Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lor... more
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,188 episodes available.
June 22, 2021#250 - Irati Goikoetxea, María Belmonte eta CalabuchIrati Goikoetxeak 'Herriak ez du barkatuko' liburua aurkeztuko du Donostian eta horren aitzakian Donostia Kultura Irratiko uhinetara gonbidatu dugu. Ispilu beltzaren parera. Gainera Okendo kultur etxeko liburutegiko Marisa Hurtado etorriko zaigu 'Tierra de Dioniso: Vagabundeos por el norte de Grecia' liburua gomendatzera, María Belmonte Barrenetxea bilbotarraren lana. Eta Kresala Zineklubak ikasturtea itxiko du Luis García Berlangaren 'Calabuch' klasikoarekin. Ander Gisasola izango da gurean ohiko legez. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 4minPlay
June 21, 2021#249 - Ganbera Musika AsteaGaur ganbera musikari buruz hitz egingo dugu. Izan ere, ekainaren 29ra arte Ganbera Musika Astea ospatuko da Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian. Horretarako Carlos Benito ekimenaren antolatzailea eta Donostia Musika elkarteko presidentea gonbidatu dugu ispilu beltzaren pareraGainera Mikel Iturriak asteko agendaren berri emango digu 'Kultur Periskopioa' atalean. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 6minPlay
June 18, 2021#248 - Cesar Pop eta BrunaCesar Pop hainbat proiektutan ibili izan da bere karreran zehar; hala nola, Quique Gonzalez edo Leiva bezalako musikariekin. Orain Bruna taldea sortu du beste musikari kide batzurekin batera. Donostiara datoz eta ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu. Gainera Bideoaldiari buruz hitz egingo dugu. Larrotxene Kultur Etxeak eta bertako Bideo Zerbitzuak zine antolatutako zine ikastaroen emaitza ikusteko aukera izango da Antzoki Zaharrean. Ekimen honen inguruan hitz egiteko Unai Guerra koordinatzaila gonbidatu dugu.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 1minPlay
June 17, 2021#Elkarrizketa - Audience: "Denbora pasatzen da, eta hobeto entzuten ditugu gure diskoak; inperfekzioekin ikasten dugu"Audience talde gernikarreko Gaizka Insunza eta Ruben Garatea elkarrizketatu ditugu ispilu beltzaren parean. Hemen duzu emaitza osorik. Jantzi kaskoak eta adi!...more41minPlay
June 17, 2021#247 - Audience, bi hamarkada oholtzanAudience talde gernikarrak disko berria dakar besapean Andoaingo Rock Jaialdira. 'Tolesdurak' izena du. Ispilu beltzaren parean solasean jardungo dugu Gaizka Insunza eta Ruben Garatea gernikarrekin. Gainera Lur Olaizolak Tabakaleran estrenatuko den Karen (María Pérez Sanz, España, 2020, 65') filmaz hitz egingo digu 'Wanda' zinema atalean. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 4minPlay
June 16, 2021#Elkarrizketa Anari Alberdi: "Nire antimetodoa izan da aurrekoa uztea eta beste zerbaiten bila joatea"Anari Alberdi musikari azkoitiarra elkarrizketatu dugu Ispilu Beltza saioan eta hemen duzu pieza entzungai osorik. Jantzi kaskoak eta adi!...more43minPlay
June 16, 2021#246 - Marcos Morau eta 'La Pasionaria'Marcos Morau koreografo balentziarrak 'La Pasionaria' dantza emanaldia aurkeztuko du ekainaren 17an, ostegunean, Victoria Eugenia antzokian. La Veronal konpainiako zuzendaria da, eta gaur, bere ibilbideari buruz hitz egiteko gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera.Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 2minPlay
June 15, 2021#245 - Anari AlberdiAnarik kontzertua eskainiko du Donostian eta horren aitzakian ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu hitz aspertuan aritzera. Gainera, Paul Ormaetxearekin zinemaz arituko gara Kresala Zineklubaren eskamak kentzen atalean eta Donostiako Liburutegietako Miguel Harinak eleberri bat gomendatuko digu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 2minPlay
June 14, 2021#244 - Juan Carlos Garcia eta Andoaingo Rock JaialdiaAndoaingo Rock Jaialdia egingo da aste honetantxe eta Juan Carlos Garcia antolatzailea gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. Besteak beste, Ángel Kaplan, Rüdiger, Inoren ero ni, Belako eta Audience taldeak ariko dira oholtza gainean aurtengo edizioan. Gainera Mikel Iturriak asteko agenda aletuko digu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 1minPlay
June 11, 2021#243 - Enrique Villarreal, El DrogasEnrique Villarreal 'El Drogas' iruindarrak kontzertua eskainiko du Donostian eta guk ispilu beltzaren parera gonbidatu dugu solasean aritzeko. Gainera Ines Garcia Azpiazuren gomendioen bila joan gara Tobacco Days liburu-dendara eta Tabakalerako Sara Hernandezek asteburuko pelikula baten berri eman digu. Jantzi kaskoak eta adi!...more2h 5minPlay
FAQs about Ispilu Beltza:How many episodes does Ispilu Beltza have?The podcast currently has 1,188 episodes available.