Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

Jokoan episodes

  • Jokoan kirol tarteko tertulian aritu dira Gontzal Galan, Beñat Igarza eta Ramon Basaldua
    Athletic zaleok ez dogu barri onik jaso azken egunetan. Aymeric Laportek ezingo dau Athleticen jokatu, hasiera baten eta oraingoz, FIFAk ez dauelako jokalariaren fitxaketea onartu. Yeray Alvarez baztertuta dagoala eta Unai Egiluzek belauna apurtuta, Valverdek lehen taldeko erdiko atzelari bi bakarrik izango ditu ligeari eta txapeldunen ligeari ekiteko. Beste alde batetik, Ernesto Valverdek lau partiduko zigorra eta Alex Padillak hirukoa jaso ditue Betisen zelaian ikusitako txartel gorriengaitik. Honek kontuok jorratu doguz Bizkaia Irratiko Jokoan tarteko tertulian
    14 min
  • Bizkaiko traineruak ez dagoz faboritoen artean baina, itsasoa lagun, ezustekoa emoten ahaleginduko dira
    Kontxako Banderarako sailkatze estropadetako lehenengoa jokatuko da Donostiako badian gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Emakumezkoen mailako proba banakako erlojupeko modalidadean jokatuko da eta parte hartuko daben 21 traineruek luze bi eta ziaboga bat osotu beharko dabez jokoan dagozan zazpi postuetako bat eskuratzeko lehian. Kontxako Banderan lehiatzeko hautagaiak bi taldetan banatu dabez antolatzaileek. Astillero, Chapela, Hibaika, Hondarribia, Donostiarra, Orio, Tiran, San Juan, Tolosaldea, Zarautz eta Zumaia taldeek osotzen dabe A moltsoa eta Mecos, Rianxo, Cabo da Cruz, Cesantes, Castropol, Deusto, Hernani, Kaiku, Lekittarra eta Ondarroa taldeek B moltsoa osotuko dabe. Urteera ordena, bai taldeena bai traineruena be, eguazten goizean Donostiako udaletxean egingo dan zozketan zehaztuko da.
    Kontxako sailkapen-proba da kirolarien, teknikarien eta klubetako arduradunen artean kezka gehien sortzen dauena. Bildurraren estropada lez ezagutzen da. Izan be, denporaldiko banderarik garrantzitsuenetik kanpo geratzeko aukerak benetako ikarea sortzen dau. Zazpi bakarrik sartuko dira Arraun Lagunakekin lehiatzeko iraileko lehen bi igandeetan, eta gainerako hamalauek zezenak hesitik ikusteagaz konformau beharko dabe.
    Klimatologiak paper garrantzitsua dauka, erabagigarria batzuetan, traineru-estropada guztietan. Garrantzi hori areagotu egiten da Kontxako banderan, traineruek itsaso zabalean egiten dabelako estropadaren zati handi bat. Eguaztenerako eguraldi iragarpenaren arabera, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro eta erdi baino gehiagoko altuera izango dau. Egunaren lehen zatian haizeak hegoaldetik joko dau eta tenperatura altuak eragingo dauz. Arratsaldean, lehenik iparraldera eta gero ipar-mendebaldera egingo dau, 12 korapilorainoko boladekin. Itsas baldintza horreek ezustekoak sortzeko aukera biderkatzen dabe. Igaz, urrun joan barik, Orio, Euskotren Ligako talde klasikoetako bat, Kontxatik kanpo geratzeko zorian egon zan.
    Eguenean gizonezkoen probea
    Itsasoaren egoerak txarrera egingo dau eguenean 18:00etatik aurrera jokatuko dan gizonezkoen mailako sailkatze estropadan. Aurreikuspenen arabera, ipar-mendebaldeko haize bizia eta gogorra ibiliko da, eta metro bi inguruko hondoko itsasoa. Denporaldi honetan traineruek hain baldintza txarrei aurre egin beharko deutsien lehen aldia da, itsaso barea nagusi izan dan ikasturte baten ondoren.
    21 ontzi lehiatuko dira gizonezkoen sailkatze-proban. Bermeo, Ares, Cabo, Getaria, Kaiku, Lekittarra, Ondarroa, Orio, Hondarribia, San Juan eta Zierbena ariko dira A moltsoan, eta Arkote, Chapela, Hibaika, Lapurdi, Meira, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Zarautz eta Zumaia. Aukera ona Eusko Label Ligara igoteko play offean parte hartuko daben, Chapela eta Tiranen Galiziako bi ontzien mailearen barri eukiteko.
    18 min
  • Euskotren Ligea irabazi dabe eta buru belarri dabilz prestatzen Kontxako banderea
    Donostiako Arraun Lagunak taldeko traineruak irabazi dau aurtengo Euskotren Ligea. Ez da Bizkaiko trainerurik izan emakumezkoen gorengo mailan, Kaiku, Ondarroa, Deusto, Isuntza eta Portugalete ETE ligan aritu badira be. Halandabe, badira Bizkaiko arraunlariak Euskotren Ligako ontzietan. Arraun Lagunaken, adibidez, hiru arraunlari bizkaitar ari dira Juan Mari Etxaberen aginduetara eta estropada gehienetan ikusi doguz arraunean. Mar Larrea ondarrutarra, Jule Arkotxa lekeitiarra eta Zuberoa Egurrola, elantxobetarragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.
