Oxfordeko Unibertsitatea eta Suediako Kalolinska institutuko ikerlari talde batek usainaren inguruan egin duten ikerketa berezi baten emaitzak ekarri dizkigu Uxune Martinezek Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetara. Usainon eta txarraren pertzepzioa kultura eta tradizioek baldintzatzen ote zuten jakin nahi zuten eta munduko talde ezberdinetako pertsonei galdetu zieten. Lau pertsona taldek ehiztari-bilatzaile gisara ateratzen dute aurrera bizi modua, beste bost taldek lehen sektoreari lotuta, arrantzale eta nekazari gisara. Mexiko eta New Yorkeko biztanle hiritarrek ere erantzun dute. Ohitura eta bizi modu ezberdinekoak izanda ere, bitxia da atsegin dituzten eta ez dituzten usainak beretsuak direla ikerketaren arabera. Hala nola banilla edo lore usainak dira atsegin, adibidez, kultura guztietan eta aldiz, izerdia, esne galdua edo patata ustelaren usaina ez da gustagarria inon.
Bestalde, Baionako lema zer den badakizu? Itsas ontziak gidatzeko ardatz zaharra da ba, Txinatarrek k.a. lehen menderako erabiltzen zutenaren gisakoa. Eneko Axpek eman dizkigu azalpenak.