Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, Nagore Rementeria Argotek hartu dio lekukoa Alaitz Ochoari eta Ana Galarragarekin batera manipulazio genetikoaz aritzea erabaki dute.
Manipulazio genetikoak aplikazio miragarriak ditu, baina mamuak ere pizten ditu. Elhuyarreko Dibulgatzaileak edizio genetikoaren tekniken oinarriak eta haien aplikazioak aztertu dituzte, adibide deigarri eta esanguratsuen bidez. Muga etikoak igarotzeagatik kartzelan bukatu zuen ikertzailearen kasua azaldu dute. Eta jakina , Emmanuelle Charpentier y Jennifer A. Doudna ikerlariak ere goraipatu dituzte, Crispr teknika garatzeko "goraizeak" garatu izanagatik.
Galdera hauei ere erantzun diete zortzigarren atalean zehar: lortu al du zientziak desagertutako animaliaren bat berpiztea? Eta gizakia klonatzea? Soinu misteriotsuak, zientzia albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzen ere saiatu dira.
Elhuyarrek, EITB podkasterako ekoitzitako podcasta.
Soinua: Egoitz Etxebeste