Historia eta istorioak

Historia eta istorioak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Historia eta istorioak episodes

  • 12. Juana Otxoa: Arkitektura eta hirigintza emakumearen ikuspegitik
    Juana Otxoa (Urdiain, 1969) arkitektoarekin batera etxegintza eta hirigintza aztertu ditugu "Historia eta Istorioak" podcastaren 12. atalean.Gaur egungo etxebizitzek, eraikuntzan orain arte ez zeuden erronkei erantzun behar izan diete, besteak beste, eraginkortasun energetikoari. Horrez gain gaur egun familia eredu asko dago eta familia mota bakoitzaren beharrak asetu behar dituzte eraikinak egitea ogibide dutenek. Arkitektura gainera, gizonen eremua izan da historian, baina orain, berriz, gero ta emakume gehiago ari da esparru honetan lanean. Hauek beste ikuspegi eta irizpide batzuk dituzte beren lan egiteko moduan, agerikoa da eraikinetan bezala hiriak antolatzeko moduan.Juana Otxoa arkitektoa, COAVNA Euskal herriko arkitektoen kolegioko presidentea da egun eta hogei urtetik gora daramatza arkitekturaren arloan murgilduta.
    33 min
  • 10. Mattin Aiestaran: Burdin Aroa Baskoien Euskal Herrian
    Euskal Herriko Burdin Aroa aztertuko dugu podcastaren atal honetan. Baskoien lehen kokalekua eta zuten gizarte antolaketa. Herri nekazaria eta gerlaria zen aldi berean. Baskoi askok egin zuen Erromatarren armadaren artean sartuta.Erromatarrek izandako eragina, ekarpenak eta aldaketak. Bi herri oso ezberdinen arteko talka zegoen. Batzuk Historiaurrean bizi ziren, besteak garai hartan Munduko herririk garatuen eta inperiorik indartsuenean. Mattin Aiestaran historialari eta antropologoak lagunduta, garai hartako ezaugarriak eta Burdin Arotik aurrera Euskal Herriak izan zuen garapena eta inguruko herriekiko harremana aztertuko ditugu "Historia eta istorioak" podcastean.
    30 min
  • 9. Álvaro Aragón: Ahaide nagusien arteko aurrez aurreko gatazka. Bandoen gerra XIV. mendean
    Euskal Herrian XIV eta XV. mendeetan, Ahaide Nagusiek, jauntxoek izandako aurrez aurreko gatazkaz arituko gara "Historia eta Istorioak" podcastean. Álvaro Aragón, Erdiaroko gaietan aditua denarekin, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako etorkizuna baldintzatu zuen gatazka eta historia aztertu dugu.Garai ilun haietan sortutako erakundeak eta gizarte antolaketa, neurri handi batean gaur egungoa da. Ordukoak dira egun indarrean jarraitzen duten Batzar Nagusiak eta Foruak. Orduan finkatu zirelako lurralde bakoitzeko harreman politikoak, euren artekoak eta Gaztelako erresumarekin sortu zituztenak ere.
    31 min
  • 8. Avelino Amoedo: Irratiak gure bizitzan izan duen eragina, eskaini digun aisia eta informazioa
    Irratia aspaldiko asmakizuna da, Guillermo Marconik egin zituen lehen aurkikuntzak haririk gabeko telegrafoa lortzeko eta ondoren gaur egun arrunta bihurtu zaigun tresna egia bihurtzeko.Irratiaren lehen emankizunak orain dela ehun urte, hogeigarren mendeko hogeiko hamarkadan hasi ziren. Aisialdirako lehendabizi; komunikatzeko eta gerra eta propagandarako ondoren. Avelino Amoedo, Komunikazioan Doktorea eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da eta berarekin aztertu dugu irratiak gure bizitzan izan duen eragina. Irratia erabili dugu aisialdirako, propagandarako, mezuak zabaltzeko... Irratia eta gu historian zehar "Historia eta Istorioak" podcastean.Juanjo San Miguelek gidatzen du historia eta istoriak aztertzen dituen elkarrizketa podcast hau.
    35 min
  • 6. Gurutze Ezkurdia: Eskola alfabetatze unibertsala da
    Hezkuntza, haurren heziketa ezinbesteko tresna da gizarteek euren ezaugarriei eta kulturari eutsi ahal izateko. Hezkuntzaren historia da podcastaren aztergaia. Hezkuntzak pertsonen bilakaeran eta Euskal Herriko gizartean izan duen garapena.Gurutze Ezkurdia Pedagogian Doktorea da eta EHUko historia irakaslea. Hezkuntzaren sorreratik abiatuta, Euskal Herrian azken hamarkadetan zehar gertatutakoa aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastean.
    31 min
  • 5. Unai Belaustegi: Espainiako II. Errepublika eta pentsaera berriak
    Espainiako bigarren Errepublika XX. mendeko garai interesgarriena izan zen, baita nahasiena eta aldakorrena ere. Bost urte iraun zuen, eta gero, diktadurak dena desegin zuen. Emandako aurrerapauso haietan finkatu ziren demokraziaren aldarrikapenak.Unai Belaustegi, Historia Garaikidean doktorea da eta errepublika garaiko historian aditua. Podcastean zehar berak gidatuko gaitu urte hauetako gertakizunetan barrena.
    34 min
  • 4. Mertxe Urteaga: ''Cesarrek Galia bereganatu aurretik erromatarrak hemen ziren''
    Ikerketek erakutsi dute, Euskaldunen eta Erromatarren arteko harremana uste izan duguna baina estuagoa izan zela eta pentsatzen genuena baina lehenago hasi zela. Bidez ez ezik, itsasoz ere harreman komertzialak zituen gure lurraldeak Erromatarrekin; itsas portuen inguruko nazioarteko kongresu bat egin berria da eta tesi hori baieztatzen duten zantzuak ugari dira.Mertxe Urteaga (Lazkao, 1960) historiagilea eta arkeologoa da, Irungo Oiasso museoko zuzendaria izan da luzaroan eta aditua da Erromatarren garaiko ikerketan. Orain bi mila urte harreman sendoa zegoen Erromatar eta bertako herritarren artean. Arrasto arkeologikoek erakutsi dute, itsasertzean eta mendialdean egin zituztela ustiapenak.
    24 min
  • 3. Mikel Plazaola: Sigmund Freud eta Psikoanalisiaren historiaz
    Sigmund Freud, psikologiaren historiako pertsonaiarik ezagunena dela esan genezake. Inor gutxik ez du ezagutzen Freuden izena bederen eta XIX. mendean berak asmatutako psikoanalisia Mendebaldeko kulturan txertatutako ekarpena dela ukaezina da.Mikel Plazaola psikoanalista, EHUko irakaslea izan da da luzaro eta bere iritzirako "Freuden ikuspegia gutxi aldatu da psikoanalisiaren historian". Auto ezagutzarako teknikari buruz eta bi mendeotan diziplinak izan duen historiaz eta eboluzioaz, Mikel Plazaola psikoanalistarekin sakondu du Juanjo San Miguelek "Historia eta istorioak" podcastean.
    33 min

About Historia eta istorioak

From the publisher's feed

"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako,…