Finala ezin jokatu / egungo liderrak
dena okertu dio lesio ankerrak.
Sorpresak izan dira / eta ez txikerrak
emaitzak baldintzatuz / Var-aren okerrak
denetatik izan du aurtengo Winterrak!"
Bai, Pakitok esan duen bezala, aurtengo Winter Series honek denetatik izan du: polemika sutsuak, ezusteko galantak eta, zoritxarrez, bihotza apurtu digun lesio hori. Badakigu nortzuk egongo diren finalean, baina galdera handia airean dago oraindik: Nork beteko du Xabi Barandikaren hutsunea? Urreisti ala Johan Sorozabal? Datorren astelehenean Gernika dardarka jarriko duen erabakia hartuko da." "Gaur, Albizu, Pakito eta hirurok eseri gara Winterrak utzi digun guztia aztertzeko. Luze eta zabal hitz egin dugu, ez baita txapelketa soil bat izan, biziraupen borroka bat baizik. Eta kontuz, oraindik ez baita amaitu!Hasi dadila solasaldia!