Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

Jokoan episodes

  • Bizkaiko hiru arraunlari dabilz Arraunen: Zuberoa Egurrola, Jule Arkotxa eta Mar Larrea
    Espainiako txapelketak jokatu dira astegoien honetan Galiziako uretan, Meiran, Moañan. Gizonezkoetan Oriorentzat izan da garaipena; bigarren Donostiarra sailkatu da, 12 segundora; hirugarren Zierbena, 18ra; eta laugarren Cabo, 56 segundora.
    Emakumezkoetan, Arraun Lagunak izan da irabazle, 10 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Bigarren Astillero izan da, bederatzi segundora; hirugarren Perillo; eta laugarren Tiran, azken biak 30 segundora. Ez da Bizkaiko ordezkaririk egon emakumezkoen estropadan, baina bai Bizkaiko ordezkaritzea Arraun Lagunak-en tostetan: Jule Arkotxa lekeitiarra, Zuberoa Egurrola elantxobetarra eta Mar Larrea ondarrutarra. Jule Arkotxagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Lekeitiarrak esan deusku taldearen helburua estropada guztiak irabaztea dala eta oso gatxa dala irabazteko gogoa kentzea. “Azkenean dopamina puntu bat da eta entrenatzera zoazenean be esaten dozu: ostra irabazi egin gura dot”. Aurten nagusi izan dira Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapelketetan.
    8 min
  • Aurrelari gernikarrak bost hilabete emon dauz ukondoan izandako ebakuntzaz errekuperatzeko
    Xabi Barandika zuriz jantziko da barriro be, bost hilabeteko errekuperazino prozesua atzean itxi ostean. Aurrelari gernikarrari ebakuntzea egin behar izan eutsoen ukondoan, bertan jasotako pelotakada batek eragindako kalteak osatzeko. Barandikagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku irrikaz dagoala barriro jokatzen hasteko, oso gogorra izan dan errekuperazino prozesua gainditu ostean.
    Barandikak Jon Zabalagaz batera jokatuko dau Mungiako torneoan. Lehenengo partidua eguena honetan jokatuko dabe Goixerri eta Lekerikak osatutako bikotearen aurka. Domekan beste partidu bati aurre egingo deutso. Jon Ibarluzea atzelari dauela, Aritz Erkiaga eta Atainen aurka jokatuko dau Markinako unibersidadean.
    8 min
  • Presidentearen ustez, alemaniarraren jokatzeko estiloak bat egiten dau Athletic zalearen gustoko futbolagaz
    Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez Futbol Zuzendari Nagusiak lehenengo talde bien denporaldiaren balantzea egin dabe San Mamesen emondako prentsaurreko luze batean. Presidenteak ez dau inolako zalantzarik izan denporaldia "etsigarritzat" joteko, batez be ligan egindako ibilbide eskasean oinarrituta; izan be, taldeak hamabigarren postuan amaitu eban. «Banakako zein talde mailako autoexijentzia handiagoa behar dogu», adierazo dau Uriartek. Ernesto Valverderen lau urteko etaparen ostean hartutako lehenengo neurri nagusiak Edin Terzic dauka izena. «Asko sinesten dau Athletic honetan», esan dau presidenteak, eta Mikel Gonzalezek lidergorako daukan gaitasuna nabarmendu dau.
    Uriartek gogorarazo dau taldeak ez dauala lortu denporaldi hasieran jarritako helburua. «Inertzia irabazlearen galera eta frustrazino sentsazinoa» aitatu dauz, «taldeak ezin izan ebalako joko ona berreskuratu ezta emaitza onak kateatu be». Halanda be, Txapeldunen Ligan Valverderen taldea «lehiakorra izan zan azken minutura arte multzo gogor baten, finalista biak aurrean zituala». Lehiakortasun hori Kopan be ikusi zan neurri baten, finalerdietara helduta, baina Superkopan guztiz faltan bota zan.
    Emaitzak onak izan ez arren, presidenteak azpimarratu dau konfiantza osoa mantendu dala Ernesto Valverderengan, bere «gaitasuna, energia, motibazinoa eta lantaldearen ezagutza sakona» dirala eta; baita teknikariaren eta jokalarien arteko batasuna be, Gasteizen lortutako garaipenean ikusi zan moduan.
