiliko dituela gasa esportatzeko, baina, kontua da ez dagoela nahikoa itsasontzi. Euskadin, badago gas erreserba "Gaviota" deritzon plataforman.
Gasaren garestitzea Europa guztian gertatzen ari da. Aitor Urresti irakaslearen arabera, Europako herrialdeek irizpideak bateratu beharko lituzkete, eta gasaren erosketa bateratua egin. Urrestiren arabera, negu ausartak hartu behar dira, datorren neguan pertsona txiroenek gaizki pasa ez dezaten.