Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

Jokoan episodes

  • Atzelari berrituarrak hamazazpi urte baino ez daukaz eta debut ezin hobea euki dau profesional mailan
    Ortzi Aldazabal Argoitiak Berriatuan jokatutako Masters Series torneoa irabazi barri dau Aritz Erkiagagaz batera, Barandika eta Zabala menderatuta finalean. Hamazazpi urte baino ez daukaz eta herritarren aurrean lortu dau bere lehen txapela profesional mailan. Esperientzia ahaztuezina dala esan deusku Argoitiak Bizkaia Irratiko Jokoan tartean egindako alkarrizketan. Pelotari langilea da. Sartu eta bota egiten dau aurkariak huts egin arte.
    Igazko abenduaren 23an Gernikako Jai Alai pelotalekuan egoan Alex Goitia-Del Rio eta Barandika-Lopez bikoteen arteko Winter Series torneoko lehen faseko partidua ikusten, Del Rio lesionatu zanean. Atzelari arabarrak ez izan eban amaitu partidua. Ia berotzeko asti barik, hamazazpi urteko zestalari berriatuarrak haren lekua hartu behar izan eban Barandika eta Lopezen aurkako partiduan. Ezin izan eben garaipena eskuratu baina Argoitiak maila txukuna emon eban.
    Handik gitxira, Berriatuako master series torneoan parte hartzeko aukerea emon eutsan Eraman jai alai enpresak, Aritz Erkiagagaz bikotea osatuta. Olharan eta Lekue kanporatu ebezan finalaurrekoan eta Barandika eta Zabala menderatu ebezan finalean. Erkiagagaz jokatzea gauza handia dala esan arren, erantzunkizun handia be badakarrela esan deusku Argoitiak.
    9 min
  • Urriko azken astelehenean jokatuko dira lehen partidu biak eta zezeilaren 16an final handia eguerdiko 12:00etan
    Winter Series zesta txapelketaren laugarren edizinoa aurkeztu dabe gaur Gernikako Jai Alai pelotalekuan. Zortzi bikote izango dira aurrez aurre multzo bitan banatuta. Pilotariei jagokenez, lau barritasun dagoz. Lehenengoa, Eñaut Urreisti aurrelari gaztea. 20 urteko gipuzkoarrak Eusko Label Winter Seriesean debutatuko dau, Ligak uda honetan emondako aukerea apropetxatu ondoren. Beste pilotari gazte bat be bueltan da: Thomas Urrutia behe-nafarra (Donibane-Garazi, 23 urte). Ganerako barritasunak, Xabier Barandika eta Jon Zabala dira. Igaz lesionatuta egon ziran eta ez eben txapelketan parte hartzerik izan.
    Kontuan hartu beharreko beste datu bat pilotarien batez besteko adina da.  Aurtengo txapelketan gaztetasuna da nagusi. Hamar pelotarik hogeta hamar urte baino gitxiago daukie eta horreetatik sei, 25 urtez azpikoak dira: Urreisti (20), Johan (22), Gorka (23), Urrutia (23), Goitia (23) eta Manci (24). Beteranoenak Lopez (40) eta Erkiaga (37) dira eta tartean dagoz, Basque (28), Ibarluzea (28), Del Rio (28), Lekerika (29), Laduche (30), Barandika (34), Olharan (35) eta Zabala (35).
    Eusko Label Winter Serieseko 4. edizinoa orain arteko luzeena izango da. Igazkoarekin alderatuta, 16 partidutik 19ra pasatzen da. Hori bai, 17 jardunalditan banatuko dira, egun bitan, urriaren 28an eta abenduaren 30ean, txapelketako partidu bi jokatuko diralako. Izan be, finalerdietarako sailkatutako lau bikoteek ligatxo bat jokatuko dabe, danak danen aurka eta bi bikote onenak final handira pasako dira.
    Epaile propioa bideo-arbitraian
    Txapelketak bideo-arbitraia izaten jarraituko du baina aldaketa nabarmen batekin: aurrerantzean epaile propio bat izango da jokaldiak pantailan errepasauko dituena. Kantxako epaileek ez dabez euren erabakiak zuzendu edo mantenduko.
    11 min
  • Mikel Jauregizar Alboniga, Athleticeko erdilariak Ernesto Valverde entrenatzailearen konfiantzea lortu dau
    Mikel Jauregizar Albonigak jauzi ikaragarria emon dau azken hilabeteetan. Aurreko urteko udan, erdilari bermeotarrak ez ekian Basconian ala Bilbao Athleticen ekingo eutson denporaldiari. Handik hilabete gitxira, Ernesto Valverde, lehen taldeko entrenatzailearen deia jaso eban eta lehen minutuak jokatu ebazan Cayonen aurka abenduan, kopa txapelketako partiduan. Beste bederatzi partidutan zelairatu eban entrenatzaileak 23-24 denporaldian. Aurten beste urrats bat emon dau Mikel Jauregizarrek. Valverdek bost bider sartu dau hasierako hamaikakoan eta beste hiru partidutan be zelairatu dau. Ganera, erantzun ederra emon deutso entrenatzaileak beregan jarritako konfiantzeari.
    Mikel Jauregizarregaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean. Hogei urte bakarrik euki arren, oso mutil heldua da. Berak aitortu deusku ez ebala itxaroten hainbeste minutu jokatzea, bere aurretik goi mailako jokalariak dituelako zelai erdirako. Garbi dauka hankak lurrean mantendu behar dituela. Bizimodua ez jakola lar aldatu esan deusku. Egunero Lezaman entrenamenduak euki arren, unibersidadera joaten da eta astia dauka bere lagunekaz egoteko. Betiko kotxea dauka, bere aitaren lagun bateri erositakoa. Baikor dago etorkizunera begira eta garbi dinosku Athleticek denporaldi ona egingo dauela.
     
