Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

Jokoan episodes

  • Manuel Arrillaga, Aita Manuel, Pasai San Pedroko patroi handiaren marka bardinduko leuke domekan garaipena lortu ezkero
    Gorka Aranberri Etxeberria Zarautzen jaio zan eta bere lagun asko hondartzan baloiari ostikoak emoten hasi ziranean, berak arraunaren aldeko apustua egin eban eta batel baten buru jarri zan ikastolako lau lagunegaz batera. Sei bider irabazi dau Eusko Label Ligea, lau aldiz Bermeogaz, behin Oriogaz eta beste behin Santurtzigaz. Gainera, arraunaren historian sartzetik pausu batera dago Aranberri. Datorren domekan, Bermeok Kontxako Bandera irabazten badau, zarauztarrak bederatzigarren garaipena lortuko leuke Donostiako estropadetan, Manuel Arrillaga “Aita Manuel”en garaipen errekorra bardinduz. Pasaiako patroi mitikoak bederatzi garaipen lortu ebazan Kontxan 1917tik 1935era, eta beste bat irabazi eban San Pedrogaz arraunlari lez 1899an.
    Gorka Aranberrik 2011n astindu eban lehen aldiz Donostiako Bandera, Bermeon estreinau zan urtean. Ondoren, 2014an, 2015ean eta 2016an beste hiru garaipen jarraian lortu ebazan Bou Bizkaiagaz. 2017an be garaile izan zan Orioko traineruan.
    Aranberrik Donostiako Banderan lortutako azken hiru garaipenak azken hiru edizinoetan jarraian lortu dauz. Soteraren popaganean 2021ean eta Bou Bizkaiagaz 2022an eta 2023an. 37 urtegaz Bermeoko traineruko patroia Aita Manuelen errekorra bardintzeko pausu bakarrera dago. Gorka Aranberrigaz egin dogu berba Jokoan tartean.
    8 min
  • EuropakonLigak ikusmin handia sortu dau Athletic zaleen artean eta dagoenekoz 17.000 bazkide baino gehiagok erosi dabe bonoa
    Ernesto Valverderen Athleticek lau punto baino ez dauz lortu liga txapelketaren lehen lau jardunaldietan. Halandabe, Jon Uriarte presidenteak konfiantza osoa agertu dau Txingurriren taldean eta hurrengo jardunaldietan gorantz egingo dauela iragarri dau. Uriarte, Mikel Gonzalez, kirol zuzendariagaz agertu da gaur goizean Lezaman, denporaldi hasieraren ganeko balorazinoa egiteko.
    Athleticeko presidenteak nabarmendu egin dau talde txapeldunaren alde egindako apostua eta gogoratu dau hamabost jokalariren kontratuak barriztu dabezala azken urtean. Nico Williamsek beste hiru urterako kontratua sinatu eban Bilboko klubagaz baina Atletico de Madriden aurkako partiduaren ostean egindako adierazpenak entzunda, ez dirudi 2027ra arte Athleticen egoteko asmo handirik daukanik. Jon Uriartek esan dau klubean lasai dagozala.
    2024-25 denporaldirako helburuak zehazteko orduan, presidenteak argi eta garbi esan dau Europarako txartela lortu behar dala. Beste alde batetik, eta Europa Leagueko finala San Mamesen jokatuko dala-eta, Uriartek eskatu dau ez tematzeko larregi kontu horregaz. Halandabe, Europako Ligak sekulako ikusmina sortu dau Athletic zaleen artean eta dagoenekoz 17.000 bazkidek baino gehiagok erosi dabe San Mamesen jokatuko diran lehen faseko lau partiduak ikusteko bonoa.
    Emakumezkoen taldeari jagokonez, iaz lortutako bosgarren postua hobetzea izango da helburua.
