Herriz Herri

Herriz Herri

By Beñat IgarzaSociety & Culture
Download on the App Store

Herriz Herri episodes

  • Herriz-Herri irratsaioaren hasierea Leioan
    Herriz Herri irratsaioaren lehen saio honetan, Leioara etorri gara. Aurten, Beñat Igarzak eta Oihane Irazuk ekingo deutse denporaldi barriari.
    Bigarren urtez, Leioak kultur aniztasuna ospatuko dau gaur, Munduko Arrozak ekimenaren bitartez. Egitasmo honetan, gastronomiaren bidez, alkarbizitza eta aniztasuna aldarrikatuko dabezan hainbat jarduera ospatuko dira. Irratsaioa Boulevardeko Stotik egin dogu, Leioa erdialdean, eta hain zuzen Boulevardeko Stoan garatuko dabez gaur hainbat ekintza: jarduera ludikoak, tailer-gastronomikoak eta -artistikoak, arroz-dastatzea eta egunari amaierea emoteko, sari-banaketea. Munduko Arrozen egun hau antolatzearen ardurea Sortarazi alkarteak dauka, eta Arantza Bilbaogaz berba egin dogu. Euren lana ezagutu dogu eta egun honek daukan garrantziaz berba egin deusku alkarteko kideak.
    Bestalde, Bizkaiko udalerri hau sortu zala 498 urte betetzen dira hileon, eta urteurren hori dala-eta, Leioako Udalak Artatzako noragabeko arima antzerki komiko eta suspensezko ikuskizuna antolatuko dau Artatza jauregian. Braulio Cortesen zuzendaritzapean, hainbat konpainiatako aktoreek esperientzia murgiltzaile baten bidez gidatuko dabez bertaratutakoak, krimen misteriotsu baten ebazpenean protagonistak izan daitezen. Honen inguruan berba egiteko aukerea izan dogu Iban Rodriguez Leioako alkateagaz.
    Beste alde batetik, gaur, Leioan, emakume afganiar errefuxiatuen kolektiboak aldarrikapen ekitaldi bat egingo dau abuztuan Afganistanen indarrean sartu zan "Isiltasunaren Legea" dalakoaren aurka manifestatzeko. Horretarako, Edurne Etxebarria Amnistia Internazionaleko kidea izango dogu honetaz berbetan.
    Herriz Herri saioaren bigarren orduan, Leioako Arboretum espazioa ezagutu dogu, astegoien honetan VIII. Landareen azokea izango dalako protagonistea. Ugaitz Astondoa Basalaneko kideagaz berba egin dogu. Irratsaioa amaitzeko, igerilekuetara joko dogu, Leioa Waterpolo taldea ezagutu dogu Jon Lopez entrenatzailearen eskutik.
    1 hr 44 min
  • Dortsalak agortuta dagoz; 950 partehartzaile inguru batuko dira Burdin Hesiko mendi proban
    Burdin Hesiko alkartasunezko mendi lasterketea hilaren 22an izango da Gamiz-Fikan. Hiru modalidade egongo dira: 37 km-ko eta 13 km-ko lasterketak, eta 13 km-ko martxea. Parte-hartzaileek belardiak, basoak, bunkerrak eta lubakiak zeharkatu beharko dabez. Zirkuituan Bilboko Burdin Hesiaren hainbat gune izango dira, eta boluntarioei eta birsortze historikoak jardungo dabenei esker, historia barriro bizitzeko aukerea izango dabe.
    Bigarren edizinoko parte-hartzea egundokoa izango da. Izena emon dabenen artean, gizonezkoen artean, Alex Txikon ezaguna, Zaid Ait Malek ultramaratoi korrikalaria edota Aritz Egea gipuzkoarra. Emakumezkoen artean, barriz, Oihana Kortazar, Oihana Azkorbebeitia edota Ainara Urrutia mendi-lasterketetako euskal hautatzailea. Danetara, 950 parte-hartzaile izango dira. Dortsalak orain hiru aste amaitu ziran.
    Eperlanda kultur alkarteak antolatuta, gaixotasunen ikerkuntzan laguntzeko ekimen solidarioa da honakoa. Probatik ataratako etekinak helburu humanitario bati emongo jakoz. Aurten Gurutzeta Ezkerralde ESIko minbiziaren eta gaixotasun kronikoen pediatriako arreta humanizatzera bideratuko da oso-osorik. Igaz, 2023an, Bartzelonako Vall d´Hebron ospitaleko Onkologia Institutuko sarkoma ikertzeko unidadera bideratu zan batutakoa. Ia 25.000€ bildu ziran.
    Asier Larrabe Eperlanda kultur alkarteko kideak eta Ander Urra Gamiz-Fikako Kultura zinegotziagaz Burdin Hesiko lasterketaz egin dogu berba Herriz Herri saioan.
    21 min
  • Herriz Herri Gamiz-Fikan
    Herriz Herri saioaren 2023-2024.ko ikasturtea amaitu da, Gamiz-Fika bisitatuz. Astegoien honetan egingo diran memoria historikoaren jardunaldietaz eta bagilaren 22an ospatuko dan Burdin Hesiko mendi lasterketaz egin dogu berba. Ander Urra kultura zinegotziak, Asier Larrabe Eperlanda kultur alkartekoak, Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalariak eta Jon Barrenetxea txirrindulari profesionalak hartu dabe parte irratsaioan.
    Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
    46 min
  • Astegoien honetan Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez
    Ategoienean, bagilaren 14, 15 eta 16an, Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez. Ander Urra Kultura zinegotziak emon deusku antolatu dabenaren barri denporaldiko azkenengo Herriz Herri saioan. 1936ko altxamendu militarrean, Bilboko Defentsa Hesia, Burdin Hesia lez ezagunagoa, eraiki zan. 80 kilometroko luzera baino gehiago izan eban gotorleku lerroa izan zan. Eusko Jaurlaritzak erabagi eban gotorleku hori eregitea, Bilbo eta bere ingurua babesteko eta matxinatutako tropen aurrerakuntza ikusita, demokrazia eta askatasuna defendatzeko. Gaurko egunez apurtu zan Burdin Hesia, bagilak 12, Larrabetzu eta Gamiz-Fika artean. Defentsa lerro honek Bizkaiko eta Arabako 33 udalerri zeharkatzen dauz. Euretako bat, dinogunez, Gamiz-Fika.
    Burdin Hesi mendi lasterketea II. edizinoa
    Burdin Hesi horren inguruan, orain urtebete Burdin Hesiko mendi lasterketea eta martxea eratu ziran. Lasterketa/martxa solidarioa, igazkoa benetan be arrakastatsua izan zan, eta aurten be egingo da. Hitzordua, bagilaren 22an. Dortsal guztiak, bai lasterketakoak bai martxakoak, aspaldi agortu ziran. Hiru ibilbide dagoz aurton, 37 kilometroko mendi lasterketea, 13 kilometroko trail laburra eta martxea be, 13 kilometrokoa.
    11 min
  • Beñat Etxeberria: "Proiektua gelditu gura dogu, ez aldatu"
    Maiatzaren 25ean, pasa dan zapatuan, alkarretaratzea egin zan Otxandioko plazan, Kastillo Bizirik Koordinadorak deituta. Koordinadora orain hile batzuk sortu zan eta Otxandioko, Legutio eta Ubideko herritarrak batzen dauz.
    Koordinadora sortu zanetik hainbat ekimen diferente bultzatu dabez proiektu eolikoaren kontra, sinadurak be batu dabez eta alkarretaratzeak antolatu ditue. Koordinadorako Beñat Etxeberria izan dogu gaurko Herriz Herri saioan honen barri emoten, eta argi itxi dau proiektua ez dabela aldatu gura, gelditu gura dabela.
    8 min
  • Herriz Herri Otxandion
    Maiatzeko azkenengo astean Otxandio izan da Herriz Herri saioko protagonistea. Udalerrian pil-pilean dagoan gaia da Kastillo parke eolikoarena. Otxandio, Ubide eta Legutioko herritarrak batzen dauan Kastillo Bizirik Koordinadorako Beñat Etxeberriagaz egin dogu berba. Otxandioko Mekoleta auzoko San Bernabe jaien barri emon deusku Eider Padilla Arkotxe kultur alkarteko kideak. Euskalgintza Taldeak antolatuta, aspaldian Otxandion makina bat ekintza izan dira euskerea sustatzeko. Horreen inguruan jardun dogu Jaione Agirregabiriagaz. Eta oraintsu Ados Pilota alkartearen Binakako txapelketea irabazi dauan Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra be geugaz izan da.
    Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
     