    13 min
  • Gernikako emakumezkoen saskibaloi taldeak partidu bakarra galdu dau denporaldi aurrean eta nagusi izan da Euskal Kopan
    Lointek Gernika Bizkaiak zapatuan ekingo deutso 2024-25 denporaldiko liga txapelketeari. Lucas Fernandezek zuzentzen dauen taldeak Lugoko Ensino taldearen aurka jokatuko dau arratsaldeko 18.30etatik aurrera. Ilusino handia sortu dau Gernikako emakumezkoen saskibaloi taldeak, denporaldi aurrean jokatutako partiduetan erakutsitako mailea bikaina izan dalako. Tartean, Euskal Kopea irabazi dau, Araski eta Idk Gipuzkoa menperatuta.
    Aurreko denporaldiko hiru jokalari bakarrik dagoz aurtengo taldean: Marta Alberdi, Itziar Ariztimuño eta Maya Dodsonek. Beste guztiak barriak dira. Ane Olaeta itzuli egin da bere jaioterriko taldera kanpotik zazpi urteko ibilaldi oparoari amaierea emonda. Nahia Zubiaga, hamazortzi urteko hegaleko gernikarra be taldera itzuli da Bartzelona aldean lau urtez jokatzen ibili ostean.
    Talde oso gaztea da aurtengoa eta gaztetasun hori igarri egiten da kantxan. Izan be, talde bizia eta grinatsua da Lucas Fernandezena, edozein aurkariri aurre egiteko gauza dana. Ondo hastea garrantzitsua da beti eta denporaldiko lehen garaipena eskuratu gura dabe zapatuan Ensino Lugoren aurka, marea granatearen laguntzeagaz.
    15 min
  • Gernikako txirrindulariak indartsu ekingo deutse denporaldi amaierako lasterketei udan izandako osasun arazoak gainditu ostean
    Pello Bilbaok errepideko munduko txapelketan parte hartuko dau datorren irailaren 29an Zurichen, Suitzan. Bahrein taldeko txirrindulari gernikarra inoiz baino indartsuago iritsi da denporaldi amaierara eta dominaren bat eskuratzen ahaleginduko da.
    2024koa ez da denporaldi gozoa izan Pello Bilbaorentzat osasun arazoak dirala-eta. Frantziako Tourra buru belarri prestatu ondoren, ezin izan eban bere mailarik onena emon, gaixotasun batek lasterketea ixtera behartu eban eban-eta. Txirrindulari gernikarragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku kolpe gogorra izan zala Frantziako Tourrean gertatutakoa.
    Osasun arazoak atzean itxi eta indartsu ekingo deutso denporaldi amaiereari. Munduko txapelketan eta Lonbardiako Giroan lan ona egin leikela uste dau. Tadej Pogacar esloveniarra izango da faborito nagusia garaipena eskuratzeko aitaturiko lasterketa bietan. Hirschi suitzarraren izena be nabarmendu dau Pello Bilbao.
    9 min
  • Santi Zumaran, Isuntza Arraun Elkartea azken berrogeta zazpi urteetan zuzendu dauen gizonaren lekua hartu dau Badiolak
     