    Kirol zuzendaritzak eta entrenatzaile barriak hainbat zuzenketa adostu dabez datorren denporaldiari begira. Lidergo barriak egongo dira, Edin Terzic buru dala, eta maila teknikoko hainbat aditu be sartuko dira, baita errendimendu saila eta zerbitzu medikoak indartzeko neurriak be.
    Entrenatzaile alemaniarraren bertuteak nabarmendu dabez Uriartek eta Gonzalezek, eta azpimarratu dabe zelan aukeratu dauen Athletic beste txapelketa handietako klub ospetsuen eskaintzen gainetik. «Lidergorako gaitasun handia dauka. Energia eta indarra transmititzen ditu. Zorrotza da eta lanerako gaitasun handikoa». Espero dan joko-estiloari buruz be berba egin eben: «Bere taldeek erritmo handia eta bertikaltasuna daukie. Bere joko-moduak bat egiten dau San Mamesen gustuko dan futbolagaz. Uste dogu daukagun plantillari etekinik handiena aterateko egokiena dala».
    Emakumezkoen taldea
    Emakumezkoen lehenengo taldeari jagokonez, Jon Uriartek adierazo dau denporaldia «etsigarria» izan dala, taldeak erakutsitako maila plantilearen benetako ahalmenaren azpitik egon dala uste dauelako. Presidentearen esanetan, taldeak geldialdi txiki bat edo atzerapauso bat izan dau errendimenduan, «aurreko urteetako bilakaera positiboari eutsi ezinik, nahiz eta oso lantalde gaztea izan».
    Uriartek azpimarratu dau Athletic Clubek barriro be goiko postuetan lehiatzeko bidea berreskuratu behar dauela, eta bereziki deitoratu dau Nerea Nevadok eta Maite Zubietak taldea itxi izana. Horren harira, Klubak berezko talentua prestatu, erakarri eta garatzeko egiten dauen ahalegin handia nabarmendu dau.
    17 min
  • Bermeo-Urdaibai seigarren geratu zan Euskadiko txapelketan irabazlearekiko ia minutu erdi galduta
    Euskal Herriko traineru txapelketak ez dau emaitza onik ekarri Bizkaiko ontzientzako. Izan be, gizonezkoetan zein emakumezkoetan lehiatutako zortzi ontziak sailkapeneko azken postuetan geratu dira. Bermeo-Urdaibai, Bizkaiko txapelketako irabazleak hirugarren postuan amaitu eban bigarren txandan, Orio eta Donostiarraren atzetik. Ganera, lehen txandako Hondarribiak, Getariak eta Zierbenak hobetu egin eben Bou Bizkaiaren denporea.
    Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Berak autortu dau, oso egun gogorra izan zala domekakoa eurentzako. “Goizerik okertu jaku eguna. Laugarren kalea tokau jakun zozketan eta itsasoa egoan moduan egonda, estropada eremuko alderik txarrena zan, zalantzarik gabe”. Salsamendik mezu positiboa bialdu deutse Urdaibai zaleei. “Ez emon garrantzirik Euskadiko txapelketako emaitzeari. Lanean jarraituko dogu Bou Bizkaiarik onena lehiatzeko Eusko Label Ligan”.
    11 min
  • Bermeo-Urdaibaik irabazi dau Bizkaiko traineru txapelketea hogeta hiru segunduko aldea kenduta bigarrenari, Isuntzari
    Bou Bizkaia nagusitu zan Bizkaiko traineruen txapelketan, Isuntza eta Zierbenaren aurretik. Laugarren postua Santurtziko ontziarentzat izan zan, eta lau traineru honeek hartuko dabe parte datorren domekan Getariako uretan jokatuko dan Euskadiko Txapelketan. Urdax Antepara Urdaibaiko arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Arraunlari  bilbotarra pozik agertu da Lekeition egindako estropadeagaz. “Lortutako emaitza onak dinosku bide onetik ari garala lanean”.
    Zierbena, igaz Mundakan jokatutako edizinoan Bizkaiko txapeldun izan zana, eta Urdaibai ziran faborito nagusiak Lekeitioko estropadea irabazteko. Asier Zurinagak zuzendutako traineruak lehen postuan egin eban lehen ziaboga, Isuntza eta Zierbenaren aurretik, biak segundu bira. Itzulerako luzean, Bermeok lehen postua galdu eban Zierbenaren mesedetan; galipoen taldeak lau segundo berreskuratu eutsozan bere areriorik zuzenenari. Etxeko taldeak hiru segundo galdu ebazan, baina banderaren lehian jarraitu eban.
