Herriz Herri

Herriz Herri

By Beñat IgarzaSociety & Culture
Download on the App Store

Herriz Herri episodes

  • Domekan Pablo Gonzalezen aldeko alkartasun eguna egingo da Nabarnizen, 42 urte beteko dituan egunean
    Domekan egingo da Nabarnizen Pablo Gonzalez kazetariaren aldeko Alkarrasun eguna. Oihana Goiriena bikotekideak esan deusku itxaropenari eusten deutsela, baina konponbide arrastorik ez dabela. Espainiako erakundeen aldetik ez dabe laguntasun handirik, ministeriotik ez ei dabe dei bakar bat be jaso. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetatik bai jaso ditue deiak eta badaukie harremana. Espainiak Polonian daukan kontsulak egiten deutsoz bisitak kartzelan, baina harremana administratiboa da bakar-bakarrik.
    Herritaren eta familiaren babesa dabela esan deusku Goirienak, eta hori eskertzekoa dala. Domekan alkartasun eguna egingo dabe Nabarnizen, egun osoan. Bertan batzen dan dirua abogaduen gastuetan laguntzeko izango da, Pablo Gonzalezen defentsa ahalik eta ondoen prestatzeko.
    14 min
  • Gaur egun Iurretako 15-20 emakume astero birritan batzen dira korrika egiteko
    Gu be bai runners taldea 2015. urtean sortu eben Iurretako Udalak eta Iraia Garcia atleta ohi zornotzarrak. Herriko emakumeek korrika batera egiteko ekimena da honakoa, eta aurtengo ikasturtean, 15-20 emakume batzen dira Iurretan. Astean birritan alkartzen dira: astelehenetan (presentziala) eta eguaztenetan (birtuala), 19:00etatik 20:00etara, Iurretako plazan.
    Iraia Garciak Herriz Herri saioan azaldu deuskunez, berak entrenetan urtetan ebanean, beti ikusten eban emakumeren bat kirola egiten, eta hausnartu eban emakume gehiago izango litzatekezala taldeka urtengo balebe. "Gaur egun, zorionez, aldatu egin da. Emakume asko ikusten dira gimnasioan, kalean, mendian... baina lehen ez zan hori gertatzen" esan deusku Garciak.
    Edozein edadeko emakumeek parte hartu leikie Gu be bai runners Iurreta taldean. Ekimen honetan egoera fisikoa eta psikologikoa zaintzen dabe, hartuemonak sortuz eta estutuz, konfiantza landuz eta indartuz, orokorrean, emakumeen ahalduntzea bultzatuz.
     
    12 min
  • Herriz Herri Iurretan
    Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
    Asteon Durangaldean izan gara, Iurretan. Konbidadu ugari hurreratu dira Ibarretxe kultur etxera: Oskar Koka alkatea, Zorione Fundazuri Herritartasun Batzordeko lehendakaria, Pili Jimenez kultur arloko arduraduna, Ziortza Onaindia liburuzaina, Ana Mari Urkidi Anderebide emakumeen alkarteko presidentea, Iraia Garcia Gu be bai runners ekimeneko dinamizatzailea, eta Victor Gandiaga eta Fernan Ruiz Larringan Iurreta Txirrindulari alkarteko kideak.
     
    1 hr 20 min
  • Oskar Koka: "Iurretan beti dago zeozer egiteko"
    Iurretara joan gara aste honetako Herriz Herri saioa egitera. Bere lurretan sortu zan Durangoko uribildua, eta Durangori lotuta egon zan 1926tik 1990era. Orain 34 urte banandu zan Durangotik eta ordutik Iurreta da udalerri. Anbotoko eta Aramotzeko mendizerrak hegoaldetik, eta Oiz mendia iparraldean, Ibaizabal ibaiaren haranean aurkitzen da Iurreta. Muxikako Ibarruri auzoa, Durango, Garai, Berriz, Abadiño eta Zornotza daukaz mugakide.
    Herrigune nagusiaz gain, Arriandi, Goiuria, Orozketa, Oromiño, Bakixa eta Santa Apolonia auzoek osotuten dabe udalerria. 3500 biztanletik gora bizi dira Iurretan. Oskar Koka Iurretako alkatea eta Zorione Fundazuri Herritartasun Batzordeko lehendakariagaz batera udalerriaren gorabeherak aztertu doguz.
    19 min
  • Eako Poesia egunak, 'Ea, H galdu dauan herria', Txarakie irakurketa klubaz... egin dogu berba Asun Landagaz
    HEA kultura alkartea Eako hainbat herritarrek osotuten dabe, asmo nagusi bategaz, bertoko kulturea sustatzea. Euren esanetan, "kulturea gure identidadeagaz lotuta dago eta zentzu horretan hizkuntzeagaz, genero identidadeagaz, nortasunagaz eta azken baten, pertsonen garapena eta ongizateagaz. Ezagutza, hausnarketea, sorkuntza, pentsamendu kritikoa... beharrezko baloreak dira guretzat eta horregatik dira gure ekimenen helburu".
    Herriz Herri saioan HEA kultura alkartea ezagutu dogu Asun Landaren eskutik.
     
     
    15 min
  • Uda sasoian Eak laukoiztu egiten dau bere biztanleria
    Eako Eskolondo kultur etxetik egin dogu aste honetako Herriz Herri saioa. Francis Ziloniz alkateagaz udalerriaren gorabeherak aztertu doguz. Alkatearen esanetan, Ea "udalerri diferentea da". Hiru auzo nagusi daukaz, bakotxa bere nortasun propioagaz: Ea, Natxitu eta Bedaroa. 800-850 biztanle inguru bizi dira bertan. Azpimarragarria da uda sasoian Bizkaiko udalerri honek laukoiztu egiten dauala bere biztanleria. "Horrek sortzen deuskuz arazoak: trafiko arloan, zaborrak, zaratak, alkarbizitza... Hori kudeatu beharra daukagu, baina ez da erraza" esan deusku Francis Zilonizek.
    Aurtengo udari begira, eta "turismoak sortzen deutsezan estresa" moteltzeko, udaletxearen atzeko aparkalekuan hesiak jarriko dabez, egoiliarrentzat mugatzeko. San Juan jaien ostean jarriko dabe martxan. Kanpotik datozanek Urtubiagako aparkalekua erabili beharko dabe.
    Beste proiektuen inguruan itaunduta, udaletxean egiten dabilzan birgaitze energetiko eta geotermia lanak, Natxitun eta Bedaroan jarri dabezan plaka fotoboltaikoak aitatu deuskuz Eako alkateak.
    16 min
  • Herriz Herri Ean
    Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
    Asteon kostaldean izan gara, Ean. Udalerriaren gorabeherak aztertu doguz Francis Ziloniz alkateagaz. Asteiko Etxeak ezagutu doguz Mertxe Begiristain eta Irune Bilbaoren eskutik. Kortezubiko Ardi Beltza jatetxeko sukaldari burua Uxue Landa eatarra da. HEA alkarteko Asun Landagaz, besteak beste, kulturaz eta ondareaz egin dogu berba. Eta Josu Bergarak doinuak jarri deutsoz Herriz Herri saioari.
    1 hr 13 min

About Herriz Herri

From the publisher's feed

Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11.00etatik 13.00etara egiten, lantzean herri batetik,…