Herriz Herri

Herriz Herri

By Beñat IgarzaSociety & Culture
Download on the App Store

Herriz Herri episodes

  • Herriz Herri Ajangizen
    Maiatzak 15 gaur, San Isidro eguna, baserritarren eguna. Bizkaiko hainbat herritan jai giroan ospatuko dabe gaurko eguna. Herriz Herri saioa Ajangizen egon da. Busturialdeko udalerri honetan hamaiketako herrikoia egiten dabe San Isidro egunez.
    Koldo Carbonell alkatea, Maier kooperatibako Koldo Kortabitarte, Gernikazarra historia taldeko Alberto Zarrabeitia, Aista landetxeko Nora Urbaneja eta Fran Bermeosolo konbidadu doguz Ajangizko Herriz Herri saiora. Danetarikoa landu dogu saioan zehar: udal gorabeherak, arlo sozioekonomikoa, historia, herriko proiektu barriak... Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Asteon Ajangiz ezagutu dogu.
    1 hr 22 min
  • 70. hamarkadara arte ustiaketak egiten ebezan Mañariko Angurreta harrobian
    Mañariko Aldebaraieta auzoan dago Angurreta harrobia. 1970eko hamarkadara arte ustiaketak egiten ebezan. Gaur egun, baina, arte espazio lez berreskuratzen dabilz, eta artelan modernoak erakusten dabez. Durangaldeko artista batzuen ekimenez, Mañariko Angurreta harrobiari bigarren bizi bat emon eutsen 2021ean, eta Angurreta Harrobia arte espazioa sortu eben bertan. Momentu honetan Tadanori Yamaguchi artista japoniarraren Denboraren aztarnak erakusketea bisitau daiteke.
    Victor Arrizabalaga margolari eta eskultore mañariarrak Herriz Herri saioan azaldu dauanez, harrobi hau erabarritzeko proiektuari 2018. urtean ekin eutsen. "Guri iruditzen jaku praktika artistiko barrientzako oso leku egokia dala harrobi bat: instalazinoak egiteko, performanceak egiteko, musika garaikidea... Ohiko espazioetan, museoetan eta galerietan, oso zaila da esperimentatzea. Harrobia, ordea, oso aproposa da esperimentatzeko eta gauza barriak planteatzeko. Eta baita natureagaz konektatzeko be". Arrizabalagak gaineratu dauanez, holako espazio baten falta egoan eskualdean eta Euskal Herri osoan. "Guk dakigula ez dago holako espaziorik Euskal Herri osoan". Mañariko harri lorategia deitzen deutse.
     
     
    11 min
  • Bizkaiko dultzaineroak omentzeko aurten egingo diran omenaldietako lehenengoa izango da Mañarikoa
    Bizkaiko Dultzaineroak, Mañariko Udalak eta Gerediaga Udalak alkarlanean, Juan Bilbao Ortuoste dultzainero mañariarra omenduko dabe domekan, maiatzaren 12an. Ekimena Bizkaiko dultzaineroak omentzeko aurten egingo diran omenaldietako lehenengoa izango da.
    Juan Bilbao Ortuoste 1905. urtean jaio zan Mañariko Ortuoste baserrian. Artzaina ofizioz, autodidaktika izan zan. Urte askotan bere lehengusu Fermin Ortuostegaz ibili zan duoan, eta eurekaz batera, Dionisio eta Txomin anaiek atabala jotzen eben. Denbora batez dultzaina jo barik egon ostean, 70eko hamarkadan barriro hasi zan jotzen. Orduan Karmelo semeak laguntzen eutsan atabalagaz. Zahargaztiek musika taldea be sortu eban beste lagun batzukaz batera. Juan Bilbao 1991. urtean hil zan.
    Juanen semea, Karmelo Bilbao eta Jon Gaminde Bizkaiko Dultzaineroak alkarteko kidea alkarrizketau doguz Herriz Herri saioan.
    Gureak gogoan, katea ez hausteko ekimenagaz, Bizkaian gaitari balioa emotea gura dabe. Gaita-dultzainero esanguratsuak izan ziran herrietan erakusketak eta omenaldiak antolatuko dabez, euren lana ezagutzera emoteko. Omendutako musikarien errepertorioetako piezen bertsino eguneratuak interpretauko dabez, eta batzutan bakarka edo beste batzuetan akordeoi edota metalezko banda-instrumentakaz lagunduko dabez. Juan Bilbao mañariarraz gain, Patxi Bilbao, Juan Aiesta edota Teofilo Maruri omenduko dabez datozan asteetan.
    Gureak gogoan, katea ez hausteko omenaldiak Bizkaian
    • Mañaria (maiatzak 12)    JUAN BILBAO ORTUOSTE
    • Dima (bagilak 01)    PATXI BILBAO ETXEBARRIA
    • Bedia (bagilak 16)    JUAN AIESTA URKIDI
    • Aulestia (bagilak 24)    TEOFILO MARURI "Pio Maruri" "Zesterue"
    • Zalla (abuztuak 01)    LUCAS SAINZ GOMEZ "Matxakito"
    • Zeanuri (abuztuak 15)    BASILIO eta ENRIKE ETXEBARRIA
    • Usansolo (urriak 26)    SIMEON IRAGORRI IZAGIRRE
    •  
      14 min
    • Herriz Herri Mañarian
      Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
      Asteon Mañarian egon gara. Paraje politak bisitau geinkez Durangaldeko herri txiki honetan: harrizko hatx handiak, pago nahiz arte basoak, hezeguneak edota mendi larreak, besteak beste. Ainara Otxotorena, Karmelo Bilbao, Jon Gaminde, Jon Arzubia, Laura Solgaistua eta Victor Arrizabalagaren eskutik Mañariko arlo diferenteak ezagutu doguz Herriz Herri saioan.
      1 hr 2 min
    • Ainara Otxotorena Mañariko alkateak herriaren gorabeherak azaldu deuskuz Herri Herri saioan
      Mañarira hurreratu da asteon Herriz Herri saio ibiltaria. Urkiolako Parke Naturalaren barruan, Mañariak 123 hektarea daukaz parkearen barruan. Parkeko herri guztien artetik, Mañaria da bigarrena lurzoru aldetik. Habitat aberastasuna dauka Durangaldeko udalerri hone: harrizko hatx handiak, pago nahiz arte basoak, hezeguneak eta mendiko larreak, besteak beste. Mañariak Abadiño, Izurtza eta Dima daukaz mugakide. 500 biztanletik gora bizi dira.
      Ainara Otxotorena irakaslea eta politikaria 2023ko ekainaren 17an izentau eben Mañariko alkate bigarrenez, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, EH Bildu koalizinoaren hautagaitza gailendu ostean. Herri txiki baten alkatea izateak dakarzan gorabeherak azaldu deuskuz beste hainbat kontuen artean Herriz Herri saioan.
      16 min
    • BAM-en 75. urteurrenaren harira, 'Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen' liburua kaleratuko dabe bagilean
      BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade eskoleak 75 urte bete dauz. 1948. urtean sortu zan. 2023/24. ikasturtean zehar urteurreneko ekitaldi diferenteak egiten dabilz. Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu deuskunez, ospakizunak udagoienean hasi ebezan, eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduatuen XI. promozioaren graduazino ekitaldiagaz. Hortaz ganera, Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburua prestetan dabilz eta ekitaldi instituzionala bagilaren 20an ospatuko dabe.
      Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburuari jagokonez, bagilaren 6an aurkeztuko dabe. Gizarte, heziketa, zientzia... arloko hainbat eragilek heziketearen inguruan egindako gogoetak jasotzen dauz liburuak. Pello Ulazia BAMeko irakaslea da egileetariko bat. Hezkuntza estetikoa eta artearen begiradaz idatzi dau. Ulaziak eta Leire Garamendi BAMeko zuzendariordeak Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburua aurkeztu deuskue Herriz Herri saioan.
      13 min
    • Herriz Herri Begoñako Andra Mari Irakasle Unibertsidade eskolan
      Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
      Asteon, baina, Herriz Herri saio berezia egin dogu. Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade eskoleak orain 75 urte, 1948. urtean ekin eutsan bere ibilbideari Erakunde Teresiarrean. 1973an Bilboko Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolearen titulartasuna eta Unibertsidade eskola bihurtu eban. Ibilbide honetan BAM zentroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestau dira.
      Herriz Herri saioan, 75. urteurrenaz eta BAM eskolearen ikuspegi orokorraz egin dogu berba Jone Ozerinjauregi zuzendariagaz. Urteurrena dala-eta kaleratuko daben Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen liburuaz jardun dogu Leire Garamendi zuzendariordea eta Pello Ulazia irakasleagaz. Egun zentro honetan ikasten dabilzan Julen Andaluz eta Enara Gonzalez ikasleek be parte hartu dabe irratsaioan. Eta aspaldiko sasoiak be gogora ekarri doguz Lorea Bilbao eta Nerea Begoñagaz, biak be Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade eskolako ikasle ohiak.
      54 min
    • Jone Ozerinjauregi: "Ilusinoz beteriko momentua bizi dogu etorkizunari begira"
      BAM Unibertsidade eskolak orain dala 75 urte, 1948an ekin eutsan bere ibilbideari Erakunde Teresiarrean. 1973an Bilboko Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolaren titulartasuna eta Unibertsidade eskola bihurtu eban. Ibilbide honetan Begoñako Andra Mari zentroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestau dira. BAM-eko egungo zuzendaria, Jone Ozerinjauregi alkarrizketatu dogu. Urteurrenaz gain, eskolearen ikuspegi orokorraren inguruan egin deusku berba. Etorkizuna "ilusinoz beterikoa" dala gaineratu deusku Bizkaia Irratiko mikrofonoetan.
      14 min
    • Herriz Herri Nabarnizen
      Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.
      Asteon Busturialdean egon gara, Nabarnizen. Pablo Gonzalez kazetariaren alde, Nabarnizko eta Elantxobeko herritarrek antolatutako Alkartasun egunak eroan gaitu Bizkaiko udalerri txiki honetara. Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikotekidea eta Esti Urzaa izan dira geugaz. Hortaz ganera, Josean Maruri alkateak eta Aboitiz jatetxeko Lourdes Aboitizek be parte hartu dabe Herriz Herri saioan.
      1 hr 1 min
    • Nabarniz eta Elantxobeko herritarrek antolatu dabe Pavel-en aldeko eguna
      Bigarren urtez egingo dabe Nabarnizen Pablo Gonzalezen aldeko Alkartasun eguna, urte bi baino gehiago daroaz atxilotuta Poloniako kartzela baten eta. Nabarniz eta Elantxobeko herritarrek alkarregaz antolatu dabe eguna.
      Goizeko 10.00etan alkartasun martxea abiatuko da Nabarnizko plazatik Arrolara. 13.00etan Arkaitz Estiballesek bertsoak kantauko ditu eta hizlariak be egongo dira: Ramon Zallo, Garbiñe Biurrun eta Oihana Goiriena. Akustikoan jardungo dabe Asier Zugadik eta Garazi Urzaa-k. Ondoren bazkaria egingo dabe, eta Audience-n kontzertu akustikoa.
       
      7 min

    About Herriz Herri

    From the publisher's feed

    Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11.00etatik 13.00etara egiten, lantzean herri batetik,…