Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lor... more
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,187 episodes available.
July 16, 2021#268 - Cristina Iglesias artistarekin solaseanSanta Klara irlako farorako egindako Cristina Iglesias artista donostiar entzutetsuaren eskultura izan da aurtengo ekimen sonatuenetako bat. Eta guk protagonista bera gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Jantzi kaskoak eta adi uhinei!...more2h 1minPlay
July 15, 2021#267 - Sara Mansilla eta Oskar AlegriaSara Mansilla musikari donostiarra Jazzaldian egongo da aurten ere eta ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu solasean aritzera. Gainera Tabakalerako Sara Hernandezek Oskar Alegriaren azken lanaz hitz egingo digu, 'Zumiriki' filmaz. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 5minPlay
July 14, 2021#266 - Patrick Alfaya eta Musika HamabostaldiaAurtengo Musika Hamabostaldiaz hitz egiteko garaia heldu zaigu eta horretarako Patrick Alfaya jaialdiko zuzendaria gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Gainera Harri Fernandezek hainbat telesail gomendatu dizkigu Idi Begia sailean. Eta gauza gehiago. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 5minPlay
July 13, 2021#265 - Paul San Martin eta Cannesera konexioaJazzaldia gerturatzen ari dela probestuta Paul San Martín pianojole donostiarra gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Gainera Canneseko Zinema Jaialdiarekin konexioa egingo dugu eskamak kentzen atalean. Bertan da Ander Gisasola eta kronikatxoa egingo digu. Gainera Egiako liburutegiko Ruben Vidalek liburu bat gomendatuko digu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 2minPlay
July 12, 2021#264 - Tytti ThusbergTytti Thusberg moda-diseinatzaileak erakusketa bat antolatu du Aiete Kultur Etxean. Irailaren 5a arte egongo da ikusgai ‘Dotoretasun birzkiklatua’, eta gaur ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu ekimen honen inguruan hitz egiteko, besteak beste. Gainera Mikel Iturriarekin agendari errepaso bat eman diogu Kultur Periskopioan eta Harri Fernandezek Samuelen hilketaz hitz egin digu 'Bi Xentimoak' atalean.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 3minPlay
July 09, 2021#263 - Jack BisonteMicky Laguna eta Carlos Amiliibia gonbidatu ditugu ispilu beltzara. Jack Bisonte talde madrildarreko kideak dira eta Bataplan aretoan eskainiko dute urriaren 22an.Gainera Tobacco Days liburu-dendara sartuko gara Ines Garcia Azpiazuren gomendioen bila. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 2minPlay
July 08, 2021#262 - Jorge Javier Vazquez'Desmontando a Seneca' antzezlana dakar bigarren aldiz Jorge Javier Vazquez telebista aurkezleak Donostiara eta berriz elkarrizketatuko dugu ispilu beltzaren parean. Gainera Sara Hernandezek Tabakalerako zinema programaren berri emango digu 'Wanda' zinema sekzioan.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 1minPlay
July 07, 2021#261 - Elkano: Bidaiarik luzeena, lehen mundu biraSan Telmo Museoan Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren inguruko erakusketa dago ikusgai: 'Bidaiarik luzeena, lehen mundu bira'. Bertako komisario Antonio Fernández Torres elkarrizketatu dugu ispilu beltzaren parean. Gainera asteazkenero legez, hainbat telesail gomendatuko dizkigu Harri Fernandezek, Idi begia sailean. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 1minPlay
July 06, 2021#260 - Impacto VudúBataplan aretoan ariko dira Impacto Vudú taldekoak, DKlubaren baitan. Eta guk Luis Suárez abeslaria gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Horrez gain, Intxaurrondo liburutegiko Isabel Vesgak gomendio bat ekarriko digu eta Kresalako Ander Gisasolaren laguntzaz soinu extradiegetikoak zeintzuk diren ikasiko dugu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 5minPlay
July 05, 2021#259 - Norka Chiapuso eta udako antzerki programaUda honetan antzerki programa oparoa izango da Donostian. Nola antzokietan, hala kalean. Eta horren guztiaren ingurukoak jakiteko Norka Chiapuso, Donostia Kulturako arte eszenikoen zuzendaria, gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Gainera Mikel Iturriak asteko agenda aletuko digu eta Harri Fernandezekin bi xentimo botako ditugu airera. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 3minPlay
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,187 episodes available.