    50 min
  • Herriz Herri Orozkon
    Maiatzak 25, azoka eguna Orozkon. Azpigorri ahuntzen lehenengo txapelketea egin da. Txapelketaz gain, Euskal Herriko arraza autoktonoen erakusketea, plazakoa eta produktuen dastaketea be antolatu dira. Bizkaia Irratiko Herriz Herri saioa bertan izan da.
    Izaskun Gaztelu eta Zaloa Ramos zinegotziakaz udalerriko gorabeherak aztertu doguz. Joritz Arbaiza baserritar gazteak ahuntz azpigorrien ganean egin deusku berba. Juan Ignazio Olabarria eta Laura Laumen-ek kontakizun bitxia egin deuskue. Laura alemaniarra da, orain urte batzuk oparitu eutsien pottoka bat dauka eta orain Alemaniatik hona etorri da, oinez, Jalgi bere pottokeak kumea eukitea nahi dauelako. Juan Ignazio Olabarriak pottokak daukaz eta bere ar bategaz eukiko dau kumea. Kirol arlokoak be jorratu doguz Orozkon. Unai Iriondo, Ezker Pareta pelota alkarteko kideak esan deusku kirol hori pil-pilean dagoela herrian. Aitor Santa Cruz Atxulaur futbol taldeko kapitaina urduri etorri jaku Lehentasunezko mailara igoteko promozino partiduaren bezperan. Aitor Intxaurraga Orozkoko artisteak zelako margolanak egin dituan eta bere 40 urteko ibilbidea azaldu deuskuz. Eta Iker Atxa izan da gure gidaria Orozkoko museo ederrean.
     
