Metabertsoaren inguruko elkarrizketak ugaritu egiten dira Internet sareko mundu birtualak aurrera egiten duen neurrian. Orain bi hamarkada telebista serieetan aurre ikusten zena, egia bihurtu da eta mundu birtualean erosketak egin edo eta sentsazio bidezko esperientzia bila dabiltzan pertsonak gero eta gehiago dira. Egia birtual horrek, jakina egoera berriak sortzen ditu. Adibidez, mundu birtualean hiltzea, delitua ote da? Horren arian hitz egin du Eneko Axpek, Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan.
Eta beroa, bero saparik ba ote da mundu birtualean? Galdera hori sortu zaigu, Uxune Martinezek klima aldaketaren inguruan Juanma Gallego ikerlariaren ikerketaren berri eman eta gero. Bero sapa guztiak ez dira kontutan hartu azken hamarkadatan.