Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

Jokoan episodes

  • Euskadiko Indoor Apnea Txapelketa ospatuko da bihar Bilbon
    Martiaren 14an, zapatuan, jokatuko da Bilboko Artxandako Kiroldegiko igerilekuan Euskadiko Indoor Apnea Txapelketea. Open kategoriak Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste bost autonomia erkidegotako 23 kirolari bilduko dauz. Besteak beste, bertan izango dira Gari Iruretagoiena eta Eider Gutierrez, apnea estatikoko egungo Espainiako txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren.
    Parte-hartzaileak maila handia erakutsiak dira aurrekoetan, izan be, hainbat apneistak 8 minututik gorako markak daukez apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea dinamikoan. Aurtongo edizinoa bederatzigarrena izango da 2007az geroztik, eta Bilbon egiten dan lehenengoa.
    Jokoan irratsaioan Eider Gutierrezegaz egon gara. Bost biderrez jarraian Euskadiko txapelduna izan da, eta zapatuan seigarrena jarraian lortu gura dau.
             
    0 min
  • Jokin Zabala: "Gogoak eukitea da halako lasterketa bat antolatzearen gakoa"
    Unibertsitateko lan bat moduan hasi zana, bere hamargarren edizinoan Euskadiko txapelketaren parte izango da. Labur esanda, baina hori da Kolazino Mendi Egunak lortu dabena. Jokin Zabala, lasterketaren zuzendaria eta gaurkoan gurekin Jokoan irratsaioan izan danak, unibersidadeko lan bat moduan hasi eban ekitaldi hau. Orduko IVEF ikasten ebilen eta menditik korrika egitea gustuko eukan. Osagai bi honek batuz gero, unibersidadeko lan bat Bedian antolatutako mendi lasterketa baten oinarritu eban. Lana hain izan zan ona eta borobila, 20 urte eukazala Jokin Zabalak teoria hori praktikan jarri ebala.
    Covid-19aren ondorioz urte bitan ezin izan eben Kolazino antolatu, baina gainontzeko urteetan bai. Aurtongoa hamargarren edizinoa da, eta lehenengoz Euskadiko Mendi Txapelketaren parte izango da. Bedian egiten dan urteko ekitaldirik handienetakoa da. Askoren etxeetan, Kolazino Mendi Egunak Bedia mapan jarri dau.
    4 Ibilibide izango dira:
    • 13 Kilometrokoa kadete eta juniorrentzako
    • 17 kilometrokoa (1.002m+) adin guztientzako
    • 24 kilometrokoa (1.511m+) Euskadiko Txapelketako lasterketa
    • 16 kilometroko mendi martxa (900m+) publiko guztiarentzako
    • 24 kilometroko lasterketearen ibilbidea
      Hona hemen 2023ko Kolazino Egunaren bideoklipa: Kolazino 2023
      0 min
    • Munduko kontseiluko kide barria izango da aurrerantzean Euskal Herria
      Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzinoak mugarri historiko berriak ezarri
      dauz Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatu dan Golden Shears and Woolhandling
      Munduko Txapelketan. Alde batetik, Euskal Herriko selekzinoa lehen aldiz lehiatu da
      mundu mailako txapelketarik handienean eta, beste alde batetik, Munduko Kontseiluko
      kide barria izango da aurreratzean.
      Euskal Herriko selekzinoa munduko moztailerik eta artilaririk onenegaz batera ibili da
      lehian. Nazinoarteko lehiaketa handienean parte hartzea “sekulakoa” izan da,
      esperientzia “ahaztezina”. “Izugarria maila, exijentzia, giroa, harremana, lehia eta
      entrenamenduak. Beste herrialdeetako moztaileegaz eta artilariegaz izandako
      elkarrizketak, trukeak eta bizitako uneak. Euskal Herriak nazinoarteko eszenatoki
      handienean egotea merezi dabela erakutsi dogu. Asebeteta sentitzen gara, nahiz eta
      helburu berriei heltzeko irrikaz egon”, adierazi dabe selekzinotik.
      Ardi moztaile modernoaren sorlekutzat jotzen dan herrialdean egindako egonaldian,
      taldeak, motxila bete irakaspen eta esperientzia ekarri dauz Euskal Herrira. Ardi mota
      eta erritmo berriak, teknika eta kultura desberdinak. Egun bakoitza erronka fisiko eta
      mentala izan dira, baina etengabeko ikasgaia. Nazinoarteko erreferenteegaz sektoreaz
      berba egin dabe, estiloak kontrastatu dabez, xehetasunak zuzendu eta etorkizunerako
      bide barriak zabaldu.
      Ikasitako eta bizitako guztia kontatzeko, Ipar Arrinda, Euskal Herriko ardi moztailea izan dogu geugaz jokoan irratsaioan.
       
