Klima Aldaketaren zantzuak gero eta zientifikoagoak dira. Fenologiak, fenomeno biologikoak aztertzen ditu eta udaberriari lotuta egin diren azken azterketek garbi erakusten dute, urtaroak aldatu egin direla, animalia eta landarediaren portaera aldatu arte. Gure inguruan, negu gordinik ez dago eta izotz eta antzigar egunak nabarmen gutxitu dira. Ondorioz, kaska beltzaren errunaldia eta txitatzea, adibidez, hilabete aurreratu da eta kukua lehenago hasten da kantari. Uxune Martinezek eman dizkigu azalpenak Zientzia eta Pazientzia podcastean.
Eneko Axpek berriz, Panamako kanalaren obraz aritu zaigu podcastean. Izan ere , 1914an amaitutako kanala, munduko zazpi mirarietako bat da. Hornos lurmutureko arriskuak uxatuz eta zortzi mila egin beharra saihesteko bidea ematen duen eraikuntza, azpimarratzekoa da mende bat igarota ere. Hogeita bost mila lagun hil ziren zuzenean eta zeharka, 100 metro zabal eta 80 kilometro luze den kanala egiten.