
Sign up to save your podcasts
Or


INTIAko lagunek kezka dute lehen sektorean dauden esplotazio zenbait erreleborik ez baitituzte topatzen familia barrenean, horretarako INTIAK zerbitzu bat dauka errelebo hori kanpora begira egiteko. Hori bera azaltzeko bi kafe elkartze antolatu dituzte Irurtzunen (Martxoak 3) eta Ariben (Martxoak 5) . Berez bilkura esplotazioa duten lagunei zuzentzen zaie edota lehen sektorean dabiltzanei eta bilkura hau aprobetxatuz hauetaz arduratzen den Oskia Gorostiaga Intiako teknikariarekin izan gara.
Izena emateko 948013058
Oskia Gorostiaga Irati Irratian
Herria egiteko Eskutik eskura lemapean abiatu da gaur Errigora ekimeneko udaberriko kanpaina. Ekoizlea eta kontsumitzailea zuzenki harremantzen duen ekimena dugu kanpaina hauxe eta bertan lor ditzazkegu Nafarroako erdialdeko eta Erriberako produktu zoragarri zenbait. Kanpaina honen atzean euren produktuak eskaintzen 900 nekazari inguru ditugu eta honen bitartez eurekin dagoen erlazioa gerturagotu egiten da. Kanpaina hasiera aprobetxatuz Adriana Urmeneta Castillo Errigorako kidea izan dugu gaur gurean. Berak luzatu digu deia kanpainan parte hartu dezagun.
Eskariak burutzeko : Errigora webgunea
Adriana Urmeneta Castillo Irati Irratian
Herria egiteko Eskutik Eskura kanpainaren spota:
Abeltzainei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu Erronkariko Gidari Eskolak. Formakuntza honetan Mastin txakurren manejuaz arituko dira zenbait aditu eta esperientziadun lagunekin. Artzain Eskola honek apurka apurka dabil bere garapena egiten, datorren ikasturtean aurreikusten delarik lehen promozioa bertan izena eman dezakeela. Horren esperoan geratu ordez, lehen sektoreari begirako formakuntza saioak antolatzen aritu dira aurten eta horren adibide dira ostiraleko jardunaldi hauek. Gidari eskolaz eta jardunaldietaz solastu gara bertako sustatzailea den Eneko Egigurenekin.
Eneko Egiguren Irati Irratian
Turismo alorreko planatik eratorritako dinamika dugu Dastatu Pirinioa-Saborea el Pirineo, zeina tokiko produktuak eta tokiko jatetxeak nabarmentzea du helburu. Ideia eta helburu horrekin gastronomia esperientzia zenbait jarri dituzte martxan, lehena Artziko Jauregian izan zelarik. Lehen hitzordu arrakastatsua izan zen, bertaratu zitezkeen toki guztiak bete baitziren. Honen atzean Gestion Ambientaleko lagunak ditugu zeinak Nafar Gobernutik eta Europako Diru funtsetatik eratorritako partida bat ahalbidetu duten ekimena aurrera ateratzeko. Dinamikari tarte bat eskaini diogu gaur eta tarte batez izan dugu antolaketa lanetan dabilen Rakel Zoko irratian solasen.
Hurrengoa Larra-Belagua estazioan izanen da, azaroaren 29an eguerdiko 13:30tan
Dastatu Pirinioko hitzorduak
Azaroak 29- !2:00-14:00 Larra-Belagua-EL Ferial
Abenduan- Aezkoa eta Zaraitzu ibarrean
Izen ematea : Formularioa izena emateko
Rakel Zoko Irati Irratian
Zangotzaldean produktu bikainak ditugula argi dago eta hauekin eratutako saskiak jarri dituzte eskuragarri Jakiak Ehuntzen-Tejiendo la Despensa egitasmoaren bidez. Bi saski daude haundia (60€) eta Txikia (35€) zeina aukera paregabea emanen diguten bertako produktu goxoak dastatzeko.
Saskien aferarekin Pirineki Esnekiakeko Aitor Zazpe izan dugu gurean eta honetaz ez ezik, bere esnekiekin lortu dituen azken sarietaz ere solastu gara, Tolosako Euskal Herriko Esneki ferian 4 sari eskuratu baititu eta Suitzako Nazioarteko Gazta Ferian Urrezko domina erdietsi baitu. Aitorrek azaldu digu nola eskuratu ditzazkegun saski hauek eta baita aldarrikatu bertako produktuak dastatzeko aukera ezinhobea dela.
Eskaerak egiteko azaroaren 27ra arte duzue aukera. Animatu eta eskatu zuena!
Saskien eskariak: [email protected] / 607679903
Aitor Zazpe Irati Irratian
Pixkanaka-pixkanaka etenik gabe badoa Artalde elkarteak Gidari Artzain Eskola eraikitzen. Bide horretan hainbat pausu eman diren arren ez dira bere horretan geratu eta udazken honetarako zenbait formakuntza saio antolatu dituzte, lehen sektorean lanean dabiltzan horiei zuzendua.
Guztira udazkena honetan bost formakuntza programa izanen dira hemen zerrendatuko dizkizuegunak:
• Oinarrizko soldadura-ikastaroa: prestakuntza horrekin, egunerokoan behar diren piezak eta
tresnak konpontzeko behar diren ezagutzak eskuratu ahal izango dira. (2025eko urriaren 15etik
16ra).
• Gazten analisi sentsoriala: hainbat gazta mota dastatzeko, identifikatzeko eta ebaluatzeko
trebetasunak garatzera bideratutako ikastaroa. (2025eko urriaren 21a).