    Isuntza arraun elkartearen batzar orokorrean abiatu zan lau urteroko zuzendaritza batzorderako ohiko hauteskunde prozesua. Bertan, orain arteko zuzendaritza taldeak jarraitzeko asmoa adierazi eban, azken urteetako lanari jarraipena emoteko. Prozesuaren epeak bete ondoren, eta zerrenda bakarra aurkeztu zanez, orain arteko zuzendaritzak aurkeztutakoa, abuztu amaieran hurrengo lau urteetarako zuzendaritza batzordea izendatuta geratu zan.
    Lan talde barria, oinarrian, bardina izango da, aldaketa batzukaz. Alde batetik, orain arteko presidentea, Santi Zumaran ohorezko presidente izatera pasau da, eta haren lekua Iñaki Badiolak beteko dau. Horregaz batera, zuzendaritza batzordea kide barri batzukaz indartuko da, “hurrengo lau urteetarako erronkei ahalik eta hobekien erantzuteko”.
    Iñaki Badiola presidente barriagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Harrobiko arrauna sustatzen jarraitzeko asmoa agertu deusku, gazte mailetako arraunlari kopurua ahalik eta altuen mantenduz, azken urteetako lanari jarraipena emonda. Nesken arrauna be indartu gura dabe eta Badiolaren arabera, ahalegin guztiak egingo ditue trainerua atarateko hurrengo denporaldian “gazte-mailetako arraunlari kopuru altuak jarraipen-aukera sendoa izateko senior mailan bere. Senior mutilen trainerua ahalik eta lehiakorren mantendu gura dabe, “etxean sortutako arraunlarien hurrengo belaunaldiei bidea emonez”.
    Isuntzak 50. urteurrena beteko dau 2027an eta, horren prestaketa lanei be ekingo deutsoe hurrengo urteetan.
     