    4 min
  • 'Geldituezinak 24 non stop ELAren aurka'. Horixe da kirol erronkaren izenburua
    Mikel Osa triatletak, kausa solidarioetan egindako lan nekatuezinagaitik ezaguna, mugak gainditu dauz barriro Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) ikusarazteko. Gaixotasun neurodegeneratibo horrek gertuko lagun baten bizitza erun eban dauela gitxi. Galera mingarri horren ondorioz, Osak musturreko bi erronka egin dauz, publikoa kontzientziatzeko eta ELAren ikerketarako dirua biltzeko.
    Lehenengo erronka Ondarroa eta Malaga artean dagozan 1,200 kilometroak bizikletaz egitea izan zan, eta sei egunetan baino ez eban egin. Halan be, erronka hau handia izan arren, Mikelek onartzen dau bigarren erronka, 24 orduz etenik barik uger egitea, orain arte izan dauen erronka gogorrena izan dala.
    Gelditu beharrean, Osak erronka barriak dauz buruan, eta ELAko gaixoen alde burrukatzen jarraituko dauela ziurtatu dau. Erronka bakotxagaz, Mikel Osak bere mugak probatzeaz gan, gehien behar dabenei itxaropena be badakarkie, kirola gizarte-aldaketarako tresna indartsua izan daitekeela erakutsiz.
    9 min
  • Portugaleteko traineruak KAE1 ligeari eusteko promozinoa jokatuko dau datorren astegoienean Colindresen eta Castron
    KAE1 ligako estropadak amaituta, Santurtzik Eusko Label Ligara igoteko play offa jokatuko dau, sailkapen nagusian hirugarren amaitu ondoren. Plentziako Arkotek ezin izan dau helburua bete eta igoteko promozinotik kanpo geratu da hirugarren urtez jarraian. Sailkapenaren beheko aldeari jagokonez, Deustok maileari eustea lortu dau azken estropada bietan lan bikaina egin ostean. Portugaletek, ostera, play offa jokatu beharko dau KAE1 ligan jarraitu ahal izateko. Camargo, Donostiarra B eta Castreña izango ditu aurkari. Lehen estropadea Colindresen jokatuko dabe erlojupekoan eta domekan Castroko uretan lehiatuko dira. Jardunaldi bietako denporak eta postuak batunda, lehenengo biak izango dira KAE1 ligan datorren denporaldian.
    Portugaletek igaz lortu eban mailaz igotea, KAE2 ligan gura baino urte gehiagotan lehiatu ondoren. Denporaldi gorabeheratsu baten ostean, barriro izango da play offean, oraingo honetan maileari eusteko. Aitzol Belasko, Jarrillerako arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean astegoienean jokatuko diran estropaden ganean. Portugaleteko traineruko babor aldeko hankekoa baikor agertu da zapatu domekako lehia erabakigarrirako.
    8 min
  • Aldai-Mendizabal Binakakoan eta Arrillaga Lau t 'erdikoan, "Plazandreak" Txapelketako irabazleak
    Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek irabazi dabe Plazandreak-eko hirugarren edizinoko Binakako Txapelketako finala, eta Miriam Arrillagak Lau t'erdikoa.
    Lau pelotariak urduritasun handiekaz hasi dira Bilboko Esperantza pelotalekuan, eta partidan sartzeko arazo handiak euki dabez. Partiduan lehenengo aurreratu dira Aldai eta Mendizabal, 5-1, baina Zabaleta eta Gaminde gazteek seina bardintzea lortu dabe jarraian.
    Bardinketaren ostean, gorriek aurrea hartu dabe barriro eta norgehiagoka ondo bideratuta izan dabe, baina hutsak bata bestearen atzetik egin dabez, aurkariei gauzak asko erraztuz. Halan be, Enara Gamindek, atzelaririk onenak, neurketan asko sufridu dau eskuetan dauzan arazoen ondorioz. Azken tantuetan oreka izugarria izan da. 19na, 20na eta 21na egin dabe, eta garaipena Amaia Aldai eta Nora Mendizabalentzat izan da.
