
Sign up to save your podcasts
Or


Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa.
Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira modu berean handitu, horrek suposatu duen gain zamarekin. Hau ikusirik, mobilizazio eta borroka dinamikari eman zioten hasiera eta hori dela eta egoera zein den ezagutzera joan gara. Hori azaldu digu Agoitzeko basozainen koordinatzailea den Jose Belaskoainek. Haiekin batera mobilizatzera deitu gaitu ere elkartasun hutsez bada ere.
Asteazkenero mobilizazioak deitu dituzte 10etan Diputazio aurrean.
Jose Belaskoain Irati Irratian
Xabier Bados eta Rita Perandres abiatutako ekintzailetza dugu Azokoop. Gehien zabaldu den zerbitzua Urdirotzen duten denda bada ere beste zerbitzu zenbait eskaintzen dituzte. Eskaintzatan basolan txikiak egiteko aukerak baita horretarako makinariaren mailegatzea ( bazkideak direnei), musikoterapia eta musikan hastapen ikastaroak eta kopisteria zerbitzua.
Horrekin aski ez eta beti dabiltza beste proiektuak laguntzeko prest. Horrek eraman zituen Bidekariak elkartean sartzea besteak beste. Bidekariak ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko ekimena da Nafarroako Piriniotan errotua, beren esperientziarekin lagundu ohi dituzte bertara gerturatzen direnak.
Finean, herria eta ekonomia egiteko alternatiba bat sortzen ari dira, hala adierazi digu Xabier Badosek gaurkoan emandako elkarrizketan.
Proiektuaren webgunea : Azokoop Mikrokooperatiba
Xabier Bados Irati Irratian
Udarekin batera heltzen da bortuetan abereak askatzeko ordua eta aurten ere hala izanen da. Muga aldeko soroetan ohikoa da bailara desberdinen arteko akordioen sinatzea eta hala egin ohi dute Garazi eta Aezkoa bailarek, urtero bazka hitzarmena sinatuz. Zita igande honetan izanen da, akordio honek baimentzen du bai aetzek eta baita garaztarrek ere bortuetan euren abereak aska ditzaten bazka eta atsedena lortzeko. Sinatze ekitaldiarekin bat senidetze ekitaldi bat ere egiten da eta aurten Iropil eta Behobi artean ospatuko da. Aurten iaz zendutako Patxi Antxorena izanen dute gogoan bereziki ekitaldian.
Honetaz solasean eduki dugu Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakaria den Karlos Bueno Reka gurean. Berak animatu gaitu igandean Iropilera gerturatzera.
Karlos Bueno Reka Irati Irratian
Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere.
Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio bere proiektua garatzeko momentua. Aurkezpena aitzaki hartuta berarekin egoteko parada hartu genuen eta ratu eder bat pasa ere.
Aurkezpenera 20 bat lagun animatu ziren eta Auritz inguruko bideak uztartuz zenbait irakaspen eman zituen Maiderrek, hori ere baita proiektu honen funtsa, mendiaz gozatzea, natura ulertzea eta hortik errespetatzea.
Maiderrek aipatu bezala Bidaide ez da izanen ohiko gida lan bat, bakoitzak bere gogoen arabera eraikitako ibilbideak antolatuko dituena baizik eta Auritzen kokaleku badu ere beste zonaldeetan zerbitzua ematea ez du deskartatzen, Aralarren adibidez. Gehiago sakondu nahiko bazenute entzun berarekin izandako elkarrizketa.
Informazio gehiago : Bidaide instagram / webgunea
Maider Otegi Iriarte Irati Irratian
Zonaldeko hainbat artisauek eraikitako proiektua da Garei Kolektiboa. Iaz Aribeko garean artisau azoka bat ezarri zuten 6k. Orain 8 artisauek irekiko dute artisau azoka hau asteazkenetik igandera astero irekia izanen dena.
Bertan topatuko ditugu lanparak, laminak, bitxiak, argazkiak, musika, zurezko erremintak, eskumuturrekoak, txakurrendako lepokoak eta tote-bagak. Bertan izanen ditugu Izura, Maite, Cris, Kattalin, Adan, Itziar, Peio eta Gonzaloren sorkuntzak.
Inaugurazioa aprobetxatuz Garei Kolektiboko kidea den Gonzalo Santoma izan dugu gaur gurean.
Gonzalo Santoma Irati Irratian
Urte batzuk daramazki Amaia Bizkai teknologia berrien zerbitzua irekia duela. Norbanako zein entitateei erreminta teknologikoak, sareak, … ezartzeko eta bide honetan laguntzeko sortutako proiektua da Info Irati. Kokalekua Garraldan duen arren handik eta hemendik aritu da sareak edota lanak egiten. Lan handia egiten dabil, ohiko lanean ez ezik sareetan ere bere erralidadea agerrarazten, ekintzailetza zer nolakoa den erakusten despopulazio egoeran dagoen zonalde batean.
