Ekonomia – Irati Irratia

Ekonomia – Irati Irratia

By
Download on the App Store

Ekonomia – Irati Irratia episodes

  • Pirinioetan eta oro har Nafarroan lehen sektorearen etorkizuna bermatu nahiean sortu da Artalde proiektua

    Abeltzaintza estentsiboari hauspoa eman nahiean sortu zen Artalde proiektua. Finean Nafar Pirinioetan artzain eskola bat eraiki eta arautzea bertan eta Nafarroan dauden beharrei erantzun diezaion. Erronkari eta Zaraitzuko abeltzain zenbait eta bertako lehendakaria izandako Eneko Egiguren daude talde sustatzaile honetan eta badoaz pixkanaka-pixkanaka eraikitzen etorkizuneko artzain eskola hori, betiere begiratuta beste toki aunitzetan dauden egitasmo desberdinak, Aragoin, Katalunian, Iparralden eta Euskal Autonomi Erkidegoan. Momentuz eraikitze fasean dagoen arren espero da aurki hastea bere jardunarekin eta gaurkoan Eneko Egigurenekin izan gara proiektua beren beretik ezagutzen.

     

     

     

     

    Eneko Egiguren Irati Irratian

    Hemen dituzue orain arteko ibilbidearen zenbait argazki:

    20 min
  • Urtarrilaren 6a arte Agoitzen erosketak egiteko kanpaina abiarazi dute bertako zenbait merkatarik

    Agoitzeko 16 merkatarik abiatu dute kanpaina berri hau. Agoitzen erosteak saria du lemapean urtarrilaren 6a bitarte edota boletoak amaitu arte, erritmo bikainean baitoaz banaketan, sari bikainak banatuko dituen tonbola antzeko bat antolatu dute, bertan erostera bultzatuz Agoitz eta inguruko herritarrak bertako saltokiak sustengatzeko. Sari nagusiak 200€-ko 3 saski izanen dira baina badira sari umilagoak. Honen inguruan aritu gara Migueliz Harakindegiko eta egitasmoaren sustatzaile den Txaro Miguelizekin. Tonbolan parte hartzeko atxikitutako saltokietan 10 eurotako gastu bakoitzagatik boleto bat eskuratu dezakezu eta opari bikainak lortu.

     

     

     

    Txaro Migueliz Irati Irratian

    9 min
  • Zangotzako merindadeko produktuekin eratutako Eguberrietarako saskiak eskainiko ditu Jakiak Ehuntzen egitasmoak

    Jakiak Ehuntzen (Tejiendo la despensa) Zangotza merindadeko produktoreen elkargoa dugu, zeina bere helburu nagusia den bertako produktua sustatzea. Urteak daramazkite zenbait lan egiten, tartean bertako ekoizleen banaketa egiten zonaldean. Honetaz aparte, aurten, Eguberrietan banatzen diren saskiak direla eta euren saski propioak ekoiztea otu zaie. 3 saski mota daude aukeratzeke 75 eta 35 euro tartean. Saski hauetan bertako produktuak izanen ditugu gozagai eta oro har bertako ekoizleak sustatu eginen ditugu. Kanpaina berri hau aitzakitzat hartuta Pirineki Esnekiakeko eta Jakiak Ehuntzeneko partaidea den Aitor Zazpe izan dugu gaur gurean honen inguruan elekatzen.

     

    Eskariak burutzeko : [email protected]

     

     

     

    Aitor Zazpe Irati Irratian

    Jakiak Ehuntzen sareko bideo aurkezpena:

    8 min

About Ekonomia – Irati Irratia

From the publisher's feed

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus