Historia eta istorioak

Historia eta istorioak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Historia eta istorioak episodes

  • 31. Joseba Zulaika: ''Donald Trump; gezurraren bidezko fantasiazko errealitatearen sortzailea'
    Joseba Zulaika antropologoa da, urte asko egin ditu AEBn irakasle. Renoko Euskal Ikastegiaren zuzendaria izan da luzaro eta AEBn biziz eta Unibertsitatean eskolak emanez hurbiletik ezagutzen du hango gizartea eta azken urteetan izan diren gora behera sozial eta politikoak. Berarekin aztertu dugu Donald Trumpen izaera "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetarako. AEBko presidente ohia, azken hamarkadetako fenomeno bitxi eta bereziena da Zulaikaren iritzirako. Mendebaldea astindu du Trumpen politika egiteko moduak eta mundua hankaz gora jarri du, Trumpen agintaldia mugarri izango delarik.Joseba Zulaikaren esanetan, gezurraren bidez, "fantasiazko errealitatea" sortzea lortu du AEBko presidente ohiak, politika, kazetaritza eta demokraziaren arteko oreka hautsiz eta estatu kolpe bat emateko ahalegina egin arte.
    34 min
  • 30. Dorleta Garcia: ''Itsasoa zabortegi gisara erabili izan dugu''
    AZTIko ikerlaria da Dorleta Garcia, Itsasoaren eta beronen Ikerketarako eta Ustiaketarako Nazioarteko ikerketarako batzordeko kidea eta Matematikaria eta Estatistikan Doktorea.Lurraren hamarretik zazpi, itsasoko urak hartzen du, ezinbesteko elementua jotzen du oreka ekologikoari eusteko eta bere matematika ezagutza baliatzen du itsasoaren ikerketa egiteko eta daukan garrantziaz ohartarazteko. Izan ere AZTIko ikerlariaren iritzirako, itsasoan beste inon baina gehiago nabari da klima aldaketaren eragina. Horren lekuko dira "hegaluzea, gero eta lehenago iristea" gure hurbileko uretara, adibidez. Itsasoa epeltzen ari da eta itsas maila igotzen eta ez da harritzen, "itsasoa zabortegi gisara" erabili izan dugulako.
    32 min
  • 29. Iker Barbero: Migrazioak eta Nazioarteko zuzenbidea, ''eskubide gisara ondo; praktika da arazoa''
    Pertsona pertsona denetik, migratzailea da, izaera hori dauka. Alde batetik bestera mugitu izan da lur eta bizitzeko aukera berrien bila. Mugimendu migratzaileek ordea gatazka eragiten dute ia beti. Jon Barbero irakaslea da EHUn, Nazioarteko zuzenbidean aditua da eta berarekin aztertu ditugu joan etorri horiek "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Nazioarteko zuzenbideak aintzat hartzeko du pertsonaren migratzeko eskubidea eta mugimendu horiek arautzeko lege eta hitzarmenak ere badaude. Baina araudi horiek ez dira errespetatzen kasu askotan. Giza eskubideen araudia eskuetan, "Irtetzeko eskubidea baduzu, baina ez nire herrialdean sartzekoa" gertatzen da praktikan, Iker Barberok azpimarratu digunez.
    33 min
  • 28. Mikel Alberdi: ''Karlistadak, bi mundu ikuspegi aurrez aurre jarri zituzten gatazkak izan ziren''
    Gerra Karlistek espainiar estatua astindu zuten XIX. mendean, Euskal herrian eragin berezia izan zuten. Karlistek bigarren gerra galdu ondoren, Hego Euskal Herriko lau eskualdeak forurik gabe geratu zirelako.Karlistadak, bi mundu ikuspegiren arteko gatazka izan ziren. Hiru mendeetan zehar agintean izan zen sistema tradizional eta atzerakoiaren eta Frantziako iraultzaren ondorioz sortutako ikuspegi aurrerakoiaren arteko talka.Mikel Alberdi historialaria eta Zumalakarregi Artxibo Museoko arduradunak azaldu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan zer gertatu zen urte horietan eta zer ondorio izan zuten gerra haiek Euskal Herriaren etorkizun historikoan.
    34 min
  • 27. Arturo Elosegi: "Aldaketa klimatikoaren ezeptikorik geratzen bada, errealitateak konbentzituko du''
    Arturo Elosegi, Biologoa da eta Ekologian Katedraduna da eta uraren ekologian egin du ikerketa esanguratsu bat baina gehiago. "Historia eta Istorioak" podcastean azaldu digunez "pertsonak beti izan du ekologiaren kezka" eta historian zehar ingurumenarekiko izan duen harremanaz aritu gara. Ekologia eta ekologismoaren arten bereizten du. Lehenengoa bizidunen eta ingurumenaren arteko harremana aztertzen dituen zientzia da, ekologismoa berriz ingurumenaren babesa aldarrikatzen duen ideologia.Klima aldaketa ukaezina da bere iritzirako, denbora laburrean aldaketa handiak izan dira. Urtaroek izan duten aldaketa, hegazti eta animalia migratzaileen portaera berriak, landareak loratzeko garaia, aldaketaren adierazleak besterik ez dira. Elosegiren esanetan, eszeptikorik geratzen bada, "errealitateak konbentzituko ditu".
    34 min
  • 26. Xabier Lertxundi: ''Psikiatria, buruko osasunaren iluntasunean argi izpi bat da sufrimendua arintzeko''
