Historia eta istorioak

Historia eta istorioak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Historia eta istorioak episodes

  • 21. Gotzon Arrizabalaga: ''Filosofia, arrazoiaren bidetik egiaren bila aritzeko joera da''
    Filosofiak, pertsonak bere buruari egin izan dizkion oinarrizko galderei arrazoiaren bidetik erantzunak aurkitzeko ahaleginean datza. Gizakia prestatu egiten du eta ezin zaio "a posteriori" ezer eskatu Gorka Arrizabalagaren iritzirako.Arrizabalaga, Filosofian Doktorea da eta EHUn irakaslea, eta berarekin aztertu dugu "Historia eta Istorioak" podcastean filosofiaren historia nolakoa izan den, Grezian Sokratesen garaitik hasi eta pertsonak Jainkoa ukatu eta bere buruaren jabe egin zeneko garaietaraino. Filosofiak berez ematen dioguna eta eskatzen diguna aztertu dugu Filosofiaren historiako protagonista nagusien ekarpenak aztertuz.Bizi ditugun garai nahasi hauetatik aurrera begira jartzeko arrazoiak balio ote duen ere aipatu dugu.
    33 min
  • 20. Miren Ercilla: ''Botika legeak, eraginkortasuna eta segurtasunaren balantza orekatzen du gaur egun''
    Aurreneko botikak landareetatik eta animalietatik eskuratu zituen gizakiak eta harrezkero baliatzen dira sendatu edo osasuna hobetzeko. Greziarrek aurrerapauso handiak eman zituzten botikagintzan eta farmakologian. Galenoren izena botikagintzaren historiara lotuta geratu da, adibidez. Miren Ercilla, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko AEOPko farmazialariak lagundu digu historiaren errepasoa egiten "Historia eta istorioak" podcastean.Medikuntzaren arloan egindako aurrerakuntzek eta botika beraiek, pertsonaren bizia luzatu dute eta bizimodua hobetu. Ahalegin horretan erabakigarriak izan dira txertoak eta antibiotikoak ere, egun hainbatek txertoen erabilera zalantzan jartzen duten arren.Ercillaren esanetan, pazienteen eta gaixoen ezaugarriak asko aldatu dira azken urteetan, arazoaren konponbidea berehala nahi izaten delako eta beti ezin delako lortu.
    33 min
  • 19. Unai Belaustegi: AEB-ko historia, independentzia aldarrikapena egin zutenetik gaur arte
    Amerikako Estatu Batuetako historia aztertu dugu "Historia eta Istorioak" podcastaren hemeretzigarren atalean Unai Belaustegi Historia Garaikidean Doktorea denarekin.EHUko irakasleak gogoratu digu 1776ko uztailaren 4an egin zela gerora AEBko errepublika federala izango denaren independentzia aldarrikapena. Eta "bertako biztanle diren Ipar Ameriketako indigenak aintzat hartu gabe" egin zela aldarrikapen hura, areago "indigenei inolako eskubiderik aitortu gabe".Historian zehar AEBko indigenen kontra egin diren politikak, kolonoak, esklabutzan oinarritutako nekazal sistema, 1861an hasitako gerra zibila aipatu ditugu Belaustegi doktorearekin.AEBk XX. mendeko bi gerra handietan izan zuten protagonismoa, Europarekiko harremanak, Gerra Hotza eta Sobietar Batasunarekiko borroka aztertu ditugu, Abraham Lincolnekin hasi eta Donald Trumpen agintaldira arte. Joe Bidenek egun dituen buruhausteak eta AEBn etorkizun hurbilaz ere mintzatu gara historialariarekin, garai bateko inperioa gainbeheran hasi ote den aztertzeko.
    33 min
  • 18. Iñaki Olaizola: ''Heriotza, bizitzaren amaierako prozesu naturala da, denontzat'
    Heriotza, bizitzaren prozesu naturala da, hala ere saihestu egin nahi izaten dugu, ez ikusiarena egin, gertatuko dela ahaztuz.Hiltzen ikasteko, heriotzaren prozesua antolatzeko moduak asko dira eta horien inguruan hausnartu dugu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan Iñaki Olaizola antropologoaren laguntzaz.Eutanasia eta heriotza duinaren behar eta eskubideak egungo gizartean eztabaida sakona eragin du. Hiltzeko modu egokienak bete beharko lituzkeen baldintzak zeintzuk diren, nola irudikatzen dugun norberaren heriotza. Merezi ote du bizitzari eusteak pertsonak zentzua galtzen duenean? Nor garen, zer egiten dugun jakiteko gauza ez garenean?
    35 min
  • 17. Sergio Escribano: '' Maiorazkoari esker lortu da Baserria Erdi Arotik gaur arte zatikatu gabe iristea''
    Sergio Escribano arkeologo eta historialariarekin baserriaren bost mendeko historiaz aritu gara podcastaren 17. atal honetan.Bost mende dira aurreneko baserriak eraiki zirenetik. Aurrez egurrezko etxeetan bizi ziren hirietan biltzen ez ziren giza taldeak. Landa eremuko etxe bizitzak izateko eraiki ziren baserriak, egurrezko etxeak baina babes hobea ematen zutelako. Maiorazkoaren erakundeak garrantzia handia izan du baserriaren iraupena ziurtatzeko. Izan ere familia baten ondarea eta bizilekua osorik iraunarazten da ahal den neurrian handitu eta hobetuz.Baserritarrak nola bizi ziren, landa eremuan zer jaten zen, eta baserriak eraiki ziren garaiko antolaketa politikoa nolakoa zen azaldu digu Sergio Escribano EHUko irakasleak.Baserritarrek, hala beharrez, auzo lanean antolatu zuten beren eguneroko bizitza, eta horrek zuzeneko lotura du landa eremuen antolakuntzan eta herri eta hirietako biztanleekiko harremanean. XIX. mendeko aro industrialak, zuzeneko eragina izan zuen baserri munduaren gain beherarekin.
