Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lor... more
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,234 episodes available.
September 14, 2021#285 - Loiola Vintage Festival eta Fermin BouzaLoiola Vintage Festival jaialdia ospatuko dute Loiolako Kultur Etxean irailaren 17an (ostiralean), arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Bi talde izango dira protagonistak: Fermín Bouza eta Black Gamba. Eta, gaur, bertako antolatzailearekin eta Bouzarekin hitz egingo dugu. Gainera, Jon Gartziak musikaz goxatuko digu amaiera, 'Kanta Katilu' atalean. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 4minPlay
September 13, 2021#284 - Juan López de Uralde ekologistarekin elkarrizketaGobernuz kanpoko erakundeetan lanean hasi eta gobernu barrukoetan amaitu du Juan López de Uralde ekologistak. Gure planetaren kinka larriaz, aldaketa klimatikoaz eta aurrerantzean ditugun erronkez hitz egin dugu berarekin, besteak beste. Donostian hitzaldia eskainiko du. Gainera Jon Gartziak musikaz apainduko du saioaren amaiera Kanta Katilu atalean. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 1minPlay
September 10, 2021#283 - Iñigo Artamendi eta Arantza UrkiaOstiralero Donostia Kulturak antolatutako egile ikastaroen inguruan hitz egingo dugu. Gaur Iñigo Artamendirekin solasean ariko gara nazioarteko gaurkotasunaz eta geopolitikaz. Gainera Donostiako Liburutegietako zuzendari Arantza Urkiak 'El Huerto de Emerson' liburua gomendatuko digu. Eta Jon Gartziak musikarekin amaituko du Kanta Katiluan.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 1minPlay
September 09, 2021#282 - Igor Calonge eta ‘HÂMAÏKÀ’Igor Calonge dugu gonbidatu gisa ispilu beltzaren parean. Gasteszena aretoan aurkeztuko duen ‘HÂMAÏKÀ’ lanaz hitz egingo digu, besteak beste. Gainera Sara Hernandezekin solasean ariko gara 'Wanda' zinema sekzioan Javier Fernández Vázquezen 'Anunciaron Tormenta' filmaz aritzeko. Eta Jon Gartzia gure lankideak zuzendutako 'Kanta Katilua' musika sekzio berria estreinatuko dugu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 4minPlay
September 08, 2021#281 - Daniel Miguel eta 'La Leyenda del beso'Sasibil Elkarteko kide Daniel Miguelek zarzuela ekarriko du lehenengoz Ispilu Beltzara. Zehazki ‘La leyenda del beso’ izango da aurkeztuko duten pieza; asteburuan izango da, larunbatean eta igandean, 19.00etan, Victoria Eugenia antzokian.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 5minPlay
September 07, 2021#280 - Alex Gerediaga eta 'Oymyakon 101 Gela'Irailaren 10 eta 11ean Antzoki Zaharrean ikusgai izango da 'Oymyakon 101 Gela' antzezlana. Khea Ziater taldeak ekoitzi du eta Alex Gerediaga bilbotar antzerkigilea gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Gainera Kresala Zineklubeko Eskamak Kentzen atalean Ander Gisasolarekin solasean aritu gara 'Seules les betes' filmaren inguruan.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 2minPlay
September 06, 2021#279 - Lierni Fresnedo eta Trapu ZaharraKale antzerkiari buruz hitz egingo dugu saio honetan. Lierni Fresnedo Trapu Zaharra konpainiako kideak ‘Mesede bat egitearren’ antzezlana aurkeztuko digu. Irailaren 10ean (ostiralean) Harria Parkean aurkeztuko duten antzezlana. Horrez gain Mikel Iturriak iraileko egitarau osoa laburtuko digu eta Harri Fernandezek 'Bi Xentimoak' atala ekarriko digu.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 15minPlay
July 30, 2021#278 - Felix Zubia medikuarekin solasaldi batKurtsoa amaituko dugu kapitulu honekin eta horretarako Donostiako Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko buru den Felix Zubia medikua gonbidatu dugu. Ohiko legez, pandemia honen inguruan eta egungo egoeraren inguruan hitz egingo dugu. Horrez gain, Tobacco Days liburu-dendan sartuko gara Ines García Azpiazuren gomendioak jasotzeko.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 4minPlay
July 29, 2021#277 - Egun bat 'Victoria' ontzianJuan Sebastian Elkanoren bidaia izango dugu hizpide gaurkoan. Euskal Itsas Museoaren zuzendari zientifikoa den Xabier Alberdi gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. ‘Egun bat ‘Victoria’ ontzian’ erakusketa dago ikusgai museoan urtarrilaren 9ra arte.Gainera Tabakalerako Sara Hernandezek Wanda atalaren ikasturteko azken alea ekarriko digu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 2minPlay
July 28, 2021#276 - Amaia Olano eta Idi BegiaGaur Ispilu Beltzan Donostia Kulturako ikastaroen inguruan hitz egingo dugu. Eskaintza zabala eta anitza da eta Amaia Olano Kultur Ekintza saileko teknikariak xehetasun guztiak emango dizkigu. Gainera Harri Fernandezek plazer errudunak ekarriko dizkigu 'Idi Begia' telesailen atalean. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 3minPlay
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,234 episodes available.