    Psikiatriaren historia eta gaur egun gizartean hartu duen garrantzia aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan Xabier Lertxundi psikiatrarekin. Lertxundi, Gipuzkoako osasun sarean, buruko osasunaren saileko kudeaketaren arduraduna da eta pandemiak eta orain Ukrainako gerrak osasun mentalean izan duten eragina onartu digu.Buruko arazoak, nahasmena eta burua galtzea pertsonak gizartetik baztertzeko aitzakia izan dira historian zehar eta gaur gaurkoz estigma horrek jarraitzen duela onartzen du nahiz eta klinikoki eta sozialki aurrerapauso handiak eman diren. Osasun mentalean egiten diren inbertsioek zuzeneko emaitza dute erabiltzailearen onespenean.
    32 min
  • 25. Josebe Blanco: Nekazaritza, gizakiok lurra eta animaliekin dugun harremana da, elkar elikatzeko
    Josebe Blanco, irakaslea zen eta eskolak emateari utzi eta artzain bilakatzea erabaki zuen. Lurra eta gizakia eta animalien arteko orekan sinisten du, elkar elikatuz denak hobeto bizitzeko moduan izango garelako.Egun baserriak eta nekazariek aurrean dituzten erronkei buruz hitz egin dugu berarekin "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan. Elikadura burujabetza, lurrarekiko harremana eta animaliei eman beharreko tratua aztertu ditugu, Industrian bilakatu den nekazaritzak arazoa besterik ez duelako eragiten Blancoren iritzirako."Eman, jaso, itzuli", mendeetan aplikatu den filosofiari heldu behar zaiola azpimarratzen du, izan ere, "jakinduriaren desjabetza" gertatzen ari da lehen sektorean eta baserriaren etorkizuna kolokan ikusten du, gazteei nekazaritzan aurrera egiteko aukerak ematen ez bazaizkie. Elikagaiak, "espekulatu eta burtsan kotizatzeko" erabiltzen ari direlako.
    33 min
  • 24. Jose Maria Urkia: Euskal Herriko Adiskideen Elkartea, Ilustrazio garaitik ''argia'' eginez
    Euskal Herriko Adiskideen Elkartea (RSVAP) Euskal Herriko elkarteetan zaharrenetarikoa da. Peñafloridako kondeak sortu zuen XVIII. mendean, ilustrazio garaian, Euskal Herrira Europan zehar zebiltzan ideia eta mugimendu berritzaileak erakartzeko helburuz. Jose Mari Urkia, Adiskideen elkarteko kidea da aspaldian, erakundearen idazkari, zuzendari eta presidentea ere izan da eta berak lagundu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan erakunde esanguratsu honen historia eta laburpena egiten.Adiskideen elkartea sortu zen garaian, Euskal Herriko gizartea etsipenak jota zegoen eta gainbehera ekonomikoan murgilduta, aurrera biderik gabe. Peñafloridako kondeak urratu zuen bideak "argia ekarri zuen" gure ingurura, gainbehera ekonomiko eta sozialetik ateratzeko oinarriak jarri zituen, batez ere zientziaren alorreko ideia eta ekimenak bultzatuz. Bergarako Seminarioa izan zen erakundearen proiektu garrantzitsuena. Fisika eta Kimikaren alorreko proiektuak garatu ziren bertan, Euskal Herria Mundura zabaldu eta atzerritik Bergarara, pertsona eta proiektu interesgarriak erakarri ahal izateko. Wolframioaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak dira adibide ezagunena.
    36 min
  • 23. Koldo Almandoz: ''Zinea, diziplina eta iharduera ezberdinak batzen dituen artea da''
    Zineari zazpigarren artea esaten zaio. Historia eginez, XIX. mendean sortu eta XX. mendean garatu den artea izan da eta XXI. mendean aldaketa are handiagoak izan ditu Lumiere anaiek argazkiak mugimenduan jarri eta pantaila handira eraman zituztenetik.Koldo Almandoz, kazetaria eta zine zuzendaria da, besteak beste, eta berarekin egin dugu zinemaren historiaren laburpena. Lehen pertsonan ere azaldu digu filmak egiten dituenean, nola antolatzen dituen pelikulak, zeri ematen dion garrantzia eta zer pausu diren ezinbestekoak filma antolatu eta aktore eta beste parte hartzaileak antolatzerako garaian.XX. mendean, zinema aisialdirako entretenimendu nagusia izan da mundu osoan. Zinearen bitartez gainera historiako eta gizarte arloko adierazpen garrantzitsuak jaso ahal izan dira irudien bitartez. Eta fikzioaren bitartez, ezezaguna iruditzeko aukera ere sortzen da. Zineak ekonomiari egin dio ekarpena eta sormenaren garrantzia ere aipatu ditugu Almandozekin Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan. Zuzendari donostiarrak, talde lana ezinbestekoa jotzen du pelikula onak egin ahal izateko.
    35 min
  • 22. Xabier Alberdi: ''Balearen arrantza izan da Euskal arrantzaleen ekarpen nagusia historiarako"
    Aberastasuna eta bizitzari aurre egin ahal izateko baliabideak atera ditugu Euskaldunok itsasoarekiko harremanetik, hala uste du Xabier Alberdi historiagileak. Donostiako Itsas Museoko zuzendaria da eta Albaola proiektuko ikerketa arduraduna."Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan jaso bezala, Alberdik adierazi du aztarnek erakusten dutela "Neolitikoan jada Itsasoaren ustiaketa" egiten zutela euskal arrantzaleek. Harrezkero, etengabekoa izan da harremana mendetan zehar, industria horren goi mailako aroa, XIV eta XV. mendeetan gauzatu zelarik.Euskaldunok itsasgintzari egin diogun ekarpen nagusia balearen arrantzari lotutakoa da. Hala nola, balea txalupaz inguratuta harrapatzeko modua eta tresnak, arpoiak eta lantzak kasu.
    35 min

About Historia eta istorioak

From the publisher's feed

"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako,…