Haurraren bizkarraren osasuna bermatzeko ikerketa egin dute Gaztela Leongo unibertsitateko ikerlari batzuk. Haien arabera, haurren giharretan bihurdurak edo lesioak saihestu behar dira. Horregatik, motxila edo bizkar-zakuek ez dute handiegiak izan behar ez eta astunegiak ere. Ez da komenigarria, haurraren pisuaren ehuneko 10 edo 15 baina zama gehiago motxilan eramatea , bestela albo kalteak izan litezke etorkizunean. Poltsiko asko dituzten motxilek hobe orekatzen dute zama eta motxila gorputzera lotzen dituzten uhalak estu eramatea komeni da.
Eneko Axpek bere aldetik, Espazio zabalera bidaiatzeko jantzien berri eman digu Zientzia eta Pazientzia podcastean. 2025 arte ez da aurre ikusten jantzi egokiak prest izatea. Alde batetik emakumezkoentzako jantziak sortu beharra dago eta areago espazioan lan egiteko moduko jantzi erosoak behar dira eta garatu gabe daude.