Jazzaldiaren bezperetan gaude eta Miguel Martín jaialdiko zuzendaria gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Solasean jarduteaz gainera, hainbat abesti gomendatu dizkigu.
Horrez gain, Egiako liburutegira jo dugu Ruben Vidalen gomendioen bila. Gaur Asisko Urmenetaren komiki historiko bat ekarri digu.
Gainera, Kresala Zineklubaren 'Eskamak kentzen' atalean musika diejetikoaz hitz egin dugu Ander Gisasolarekin.
Jantzi kaskoak eta adi!