    Oso pozik dagoz orain arte lortutakoagaz baina helburu nagusi bat daukie denporaldi amaierarako: Kontxako bandera irabaztea
    0 min
  • Katxete bola-jokoa antzinako modalidadea da, kirol honen lehenengo datuak XIX. mendekoak dira
    Katxete bola-jokoa antzinako modalidadea da, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herri batzuetan jokatzen dana, eta antzinatasun hori ez dago datauta. XIX. mendean, jada, bere existentziari buruzko datuak badagoz, 1830etik hain zuzen be, baina ez dago haren jatorriari buruzko daturik. Adituek dinoe, antzinatik jokatzen dala eta tradizinoa askoz be zaharragoa dala. Enkarterri eta Ezkerraldeko kirol autoktono bakarra da.
    Katxete deitzen da jaurtitzeko moduagaitik, zaplasteko baten antzera jaurtitzen dalako eta baita kolpearen soinuagaitik be. Jokatzen dan zelaiari karrejo esaten jako, jaurtitzen dana bola da eta modalidade honetan aritzen diran kirolariei, bolari deitzen jake.
    Hain tradizionala dan kirol hau hobeto ezagutzeko, bolari bigaz berba egiteko aukera euki dogu. Batetik, Urioste klubeko Aaron Ruiz, besteak beste, 2023an Euskadiko txapelduna izan zana, Eta bestetik, Errekatxoko Alex Torres, aurtengo Euskadiko txapelduna gizonezkoen modalidadean.
    25 min
  • Hodei Mentxaka: "Zortzi hilabetetako lana da hau"
    Sotera berriro be garaipenaren bidean da. Astegoien honetan, Astilleron eta Pasaian azkarrenak izan dira eta lehen bi garaipenak lortu dabez.
    Zapatuan 20:13:46ko denborea egin eban. Atzetik, Sukia - Zumaia eta Arkote Occidental helmugaratu ziran.
    Domekan, aldiz, 20:40:60ko denboreagaz izan zan lehenengoa. bigarren Lapurdi Antton - Bilbao izan zan eta hirugarren berriro be Arkote.
    Sailkapen nagusian Itsasoko ama da lehena 24 puntugaz, bigarren Arkote eta hirugarren Zumaia. Beste bizkaitarrei jagokonez, deustu bederatzigarrena da eta bigarren taldean Portugalete bigarren eta Lutxana azkena, seigarren.
    11 min
  • Urko Vidal: "Oso pozik nau atzo lortutakoagaz"
    Urko Vidal txirrindulari gaztea izan zan atzo txapeldun Mungiako Agustin Sagasti memorialean. Eiser Hirumeteko txirrindulariak sendotasunez irabazi eban Bizkaiko errepideetan.
    Lasterketa arraroa izan zan. 130 kilometro inguru egin behar eben txirrindulariek, baina errepidean egoan gasolina isurite baten ondorioz, lasterketa laburtzea erabaki eben. Hainbat txirrindulariren artean eztabaida sortu zan lasterketa bukatzea arriskutsua izango ez ete zan. Azkenik, lasterketa amaitu eben eta Urko Vidal, Berastegiko txirrindularia, izan zan lehenengoa helmugaratzen.
    Helmugan pozez zoratzen ikusi gendun, baita negarrez be, hunkituta. Garaipenaren biharamonean, beragaz berba egiteko aukerea euki dogu Bizkaia Irratiko Jokoan irratsaioan.
    11 min
  • Naroa San Millan Bermeo Arraun Alkarteko lehendakariagaz taldearen azken hilabeteak aztertu doguz
    Herriz Herri irratsaioa Bermeon izan zan azken zapatuan. Gonbidatuetako bat Naroa San Millan Bermeo Arraun alkarteko lehendakaria izan zan.
    Pasan dan denboraldi borobila gogoratu dogu, Ligea eta Kontxako banderea irabazi ebenekoa. Horrez gain, negu gogorra izan dala onartu dosku. Pasa dan denboraldian tituluak ospatu aurretik zaratak entzuten hasi ziran. Baja garrantzitsuak euki dabez, baina bere ustetan ondo indarberritu dira. Aurten be maila ona erakutsiko dabela dino San Millanek.
    Entzun saio osoa.
    13 min
  • Joanes Goitisolo gernikarra eroso ibili zan Oñatiko kaleetatik, aurkariak lehen kilometroetan atzean itzita
    Joanes Goitisolo Otazua da Euskadiko Duatloi txapelduna. Pasa dan astegoienean Oñatiko kaleetan izugarrizko ikuskizuna emon eban gernikarrak. Urteak aurrera badoaz be, Goitisolo inoiz baino indartsuago dau eta horren erakusle izan zan Oñatiko Duatloi lasterketa.
    3 kilometro behar izan ebazan Joanes Goitisolok bere aurkariak atzean izteko. Hurrengoko kilometroak bere buruaren eta gorputzaren kontra egin ebazan.