    30 min
  • 16.- Jose Mari Urkia: ''Medikuntza gaixotasunaren kontra dagoen guztia da, gizakiaren hasieratik''
    Medikuntzaren historiaz aritu gara podcastaren atal honetan eta Jose Mari Urkia, Medikuntzan doktorea eta EHUko Historia irakasleak lagundu digu gaian sakontzen. Urkia, RSVAPko zuzendaria ere bada.Gizartean, sendabidea magia eta erlijioaren bitartez konponbidea bilatzen zen garaietatik, gaur egungo zientzia aurkikuntza nagusiak arteko bidea egin digu. Hipokrates, Galeno, Pasteur eta medikuntzan izen nagusi izan direnen bidetik, gizakiaren aurreneko botiketatik abiatu eta gaur egungo tresneria berezietaraino eman ditugun pausoen historia egin digu, Medikuntzako doktoreak.Juanjo San Miguelek gidatzen du historia eta istoriak aztertzen dituen elkarrizketa podcast hau.Pandemien aipamena ezinbesteko, eta gerratan eta gatazketan zehar gaixotasunari, zauriei eta heriotzari aurre egiteko ikasi duguna "Historia eta Istorioak" podcastean.
    36 min
  • 15. Alvaro Aragon: ''Sorginei, XVII eta XV, mendeetan eman zitzaien kutsu negatiboa erlijioari lotuta''
    Sorginak Euskal Herriko historiako une ilunenei lotuta azaltzen zaizkigu. Sorginak eta sorginkeriak Elizak eta garaiko botereek asmatu zituzten, baina benetako pertsonak atxilotu, torturatu eta hil egin zituzten.Sorginak ez zaizkigu bakarrik Euskal Herrian azaltzen, baita Frantzian, Alemanian eta Estatu Batuetan ere. Sorginak historiaren protagonista dira, eta Euskal Herritik kanpo bertan baino gogorragoa eta bortitzagoa izan zen beraien aurkako errepresioa. Alemanian adibidez, hogeita hamar mila pertsona zigortu eta hil zituzten eta beste lau mila Frantzian. Bere larrian, inkisizioaren erabakiz hildako pertsonak ez dira horrenbeste.Sorginen historia aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan, Alvaro Aragon EHUko irakaslearekin. Erdi Aroko historian aditua da eta sorginen auzia ikertu du historialariak.
    34 min
  • Alvaro Aragon: ''Sorginei XVII eta XV. mendeetan eman zitzaien kutsu negatiboa, erlijioaren ondorioz''
    Sorginak Euskal Herriko Historiako une ilunei lotuta azaltzen zaizkigu. Sorginak eta sorginkeriak  elizak eta garaiko botereek asmatu zituzten. Baina, hezur haragizko pertsonak atxilotu, torturatu eta hil egin zituzten, 
    Sorginak ez zaizkigu Euskal herriak bakarrik azaltzen. Frantzian, Alemanian, eta baita Estatu batuetan ere sorginak historiaren protagonista dira. Eta Euskal herrian baian are gogor eta bortitzagoa izan zen haien aurkako errepresioa. 
    Sorginen historia aztertu dugu, Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan Alvaro Aragon, EHU-ko irakaslearekin. Erdi aroko historian aditua da eta sorginen auzia ikertu du historialariak.
    34 min
  • 14. Jose Jabier Zurikarai: ''Demografia datuek gizartearen argazkia egiten laguntzen digute''
    Demografia, munduko populazioaren hazkundea eta honen ondorioak Jose Jabier Zurikarai EUSTAT erakundeko soziologoaren laguntzaz aztertu ditugu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Munduko populazioa abiada handian ari da hazten, eta horrek arazo gero eta korapilatsuagoak sortzen ditu. Arazo horiei azterketa demografikoaren bitartez erantzun behar zaie, Zurikarairen esanetan "demografia datuek gizartearen irudia egiten laguntzen digute" eta irudi horren bidez ahalegintzen dira soziologoak arazoei beharreko erantzuna eta desorekak bideratzen.Gero eta biztanle gehiago gara munduan, baina hazkundea modu desorekatuan gertatzen ari da. Hala, Afrikan herritar gehienak gazteak dira eta Europan aldiz zaharrak. Desoreka horiei nola aurre egin dakioke? Gainera, demografiaren desorekak makrohiriak sortarazi ditu han eta hemen bertako biztanleen bizimodua aurrera ateratzeko eta hauen premiei erantzuteko arazoa larrituz.
    34 min
  • 13. Lourdes Odriozola: Sagardoaren historia xeheaz, pomologo eta historialariarekin
    Noiz iritsi ziren sagarrak Euskal Herrira? Nork egin zuen sagardoa aurrenekoz? Zer eragin eta nolako garrantzia izan du sagardoak Euskal Herriko dietan, ekonomian eta gizarte harremanetan? Lourdes Odriozola (Errenteria, 1964), historialaria eta dokumentalista da eta pomologian sakondu du, fruituen eta, beraz, sagarren inguruko ikerketan.Historian zehar, sagarrondoek eta sagardoak ekonomia nola baldintzatu duten, horiek babesteko legeria nolakoa izan den eta sagardotegiak giza harremanak saretzeko izan duten garrantziaz aritu gara "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Sagardoari buruz pertsonaia ezagunek egindako gogoetak edota emakumeek garai zailetan sagardoaren ekoizpena eta banaketan izan zuten pisua aipatu dizkigu, besteak beste.
    31 min

About Historia eta istorioak

From the publisher's feed

"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako,…