Arrazoi guzti hauengatik publikoak bere proiektua eta bera aukeratu dituzte ekintzailetza sariketan proiekturik hoberena bezala eta hau aitzakitzat hartuta Amaiarekin egoteko parada hartu dugu.
Informazio gehiago eta bertan aurkitu ditzazkezuen produktu eta erremintak Info Iratiren webgunean dituzue
Amaia Bizkai Irati Irratian
INTIAk Nafar Gobernuaren aginduz abian jarri du Local Tokikoa kanpaina. Kanpaina honekin bertako produktuak tokian toki ekoitzi eta saldu daitezela bultzatu nahi du, salmenta katean bitartekaririk egon ez daitetzen.
Bi ardatz ditu ekimen berri honek, ekoizleak zeinak bertako produkzioa aurrera eramaten duten eta inguruarekin harreman estua duten, euren konpromisoa berresten dutenak eta bigarrena saltokiena zeinak konpromisoa hartzen duten bertako produktuak saltzeko konpromisoa. Hauek zigilu batekin markatzen dituzte eta webgunean ezarri.
Gaur guzti honetaz aritu gara INTIAko komertzializazio zirkuitu laburretako kidea den Iosu Ortigosarekin. Berak azaldu digu kanpaina honen nondik norakoak.
Informazio gehiago : Local Tokikoa webgunea
Iosu Ortigosa Irati Irratian
Tokian tokiko ekonomia sustatzeko proiektuak sustatzen dabiltzan REAS ekonomia sozialaren sarea eta Biarritzeko Kabia poloak ESSKabi proiektua jarri dute martxan. Ekonomia Soziala ezagutarazi, ildo honetan kokatzen diren proiektuen mapeoa eta ekintzailetza mota honetan aurrerapausuak ematea dira mugaz gaindiko proiektu honen helburuak. Martxoaren 25ean abiatu zen eta bi urtez izanen dira garatzen.
Honen inguruan aritu gara REAS Nafarroako kidea den Eva Azkona Murillo lagunarekin eta berak azaldu digu zertan datza proiektu berri hau.
Informazio gehiago : REAS Nafarroa
Eva Azkona Murillo Irati Irratian
Abuztuan ireki zuten Aribeko Garea artisau azoka moduan zonaldeko 5 artisauk. Lan handia egin ondoren eta esperientziak utzitako zapore gozoak ekarri dute proiektuaren jarraipena. 5 horietatik batek utzi duen arren 3 artisau berrik hartuko dute parte proiektu honetan. Hau guztia komentatu digu Garei Kolektiboko kidea eta Herbaria proiektuko Kattalin Barber Gutierrezek. Berak animatu gaitu bertatik pasa gaitezen eta bertakoa kontsumitu dezagun.
Bertan agertzen diren proiektuak edo artisauak:
– Huellas Nomadas (Kollareak eta pulserak) – Cris, Hiriberri
– Emeki bitxigintza- Itziar Berruezo, Aria
– Gonzalo Santoma argazki eta musika – Garralda
– Material naturalez ekoitzitako lanparak – Adan Leiva, Orbaizeta
– Herba.ria (Loreekin eginiko artelanak) – Kattalin Barber Gutierrez, Saragueta
– Tote bag eta zurazko belarritakoak- Maite Astiz, Auritz
– Zurezko etxeko tresnak – Peio Irigoien, Garralda
– Marrazkiak – Izura Ansorena, Orbaizeta
Kattalin Barber Gutierrez Irati Irratian
Euskal gehiengo sindikalak gutxieneko soldata propio eta duin baten aldeko aldarria zenbait bidetik eraman du aurrera. Esparru desberdinetan, negoziazio kolektiboan eta Nafar zein EAEko gobernuei aurkeztutako ekinalditan plazaratu dute eta bide guzti horietan ateak itxita topatu dituzte. Sindikatuen arabera, Nafarroan 1500 euroko gutxieneko soldata litzateke duinki bizitzeko aukera ematen duen kopurua eta hori bera borrokatzeko bihar greba orokorrera deitu gaituzte. Gaur honetan solasean izan dugu LAB sindikatuko kidea den Gaizka Uharte.
Bihar Irati irratiak bat eginen du greba deialdiarekin eta ez da berez saiorik izanen.
Gaizka Uharte Irati Irratian
From the publisher's feed