    Estropadaren erdira hiru ontzi hiru segundoren barruan helduta, lehia guztiz zabalik egoan eta oso gatxa zan probaren azken emaitzea aurreratzea. Halandabe, zalantza guztiak hirugarren luzean argitu ziran. Izan be, Bermeok beste martxa bat sartu eta estropadea ia erabakita itxi eban. Bou Bizkaiak 10 segundo kendu eutsozan Zierbenari eta 12 Isuntzari. Jon Salsamendik zuzendutako taldearen aldea nabarmen hazi zan azken luzean, eta helmugan 23 segundotik gorakoa izan zan. Hirugarren eta azken ziaboga egin ostean, Asier Zurinagak estriborrerantz eroan eban bere ontzia, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak eragindako olatuen indarra ahalik eta gehien aprobetxetako.
    Emakumezkoen mailan, Kaikuk goitik behera kontrolatu eban estropadea, Deusto eta Ondarroaren aurretik. Bizkaitarra ontziak atzean itxi ebazan aurkariak lehenengo luzean eta bigarrengoan nahikoa izan eban aldea ondo kudeatzeagaz txapela eskuratzeko.
     
    8 min
  • Bermeon goi-mailako zesta-puntariak izango dira Arrain Azokaren astegoienean
    Astegoien honetan hainbat jarduera eta ekimen izango dira Bermeon, Arrain Azoka dala eta. Urtero lez, kirola ez da faltako eta esku-pelota partiduaz aparte, zesta-punta be protagonista izango da. Itsasoko sareetatik frontoiko sareetara lelopean, Tuna Jai Alai Cup txapelketa jokatuko da domekan.
    Arrantza kulturagaz eta bereziki Bermeoko Arrain Azokagaz lotura estua daukan txapelketa da, eta horregaitik Bermeoko enpresek protagonismoa izango dabe frontoian. Ez ohikoa dan kiniela modalidadean jokatuko dabe bost bikotek, eta bikote bakotxa Bermeoko enpresa baten ordezkari izango da, hau da, bikoteek enpresen izena eroango dabe. Hormaetxeak eta Salegik Arroyabe, Aaron eta Elkorok Alakrana, Astelarrak eta Bereauk Cusumano, Javierrek eta Peruk Serrats, eta Cosmek eta Urangak Royo enpresa ordezkatuko dabe.
    Hori 12:40ean hasiko dan final handiari jagokonez, baina jaialdia 12:00etan hasiko da Bermeo eta Noain herrietako pelota eskolen arteko partiduagaz. Bermeoko Iruskietak eta Markinako Orhik Noaingo Ontoria eta Sarasateren kontra jokatuko dabe.
    Gaur Jokoan irratsaioan Mikel Iruskietagaz berba egiteko aukera izan dogu eta berak kontau deusku zelako jaialdia biziko dan Artza frontoian.
    17 min
  • Mikel Estrada: "Tako honeek mina guztiz kendu ahal dabe"
    Pelotari guztien zorigaiztoa eskuko mina izaten da. Denboraldian zehar pelotariek eskuetatik asko sufritzen dabe, eta askotan, partidu batzuetan deskantsua hartu behar izaten dabe eskuetako mina sendatzeko. Gaitz honen aurrean, Mikel Estrada Unamunzagak Masterreko lana burutu eban. Amaierako lana esku pilotako takoen inguruan egin eban. Bere helburua, tako barri batzuk sortzea zan, pelotariek ahalik eta gutxien sufritzeko eskuetatik, eta posible bazan, minik ez sufritzeko. 
    Lana hain ona izan zan, beste enpresa eta pertsona batzuen laguntzeagaz, Mikel Estradaren takoek profesionaletara egin ebela salto. Kasurik ezagunena Dariorena izan da. Gaur egun Banakako txapelketako finalerdietan dagoan pelotaria izan zan lehenengotarikoa tako berezi honeek erabiltzen. Emaitza oso ona izan zan eta pelota munduan zabaltzen hasi zan Estradaren lana. Trinketean be erabiltzen dira, baina aurrerapausua amateurretan eta gaztetxoenetan emon zan. Pelota munduan lehen pausuak emoten dabezan gazteek gehiago disfrutatzen dabe tako berezi honekaz.