    Hiru sektoretan banatuta egon zan proba. 10 kilometro korriketan, 38,5 kilometro bizikletan eta azken 5ak korriketan egin eben atletek. Guztira 53,5 kilometro.
    Alusigma Peñote Dental taldeko atletaren kasuan 01.50.39ko denboran amaitu eban lasterketa. Mikel Arrasate lekeitiarra izan zan bigarrena.
    Aitatzekoa Urdaitri Triatloi Taldeko Unai Zoilo Elexgarai sukarrietarrak eginiko txirrindula gaineko lana, 4. denbora onena lortu eban.
    Garraitz Kirol Taldeko Kepa Legarza Lopez 14. postuan helmugaratu zan eta honen bestez, V2M kategoriako denborarik onena berea izan zan.
    13 min
  • Athleticeko erdilariak oso ondo ikusten dau taldea denporaldiko azken partiduei ekiteko
    Bederatzi partidu jokatuko dauz Athleticek Liga txapelketearen azken txanpan, lau San Mamesen eta bost etxetik kanpo. Zuri-gorriak laugarren dagoz sailkapenean, oso ondo kokatuta lehiaketearen azken txanpara begira, sei puntuko aldeagaz atzetik dituen Vila-real eta Betisekiko. Zuri-gorriek argi daukie datozen bederatzi partiduak erbakigarriak izango dirala, benetako finalak, datorren domekan La Ceramica estadioan Vila-realen aurka jokatuko daben lehiatik hasita.
    Mikel Vesgagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan tartean. Athleticeko erdilariak oso ondo ikusten dau taldea denporaldiaren azken txanpeari ekiteko. Gosea daukala dino eta anbizinoz ekingo deutsela Ligako zein Europa Ligako partiduei.
    235 partidu jokatu ditu Mikel Vesgak Athleticen elastikoagaz zortzi denporalditan. Aurten, baina, nahi baino minutu gitxiago jokatu dauz, 970 hain zuzen be. Bederatzi partidutan egonda hasierako hamaikakoan eta beste hamazortzitan aulkitik urten dau bedartzara. Minutu gehien jokatu daben gizonen zerrendara begiratuta, hamaseigarren postuan agertzen da erdilari arabarra. Bere egoerea gura baino txarragoa izan arren, itxaropentsu dago eta goraipatu egin dau Mikel Jauregizar edota Unai Gomezek taldeari egindako ekarpena.
    Vesgak ez dau sekula ahaztuko igazko apirilaren 6an bizi izandako esperientzia, gabarra barruan Getxotik Bilboko udaletxerainoko bidea egin ebenekoa. Esan beharrik ez dago itzela izango litzatekeela aurten beste titulu bat irabaztea.
    13 min
  • Zaratamoko aurrelariak hamasei urtetan jokatuko dau profesional mailan eta hiru txapel eskuratu eta beste lau final jokatu dauz
    2009eko ekainaren 13an jokatu eban Mikel Urrutikoetxeak bere lehen partidua profesionaletan, Zaratamoko, bere jaioterriko pelotalekuan, eta irailaren 20an Bilbon emongo deutso amaierea orduan hasitako ibilbideari. Hamasei urteko tarte horretan, lehen mailako hiru txapel jantzi ditu: Buruz burukoa eta lau ta erdikoa 2015ean lortu ebazan, eta binakakoa hurrengo urtean. Ganera, beste lau final jokatu ditu, bi buruz burukoan eta bana lau ta erdi barruan eta binaka. Esan beharrik ez dago, ibilbide oparoa izan dala Urrutikoetxeak bete dauena profesional mailan.
    Irailaren 20an jokatuko dau bere azken partidua Bilbon -ez dau pelotan jokatzen jarraituko beste enpresaren bategaz- baina aurretik beste hainbat frontoitan jokatu gura dau Mikel Urrutikoetxeak. “Maitatua sentidu nazen herrietan jokatu gura dot profesionaltasuna itxi aurretik” esan dau gaur Bilbon eskaini dauan prentsaurrekoan.
    Hamasei urte honeetan, une gozoak, ez hain gozoak eta txarrak bizi izan ditu Zaratamoko pelotariak. Txapeldun geratu ostean lesino larria euki eban. Handik gitxira, bere bizitzako “erreferente eta zutabe nagusia”, bere ama, hil egin jakon gaixotasun larri baten ostean. Kolpe itzela izan zan Mikelentzat. Apurka-apurka zulo baltz baten sartzen hasi zan, bere burua holan larri ikusita laguntzea eskatzea erabagi eban arte. Zorionez, zulotik urtetea lortu dau eta zoriontsu bizi da bere emaztea, seme-alaba biak eta aitagaz. Alde emozionalak kirolari profesional baten errendimenduan daukan garrantzia nabarmendu gura izan dau Mikelek.
    Urrutikoetxearen agurragaz, pelotari handi bat galduko dogu pelotazaleok. Baina horren ganetik, pertsona zintzo eta jatorra desagertuko da profesional mailako pelotatik. Ondo ibili Mikel.
     
    16 min

About Jokoan

From the publisher's feed

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…