    Lau t'erdiko finalean, Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte izan dira aurrez-aurre. Arrillagak jantzi dau txapela, finalean 18 eta 13 gailenduta. Partida gogorra izan da, eta Aginagako pelotaria aurretik izan momentu guztian markagailuan. Aldiz, Larrartek ez dau inoiz amore emon eta gaurkoan amaierara arte saiatu da egoerari buelta emoten. Holan, 12 eta 5etik 13 eta 10era hurbildu da aurrelaria.
    Gaminde, familia pelotazalea
    Enara Gaminde, laukiztarra, Bizkaia Irratiko mikrofonoetan egon da partiduari buruz berbetan. Gaminde, momentu honetan, Masterreko atzelaririk onena da eta esku pelotaren zaletasuna bere anaiari esker heldu zan. Entrenamenduak ikustera joaten zan eta bera be esku pilota praktikatzen hasi zan. 17 urte daukaz eta jada Laboral Kutxa Masterreko eta San Fermin Torneoko txapelduna izan da.
     
    7 min
  • Iñaki Goikoetxea, Lekittarraren patroia, pozik agertu da traineruak egin dauan asteagaz
    Zapatu eta domeka honetako banderak Castron eta Orion ospatu dira. Zapatuko irabazlea, ohi danez, Bermeo izan da eta domekan Hondarribia, traineru gipuzkoarra, izan da ezustekoa. Berdeek denporaldiko lehen bandera lortu dabe, lehen asteetan joan-etorriak sufridu ondoren.
    Aurkaririk ez zapatuan
    Bermeo Urdaibaik geldituezin jarraitzen dau Eusko Label Ligako koroa irabazteko bidean. Castroko estropadak albiste asko itxi dauz sailkapenari begira. Txandei erreparauz, lehen txandari jagokonez, Cabo da Cruzek egin dau denporarik onena (21:12), Kaikugaz lehia estua izanda. Segundo erdiko aldeagaz irabazi dau Galiziako taldeak.
    Bigarren txandan, Lekittarrak 22:11 minututan gelditu dau erlojua. Osertz Aldaik entrenautako eskifaiak estropada bikaina egin dau bigarren txandan, Hondarribia, Getaria eta Ondarroa mendean hartuta. Traineru bizkaitarrak tanda irabazteaz aparte, Ondarroari bost puntu jan deutsaz, eta zortzigarren postutik puntu batera jarri da.
    Ohorezko txandan, lehen ziabogan, Donostiarrak egin dau denporarik onena, Urdaibaik baino segundo bat azkarrago eta Zierbenak baino bi azkarrago. Bermeoko ontziari uste baino gehiago kosta jako aurrean jarri eta aldea zabaltzen hastea. Holan, Zierbena eta Donostiarra buruan jarri dira bigarren luzean. Baina Bermeori buruz zalantzak izatea alperrikoa da. Gorka Aranberrik olatua harrapauta, Bou Bizkaia buruan jarri da barriro. Lehen postuari amaiera arte eutsi deutso Urdaibaik, eta 20: 25eko denpora egin dau helmugan.
    Domeka berdea
    Hondarribiak ezustekoa emon dau 12. jardunaldian, Orio Bandera bereganatuta, bigarren txandan aritu arren. Zierbena izan da bigarrena eta Getaria hirugarrena. Gaur arte jaun eta jaube izan dan Urdaibaik, barriz, bosgarren tokian amaitu dau estropada, Lekittarraren atzetik.
    Lehenengo eta bigarren txandei dagokionez, Ondarroa eta Hondarribia izan dira garaile, hurrenez hurren. Ez da egon ezustekorik, baina hirugarren sailkatutik seigarrenera lau segunduko tartea egon da bakarrik. Ohorezko txandan, lau traineruak parean joan dira hasieratik, baina denporak kontuan hartuta, Zierbena soilik egon da Hondarribiari bandera lehiatzeko moduan. Bizkaitarrak izan dira nagusi ohorezko txandan, baina gipuzkoarrek baino lau segundo gehiago behar izan dabez lana amaitzeko.