    11 min
  • Beasainen jokatuko dau talde bilbotarrak astegoien honetan
    Deustuk denporaldi barriari ekin eutson aurreko astegoienenan Etxezurin. Talde bilbotarrak bana bardindu eban Pasaiaren kontra aurtengo Hirugarren Federazinoko lehen partiduan. Garaipen bategaz hasi ez arren, denporaldi arrakastatsua burutu gura dau talde bilbotarrak. Horretarako, gazteak eta beteranoak uztartzen dituan taldea eratu dabe.
    Aritza Escandon entrenatzailea, urte bat pasa eta gero, Deustuko aulkian jesarri egingo da barriro. Hain zuzen be, beragaz berba egin dogu Jokoan irratsaioan. Aurreko denporaldi bietan igoteko playoffa jokatu arren, Escandonek dino "partiduz partidu" joan gura dabela, baliabide gehiago daukiezan taldeak dagozalako euren ligan.
    Mendekurako aukerea Beasainen
    Beasainek kanporatu eban Deustu aurreko denporaldiko playoffean. Etxezurin 1-0 irabazi eta gero, talde bilbotarrak 2-0 galdu eban Gipuzkoan. Astegoien honetan Beasainen zelaian izango da Deustu. Beraz, mendekurako aukera ederra daukie Aritza Escandonek zuzendutako jokalariek.
    10 min
  • Santurtzik Eusko Label Ligara igoteko play offa jokatuko dau datorren astegoienean Bermeon eta Portugaleten
    Santurtziko traineruak Eusko Label Ligara igoteko play offa jokatuko dau datorren astegoienean. Bermeon izango da lehen estropadea, itsaso zabalean erlojupekoan, eta bigarrena Portugaleteko ur baretan, erlojupekoan baita be. Sotera hirugarren sailkatu da aurten KAE1 ligan Pasai Donibane eta Zumaiaren atzetik. Azken honeek ez eben izena emon play offean parte hartzeko eta ondorioz Santurtzik lortu eban aukera hori.
    Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Ares eta Chapela izango dira bizkaitarren aurkariak. Estropada bietako puntuak eta denporak batu ondoren, lehen sailkatu biek lortuko dabe datorren denporaldian Eusko Label Ligan lehiatzeko aukerea.
    Mikel Beaskoa, Santurtziko arraunlariagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean. Urdaibain bost urtetan aritu ostean, arraunean egin barik egon da azken denporaldi bietan. Aurten, baina, baiezko erantzuna emon deutso Alexander Esteban, Santurtziko entrenatzaileak egindako deiari eta Sotera historikoaren tostetan dabil. Berak esan deusku, ilusino handiagaz ekingo deutsiela igoteko play offari. Santurtzi bigarren urtez jarraian lehiatuko da play offean. Igaz, gauzak okertu egin ziran eta mailea galdu eban.
    8 min
  • Iker Zabala: "Normaltzat hartzen da dana irabaztea baina ez da normala"
    Urdaibaik sekulako erakustaldia emon dau Kontxako bandera eskuratzeko lehian. 38 minutu eta 10 segunduko denborea eginda irabazi dau, hirugarrena jarraian. Bigarren Zierbena izan da 26 segundura, Donostiarra hirugarren, 35 segundura, eta Orio laugarren, 41 segundura. Iker Zabala entrenatzaileak aurtengo denboraldiaren balantzea egin dau gure mikrofonoetan Jokoan saioan.
    10 min
  • Bizkaitarrak seigarren postua eskuratu eban Kontxako Banderaren lehen jardunaldian
    Kaiku denporaldi osoko sasoirik onena erakusten dabil azkenengo estropadetan. Sestaoko traineruak asko sufridu eban denporaldiko lehen probetan, baina Kontxako Banderarako sailkapena lortuta esango deutso agur aurtengo udari domekan. Sailkatzeko azkenengo postua lotu eta gero, Kaikuk seigarren bukatu eban lehen jardunaldian.
    Markel Elorza, Kaikuko arraunlari galipoa, oso pozik dago azkenengo asteetan lortutako emaitzekaz. Denporaldian zehar eukitako hobekuntza nabarmena dala uste dau, Kontxako Banderan aritzeko sailkapenak erakusten dauanez. Edozelan be, anbizinoz beteriko trainerua dala erakutsi dau Bizkaitarrak eta ahalik eta emaitzarik onena lortu gura dabe arraunlariek Kontxako badian jokatuko dan bigarren jardunaldian.
    Kaiku lehen txandan arituko da domekan, Hondarribiagaz, Getariagaz eta Cabogaz batera. Kaikuk 13 segundoko desabantaila dauka Hondarribiarekiko eta 6 eta 17 segundoko abantaila Getariarekiko eta Caborekiko, hurrenez hurren. Beraz, behin betiko sailkapena jakiteko domekararte itxaron beharko da.
    Hamargarren Eusko Label ligan
    Kaikuk hamargarren postuan amaitu dau aurtengo Eusko Label liga. Elorzak aitortu deuskunez, emaitza hobeak lortzea espero eben Sestaoko arraunlariek. Euren lehia Lekittarragaz eta Ondarroagaz izatea gura eben. Edozelan be, denporaldiko helburu nagusia soberan lortu dau Bizkaitarrak eta tarte nabarmenagaz lotu dau salbazinoa. Beraz, Eusko Label ligan izango da Kaiku 2025eko udan.
    6 min

About Jokoan

From the publisher's feed

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…