• Abeltzaintza estentsiboko digitalizazio-jardunaldiak: eraginkortasuna eta errentagarritasuna eta
abeltzaintza estentsiboko animalien ongizatea hobetuko duten tresna digital ezberdinak eta
berritzaileak aztertzeko jardunaldiak. (2025eko urriaren 28a).
• Gazta urdinak egitea: mota horretako gaztak ekoizteko artisau-tekniketan zentratzen den
tailerra, esnea hautatu eta tratatzetik heltzeraino. (2025eko azaroaren 11tik 12ra).
• Abeltzaintzako tutoreen programa: sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaro espezializatua,
beren ezagutzak belaunaldi berriei transmititzeko. (2025eko azaroa – abendua).
Hau aitzakitzat hartuta Gidari Eskolako sustatzailea den Eneko Egiguren lagunekin egoteko parada hartu dugu.
Informazio gehiago : Gidari Artzain Eskola
Eneko Egiguren Irati Irratian
Aurelio Leon aretoan arratsaldeko 18etan izanen dute gaur (irailak 18) energia komunitatea sortzeko lehen bilkura. Goizetik gauera sortzen ez den ekinaldia dugu energia komunitatea, energia modu garbian ekoitzi, hobeto erabili eta onurak banatzeko entitate juridikoa dugu. Abenduaren 18a bitarte 6 saio antolatu dira energia komunitatearen ertz guztiak lantzeko.
Honen inguruan CEREFeko teknikaria den Aitor Perez izan dugu gaur gurean eta berak ederki azaldu digu zein izanen den ibilbidea.
Informazio gehiago: OTC Nafarroako webgunean
Aitor Perez Irati Irratian
Natura eta artea batzen zituzten tailerrak aurrera eraman eta gero beste ekinbide batean sartuta harrapatu dugu Puy Ziaurriz Oria Ingurugiro hezitzailea. Oraingo honetan Pirinioetan Aldaketa klimatikoak zer nolako arrastoa utzi dezakeen irudikatuko dute, hasieran gaur egungo egoera zein den ikusiz eta bertan, bortuetan lan egiten duen Bilobila proiektuko Aretarekin solasaldi bat eginez. Pirineo Vivant proiektuaren baitan kokatzen da egitasmo hau eta bertaratzen direnak kontzientziatzea du helburu. Ekinaldi honetan bertako produktuak dastatzeko aukera ere emanen dute.
Ekimena, ostegun honetan (abuztuak 14) izanen da eta hauek dira deialdiak:
17:00 Azpegiko aterpetxean ibilaldi gidatua eginen da
18:30 Kultur Olan, Bilobila proiektuarekin solasaldia eta produktu dastaketa
Ondoren “Cita en las cimas” ikuskizuna
Informazio gehiago : NaturaBlai egitasmoaren webgunea
Puy Ziaurriz Oria Irati Irratian
Zonaldeko 6 artisauk Garei Kolektiboa sortu dute Aezkoako Batzarreko Aribeko Garean artisau azoka bat ezartzeko. Bere produktuen erakuslehio honek gaur irekiko ditu ateak arratsaldeko 19:00tan irekiera ekitaldi baten bitartez. Horren ondotik, abuztuan zehar astezken arratsaldetik igandera bitartean irekiko ditu ateak.
Bertan topatuko ditugu Emeki-emeki bitxiak (Itziar Berruezo), Barneko suaren argizari erritualak (Maialen), Huellas Nomadaseko txakurrendako lepokoak (Cris), Adan Leivak ekoitzitako lanparak, Herba.riaren sorkuntzak (Kattalin Barber) eta Gonzalo Santomaren argazki eta sorlanak. 6 hauek izanen dira momentuz euren sorkuntzak bertan izanen dituztenak baina irekiak daude zonaldeko sortzaileei tarte bat egiteko.
Irekiera hau aitzakitzat hartuta Herba.ria proiektuko Kattalin Barber eta Emeki-emeki bitxietako Itziar Berruezo izan ditugu gurean. Gonbidapena luzatu digute bisitatu dezagun proiektu berri hau.
Itziar Berruezo eta Kattalin Barber Irati Irratian
Saragueta herrian kokatuta dagoen Herbaria proiektua ezagutzera etorri gara Ofizio eta Afizio saio honetan
Kazetaritza ikasketak amaitu eta kazetari gisa zenbait lanetan aritu izan zen gure hurrengo gonbidatua. Mundu horrek erakartzen bazuen ere, bazuen barnean zerbaiten falta eta horren bila jardun zuen.
Lan horretan zebilela etorri zen ditxosozko pandemia eta Kattalini herrian igarotzea suertatu zitzaion, Saraguetan. Bertan bere ama den Maitinarekin hasi zen Artzibarreko zenbait txoko arakatzen eta landare zein lore ugaritasunaz ohartu zen. Biltzen hasi eta apurka-apurka hasi zen Artzibarreko herbarioa edo landare eta loreen atlas moduko bat egiten. Tarteka, loreekin sormen lanak egiten hasi zen bere ingurukoei oparitzeko eta hasi zitzaizkion enkarguak ailegatzen.
Lore eta landareekin lan egiteak asebetetzen zuela ikusirik eta horretarako aukerak zirela medio abiatu zuen Herbaria proiektua. Lore eta landareekin sormen lanak egiten hasi eta Cianotipia deituriko sormen modua ezagutu zuen. Naturan lore bilketek egin zezaketen kalteak arduratuta erabaki zuen hurrengo pausua, soro bat eskuratu eta bere lore propioak ekoitzi. Inor ikusi nahiko balu badu Instagramen @herba.ria erabiltzailea bilatzea.
Kattalin Barber Gutierrez Irati Irratian
From the publisher's feed