    Bizkaitarren artean, sailkapen orokorrean, Bermeok lider jarraitzen dau 137 puntugaz eta Zierbena hurbildu egin jako 127 puntugaz. Ondoren, Lekittarrak aurre hartu deutso Ondarroari sailkapenean. Lehenengoak 65 puntu dauz, zazpigarren eta besteak 64, zortzigarren. Azken traineru bizkaitarra Kaiku da, hamargarren, 48 puntugaz.
    9 min
  • Basque Team-eko medikuak atleten prestakuntzaz berba egin deusku
    Dagoeneko hasi dira Joko Olinpikoak eta atleta guztien artean, lehiaketa entzutetsu honetan, asko dira parte hartzen ari diran euskaldunak. 33 euskal kirolari Parisen eta asko Basque Team Fundazioaren parte dira. Horregaitik, Markel Arregui Basque Team fundazinoko medikuagaz berba egiteko aukerea izan dogu.
    Arregui, fundazinora iritsi aurretik, Athletic, Amorebieta edo Alaves lako klubetan egon zan. Medikuak nabari dau atleten eta futbolarien arteko aldea, baina esperientzia sinistuezina eta kirolariekiko harremana oso ona dala dino. Gainera, kirolariak oso profesinonalak dirala onartzen dau: "Emoitzak lortzeko badakie asko sufridu behar dabela".
    Joko olinpikoetara doazen atletei jagokonez, prestakuntza oso garrantzitsua da. Denpora luzez prestetan dabe atleta, bai fisikoki, bai mentalki. Onartzen dau, halaber, elikadura oso garrantzitsua dala horretan, eta atleta askok alde batera uzten dabela. Arreguik Bat Formulagaz alderatu dau, eta esan dau elikagaia atleta baten gorputzeko gasolina dala.
    Kirola egiten dauen jenteari aholkuak emoteko astia be izan dau. Medikuak dino kirola ezinbestekoa dala eta egunero egitea garrantzitsua dala. Danak ez dira gai ahalegin asko egiteko, baina egunero apur bat egitea gomendatzen dau. Arreguik dionez, "garagardo bat hartzea be ondo dago".
    23 min
  • "Igor Cabezas nire bigarren aita lakoa da"
    Naia Garmendia boxeolaria nagusitu zan joan dan asteburuan 50 kilotik beherako elite mailako Espainiako Boxeo Txapelketan. Igor Cabezasek entrenauta, Zuleima del Pino kanariarra gainditu eban behin betiko burrukaldian eta elite mailan Bizkaia eta Euskadirentzat urre bakarra lortu eban. Hori dala eta, Naia Garmendia gure mikrofonoetatik pasau da txapeldun izan ostean.
    Garmendiak finalaurrekoan presino handiagoa izan ebala onartu dau finalaurrekoagaz alderatuta: "Finalean lasaiago egon nintzan, uste dot finaerdietan aurkaririk onena izan nebalako izan zala". Finalean galtzen hasi zan eta gora egin behar izan eban urrezko domina irabazteko. Boxeoan kantoia oso garrantzitsua da eta horregaitik Igor Cabezasen aholkuek asko lagundu eutsien bilbotarrari. Boxeolariaren esanetan, "Igor nire bigarren aita lakoa da".
    Etorkizunari begira, Garmendiak entrenetan jarraituko dau, gustukoen dauena gozetan. Boxeo pofresionalera jauzi egiteko aukerak hor jarraitzen dau, baina oraingoz ez dau ikusten. Amateurraren eta profesinonalaren arteko aldea nabarmena da, txanda gehiagotan eta kaskorik barik burrukatzen baita. Oraingoz, kategoria berean jarraitzeko asmoa dau.
    8 min
  • Ibai Rodriguez oso pozik agertu da lortutako emoitzeagaz
    Ibai Rodriguez Espainiako txapelduna izan da Salbamendu eta Sorospeneko esprint probako junior modalidadean. Nojan eta Santanderren kopak irabazi ostean, durangarra izan da onena Castellonen urrezko domina lortuz. Hori dala eta, Ibai Rodriguez euki dogu Bizkai Irratiko mikrofonoetan txapeldun bilakatu ondoren.
