Eguraldi iragarleak, oso lotiak eta ehiztari apartak izateaz gain, katuek badute beste abilezia bat ere, begiak baliatuz egiten dute barre.
Eneko Axpek, Zientzialariek ikertu dituzten katuen inguruko bost bitxikeria azaldu ditu Zientzia eta Pazientzia podcastean. Munduan bizi diren 300 milioi katuek, 33 animalia espezie ehizatu eta desagertu erazi dituzte. Harrapakari handiak dira . Eta aholku gisara, katurik bazenu, ez sekula moztu biboteak katuari, ehizean ari direnean distantzia eta norabidea neurtzeko baliatzen dituzte biboteak eta.
Katuaren lagun egiteko berriz; jarri beren aurrean, itxi begiak astiro astiro eta irribarrez ari zarela ulertuta, erantzun egingo dizu, hori bait da katuek barre egiteko duten modua.