Dupla taldea ez da haien lehenengo proiektu musikala. Aurretik ere, Benat eta Gari taldekide izan baitira beste hainbat musika taldeetan, betiko lagun minak izateaz gain. Aguraindik Euskal Herrira eta haratago, Dupla taldeak musika estilo ugarietan busti ditu gure plazak: Euskal musika, trap, rock, pop… guzti guztiak letra eta esanahi esanguratsuekin. Ahaztu gabe, beste artista askorekin kolaborazio ugari egin dituztela!Eromerian bizi dira arabarrak? Kontraesanetan aritzen dira? Dantzan gauetan bai, baina nola? "Benetan zabiz?"en ere haien mingainak lotsarik gabe dantzan jarriko al dituzte? Orain ere saltsan arituko dira? Biei pertsona bera gustatu zaie nozbait?Dei famatuaren tartean, artista ezagun baten deia ez, bi artisten deiak izan ditugu!