    Rodriguez orain zortzi urte hasi zan igeriketan Durangoko Tabira klubean. Modalitate barri honetan lau urte pasata hasi zan eta emoitza oso onak lortu dauz. Mutil gaztea oso futbolaria izan da beti, eta une batzuetan kirol biak buztartu ebazan. Rodriguezek onartu dau asmau egin ebala aukeraketan: "Txikitatik jokatu neban lagunekin futbolean, baina gero igeriketearen alde egiten neban".
    Modalitate barri hau orain lau urte jaio zan klubean, eta ordutik hona Rodriguez izan da onenetakoa. Onartzen dau modalitateak bere zailtasuna daukala, baina "entrenamentuagaz emoitza horreek lortu daitezke". Rodriguezek kirol honen aldeko apustu sendoa egin eban, futbola itxi eta bera bakarrik hasi zan igeriketan, inolango lagunik barik. Orain, kluba bere familia lakoa da eta lagun asko daukoz. Espainiako txapelketea irabazi ondoren, guztietaz oroitu zan, bere familia tartean, "eurak diralako ahalegin guztien atzean dagozanak".
    Durangoko gazteak epe luzerako helburuak daukoz. Momentuz hurrengo lehiaketetan jartzen dau arretea, baina selekzinoaren zerrendan egon eta munduko txapelketa baten parte hartzeko aukerea be izan gura dau. Bere berbetan, esfortzuz dana iristen da eta gauza guztietan egoteko burrukatuko dau.
    6 min
  • Josu Elu, Ondarroako arraunlaria, pozik agertu da Galizian lortutako emaitzekin
    Zierbena eta Urdaibai izan dira Galizian ospatutako estropaden irabazleak. Zapatuan, Ribeiran, galipoak izan dira nagusi eta domekan, Boiron, Urdaibaik denporaldiko seigarren bandera lortu dau. Halan be, ez dira emoitza onak lortu dabezan bizkaitar bakarrak izan, Ondarroak eta Lekeitiok puntu onak lortu dabez-eta hurrengo estropadei begira.
    Galipoen bigarrena
    Zapatuko estropadean ez da inolako ezustekorik egon banderei begira. Zierbenak denporaldiko bigarren bandera lortu dau, Urdaibairi bi puntu murriztea lortu dauen estropadan. Sailkapenari jagokonez, ezustekoa Ondarroaren bosgarren postuarekin eta Hondarribiaren hamargarren postuagaz iritsi da. Bizkaitarrek maila onean egin dabe arraun, denporaldiko emaitza onena lortu eta ohorezko txanda jokatzeko bi segundora geratu dira. Josu Elu Ondarroako arraunlariagaz berba egin dogu. Eluk onartu dau oraingoan gauzak ondo atera dirala, eta ez beste batzuetan lez: "Donostiagaz burrukan aritu gara eta gero erritmo onari eutsi deutsagu".
    Bizkaiko beste traineruei jagokenez, Bermeo hirugarren izan da, Lekittarra seigarren eta Kaiku bederatzigarren.
    Urdaibairen seigarren banderea
    Domeka goizean seigarren bandera iritsi da Urdaibairentzat eta zapatuan Zierbenarekiko galdutako puntu biak berreskuratu dauz. Boiron, Urdaibai, Zierbena eta Ondarroa kenduta, Kaiku eta Lekeitio ez dira oso ondo ibili. Lehenengoa azkena izan da, 30 segundoko desabantailagaz. Lekeitiori jagokonez, bederatzigarren izan da, eta sailkapen nagusian Ondarroa zazpi puntura urrundu jako eta Cabo gainetik dau, puntu bardinekin. Ondarroako traineru bizkaitarrak ezustekoa emon dau, seigarren amaitu dau estropadea eta Getariako trainerura hurbildu da sailkapen nagusian. Elu arraunlaria oso pozik agertu da Ondarroari bigarren txanda irabazteak aurre egiten eutsalako: "Errasti iritsi zanetik behin bakarrik irabazi genduan eta gure helburua zan".
    6 min

About Jokoan

From the publisher's feed

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…