     
    1 hr 19 min
  • Maier kooperatibearen egoitza nagusia Ajangizen dago
    Ajangizen dagoan Maier kooperatibak 50 urte bete dauz. 1973. urtean sortu zan eta plastizkoko piezak egiteko moldeak ekoizten hasi ziran elektrogailuen mundura bideratuta, besteak beste, Fagor-en babesean. 80ko hamarkada amaieran, baina, automobilgintzarako saltoa emon eta gaur egun automobilgintzarako plastikozko pieza apainduak ekoizten dabez, hainbat teknologia erabilita. Maier "Europan liderra da plastikozko pieza dekoratu eta funtzionaletan" esan deusku Koldo Kortabitarte presidenteak.
    Maier taldeak 2.500-2.600 behargin inguru daukaz mundu osoan zehar banatutako lantegietan. 90eko hamarkadan hasi eban kanpoko hazkundea. Une honetan, Euskadin eta Nafarroan ezeze, Galizian, Europako hainbat herrialdetan, Indian, Txinan eta Mexikon be badago Maier. Gehienak lantegi produktiboak dira, baina salmenta delegazinoak be badaukiez, esaterako, AEBetan eta Japonian. Ajangizen daukiezan eraikin bietan -lantegia eta Maier Technology Center-, gitxi gorabehera, 1.000 pertsonak egiten dabe lan, gehienak eskualdekoak. "Automozinoan hasi ginenean, momentu baten ekoizleak bakarrik izan ginan baina bai ikusten genduan aukera bat egoala salto bat emoteko eta salto hori izan zan zentro teknologiko bat montatzea, Garapenerako eta Ikerketarako zentro bat. Horrek bezeroenganako beste salto bat emoten gaitu eta egia esanda momentu horretatik hazkunde itzela izan gendun" azaldu deusku Maierreko presidenteak.
    Mondragon Korporazinoa taldearen parte izatea edota eraldaketa soziala bultzatzeko Maierrek parte hartzen dauan ekimenetaz be egin dogu berba Koldo Kortabitartegaz Herriz Herri saioan.
     
     
    17 min
  • Ajangizko egoera orokorra aztertu dogu Koldo Carbonell alkateagaz
    Herriz Herri saioan Ajangizen egon gara asteon, Kultur Etxean. Jaietan bete-betean morgilduta harrapau doguz ajangiztarrak. Maiatzaren 5ean hasita, San Asentzioak eta San Isidroak ospatzen dabilz Ajangizen. Maiatzaren 26an egingo dan XV. Mugari Bira martxeagaz emongo deutse amaierea aurtengo jaiei. Jaiei buruz berbetan hasi gara Koldo Carbonell alkateagaz. Tradizino bihurtu diran ekintzak eta nobedadeak buztartzen dabezan jaiak dirala azpimarratu deusku herriko agintari nagusiak. Hortaz ganera, udalerriaren egoera orokorra be aztertu dogu beragaz.
    Ajangizko Udalak 810.000 euroko aurrekontua dauka aurtengo. Udaletxeko teilatua erabarritzea, Urruti baserria udal eraikina egokitu, eta klima aldaketeari aurre egiteko ekintza batzuk izango dira 2024ko proiektu nagusiak. Energia arloan, eguzki plakak jarriko dabez udaletxeko teilatu barria egiten dabenean eta hortik lortutako energia udal eraikinak hornitzeko erabiliko dabela zehaztu deusku. Ajangizen, ganera, energia komunidade bat sortzeko pausoak emoten dabilzala be aitatu deusku Koldo Carbonellek. Udalaren helburua "komunidade energetiko horrekin energia barriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan jentea trebatzea" dala azaldu deusku.
    Garraio zerbitzuaz be egin dogu berba. Urdaibako eskumaldeko udalerriak (Ajangiz, Arratzu, Gautegiz Arteaga, Ea, Ereño, Elantxobe, Ibarrangelu, Mendata, Nabarniz, Sukarrieta eta Kortezubi) gaur egungo Bizkaibus zerbitzua aztertzeko lanetan dabilz Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailagaz batera. Carbonellen esanetan, linea desbardinak dira, arazo desbardinak dira. "Hemen badago behar handi bat Gernikara joateko, taxi partikularrakaz ibilten dira" esan deusku Ajangizko alkateak.
     
     
    17 min

About Herriz Herri

From the publisher's feed

Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11.00etatik 13.00etara egiten, lantzean herri batetik,…