Atal honetan juergen inguruan aritu dira benetan-zabiztarrak. Juerga, erromeria giroa, txoznak, parrandetan ligatzea eta alkoholaren kontsumoaren normalizazioa izan dituzte hizpide. Baina batez ere, Bilboko Kafe Antzokia aipatu dute, bertako jai giroak anekdota askorako ematen baitu. Hain zuzen bertan aritzen baita askotan DJ lanetan Antzokia musikaz girotzen. Eta DJ kabinatik dantza lekura begira, kotilleo askotaz enteratzen omen da… Eta ez hori bakarrik, DJ-a izateaz gain Jon Castaneda Akerbeltz erromeriako abeslaria da. Zer motatako parranda gustatzen zaio bakoitzari? Nolakoak gara juerga giroan? Ligatzen dugu? Juergetan zer musika dantzatzea gustatzen zaigu?Eszenatokietan lotsa gabe aritzen dena gonbidatu dute podcastera, ea Malen eta Aitziberren galderak ere erreparorik gabe erantzuten dituen… Arrosaliren galdera gorritu gabe erantzuteko gai izango da? Ze euskal famaturi botako lioke begizkoa? Noren whatssap-a kotilleatuko luke? Ea kontatzen digun…