    Mikel Estradak pelotari bakoitzari pertsonalizatzen deutsoz takoak, eta oraindik materiala eta sistema hobetzeko pausuak emoten dabil. Geugaz izandako solasaldian, udarako albiste barriak egongo dirala aitortu deusku. Entzun elkarrizketa osorik.
    0 min
  • Bermeoko Ziklistek eta Nafarroako El Patorrillo txirrindulari peñak 'Bizitzaren alde' erronka solidarioa antolatu dabe
    Bermeoko Ziklistek eta Castejoneko 'El Patorrillo' peñak egun biko erronka solidarioa egingo dabe. Maiatzaren 9an eta 10ean, Bizitzaren alde alkartasun erronkea hain zuzen be. Bermeoko Ziklistek taldeak, Castejoneko 'El Patorrillo' Txirrindulari Peñegaz batera, 450 kilometroko joan-etorria egingo dabe zapatuan eta domekan.
    Minbiziaren Aurkako ekimen honetan batutako dirua gaixotasunaren aurkako borrokara bideratuko dira. Horregaz batera, herritarrei parte hartzeko hainbat bide eskaini deutse, alkartasunaren sarean bakotxak bere ekarpena egiteko aukera zabalduz.
    Erronkak bere une beroena domekan eukiko dau, Bermeon antolatutako harrera eta egitarau bereziagaz. 13:00etatik aurrera, Dantzaz Blaik, Kanta kanta loruek, Bermeoko Abesbatzak eta umeentzako Kirik girotuko dabe Lamera. 15:00etatik aurrera, barriz, Apokhalipsis, Addar eta Tximino taldeen kontzertuen txandea izango da. Egun osoan zehar girotutako jardueren ondoren, txirrindulariak 16:00ak eta 16:30ak bitartean helduko dira Lamerara.
    0 min
  • Unai Perez: "Portugalgo Kopako finala jokatzea itzela da guretzat"
    Futbolean, Kopa txapelketak beti izan dira bereziak eta talde askoren lorpenik handienak txapelketa honetan lortu dira. Azken urteetan, formatu barriagaz, talde apalek edo aurrekontu urriagoa daukienek, zeresan handia emon dabe. Azkena, eta historia egiten dabilena, Portugalgo Torreense taldea da. Portugalgo bigarren mailako taldea da eta maiatzaren 24an Taça de Portugal-eko (Portugalgo kopa) finala jokatuko dabe Sporting Portugalen kontra, Athletic txapeldunen ligatik kanpo itxi eban taldearen kontra.
    Portugalgo talde honetan Unai Perez ondarrutarrak jokatzen dau. Athletic-eko harrobian, Logroñesen eta Barakaldon jokatu ostean, Portugalgo bidea hartu eban. 24 urtegaz, futbol profesionalera salto egitea erabagi eban. Liga txapelketan hirugarren dagoz eta Kopan historia egiten dabilz. Bidean, lehen mailako Casa Piari be irabazi deutse. Finalerdietan, hirugarren mailako Fafe taldearen kontra irabazi eben partidu bira. Fafek lehen mailako hiru talde kanporatu ebazan finalerdietara sailkatzeko.
    Unai Perez geugaz izan da Bizkaia Irratiko Jokoan irratsaioan.
    13 min
  • Beñat Igarza: "Urteetan gogoratuko dogun finalerdia izan zan"
    Unai Laso eta Jon Ander Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdiaren aurkariak Binakako Txapelketa Nagusiko finalean. Baikoko bikoteak 22-21 irabazi eutsan domekan Elordi eta Zabaleta bikoteari, urte askoan gogoratuko dan finalerdi handi baten. Adarraga frontoia eszenatoki ezin hobea izan zan momentuz txapelketako partidu onena jokatzeko. Danetarik izan eban partiduak: pelotarien maila oso altua, markagailua irauli eben garaileek eta polemikea. Polemikea izan zan protagonista partiduaren azken txanpan.
    Guzti hori Pelota tertulian jorratu dogu, Jokoan irratsaioan, Cesar Ortuzarren (Deiako kazetaria), Ramon Basalduaren eta Beñat Igarzaren eskutik.
    32 min

About Jokoan

From the publisher's feed

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…