      0 min
    • Imanol Magro: "Ezustekoa da Altuna eta Ezkurdia finalean egotea"
      Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira Binakako Txapelketako lehen bikote finalista. Domekan Ogeta frontoian Laso eta Albisuri irabazi eutsien, txapelketako bikote onenari eta faboritoei. Altuna eta Ezkurdiak osatutako bikotea txapelketako momenturik onenean da, azken sei partiduak jarraian irabazita. Laso eta Albisu, barriz, txapelketako momenturik garrantzitsuenean beherakadea emon dabe. Halanda be, bikote honek datorren astegoienean hil ala biziko partidua izango dabe Elordi eta Zabaletaren kontra. Irabazten dauan bikoteak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra jokatuko dabe finala datorren hilaren 29an.
      Imanol Magro (Berria), Cesar Ortuzar (Deia), Ramon Basaldua eta Beñat Igarza izan dira gaurko tertuliako protagonistak.
      0 min
    • Athleticeko erdilariak dino dana emotera urtengo dabela Anoetan baina zoratu barik, partidua luzea izango da-eta
      Denporaldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko dau Athleticek eguazten honetan Realaren aurka Anoetan. Kopa txapelketako finalerako sailkapena dago jokoan. Talde gipuzkoarra da faboritoa, joaneko partiduan 0-1 irabazi ebalako eta zaleriaren babesa eukiko dauelako. Halandabe, Ernesto Valverderen gizonak ezustekoa emoten ahaleginduko dira. Egia esateko, zuri-gorrien gol bakar batek bardindu egingo leuke kanporaketea. Hori bai, Athleticek aurreko partiduetan baino maila hobea emon beharko da Anoetan finalerako sailkatzeko aukerak izateko.
      Unai Gomez Etxebarria, Athleticeko jokalariagaz egin dogu berba Lezaman. Gogotsu eta ilusinoz beterik dagozala esan deusku erdilari bermeotarrak. Taldea indartsu dagoala dino eta badaki konzentraturik eta intensidade handiagaz jokatu behar dauela lehen minututik. Realaren estadioan eguaztenean aurkituko daben giro gogorrak ez deutso ikararik emoten, motibazinoa indartu baino. Dana emotera urtengo dabe lehen minututik, baina zoratu barik, partidua luzea izango da-eta.
      Ernesto Valverdek hogeta bederatzi partidutan zelairatu dau aurten Unai Gomez. Hamaikatan hasieratik urten dau eta aulkitik ganerakoetan. Erasoko lau postuetan jokatu dau bermeotarrak, eskoitik, ezkerretik, aurrelariaren atzetik eta aurraldean. Bere betiko postuan jokatu gurako leuke -euskarrian- baina pozik dago zelaiko edozein postutan jokatuta. Atzealdeko ezker hegalean aritzeko prest be agertu da. Garbi dago, Unai Gomezek gorputz eta arima ipinten dauzela zelaira urteten dauen bakotxean, talde jokoaren alde egiteko.
      0 min
    • Mikel Bizkarra eta marea laranja martxan dira!
      Mikel Bizkarra (Mañaria, 1989) txirrindulari bizkaitarrak bere 16. denboraldia hasi barri dau txirrindularitzan profesional mailan. Orbea Continental, PinoRoad eta Euskadi Basque Country Murias taldeetan ibili ostean, 2020an Euskaltel Euskadik fitxatu eban, marea laranjaren erreferenteetako bat izateko. Itzuli handietan, 5 aldiz parte hartu dau Espainiako Itzulian, bere sailkapen onena hamazazpigarrena izanda 2018an. Urte hartan be bigarren izan zan Aragoiko itzulian, mendiko mailota jantzi eban eta etapa bat irabazi.
      Pasa dan astegoienean Andaluzian izan da Euskaltel Euskadi. Taldeko bik min hartu eben, baina ezusteko ezbeharrak alde batera lagata, euskal taldeak itzuli ona burutu eban, baita Bizkarrak be. Gogotsu dago denboraldi honetarako, talde polita osotu dabe eta gazteei laguntzeko prest agertu da Mikel Bizkarra. Halan da be, ez dakit bere azken denboraldia izango ez ete dan...
      14 min
    • Cesar Ortuzar: "Final erdietan ez dagoz lau bikote onenak"
      Eskuz binakako txapelketa bere txanpa erabagigarrenean sartu da. Finalerdiak astegoien honetan hasiko dira.
      Laso eta Albisu bikoteak lehen postua lortu eban kanporaketako ligaxkan, 14 partidutik 13 irabazita. Bigarrenak, eta beraz, sailkapena zuzenean lortu daben beste bikotea, Elordi eta Zabaleta izan dira. Mallabiarra, barriro be, finalerdietako ligaxkan izango dogu. Beste sailkatu biak, Altuna - Ezkurdia eta Jaka - Iztueta bikoteeek, play-offak jokatu behar izan dabez.
      Gaurko tertulian, play-offak aztertzeaz gain, datozen finalerdien inguruan be berba egin dogu Imanol Magrok (Berriako kazetaria), Cesar Ortuzarrek (Deiako kazetaria), Ramon Basalduak eta Beñat Igarzak.
      0 min
    • Benat Amadek eta Beñat Elorrietak 1.000 euroko aizkora apustua egin dabe
      Herri Kiroletan ohikoa da apustuak egitea. Normalean ikusleek kirolariek egingo dabenaren ganean apustu egiten dabe, baina kirolari batek beste bati apustua egitea be gertatzen da. Kasu honetan aizkoragaz izango da erronka. Benat Amadek eta Beñat Elorrietak apostua egin dabe. 10 kanaerdiko ebagi beharko dabez eta 1.000 euro dagoz jokoan. Getxoko Probalekuan izango da martiaren 21ean. Hor ikusiko doguz aizkolari bi aurrez-aurre, teknika, indarra eta sendotasun mentala neurtzen.
      Zelan suertau dan apostua eta kirolari batek zelan egiten deutson aurre horrelako erronka bati jakiteko, apustuko protagonistetako bategaz berba egiteko aukera izan dogu. Aurretik be Jokoan irratsaioan izandako Benat Amade Fullaondo herri kirolariagaz berba egin dogu. Ilusino handiz dago Benat, apustuaz gan, bultzada bat emoten deutselako herri kirolei horrelako ekimenek eta argi dauka zer dan garrantzitsuena. "Entrenamendu gogor honeek aurrera eroateko txapeldun ikusi behar zara, baina azkenean ez dozu ahaztu behar, hau guztia, egiten dozula gustuko dozulako eta ondo pasetako", esan dau Benat Amadek.
      22 min

    About Jokoan

    From the publisher's feed

    Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…