Haurrentzako albumak sortzeko 2024ko Etxepare saria abian da. Maiatzaren 10a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 28an jakinaraziko du erabakia.
Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du. Lan berria ohiko plataformetan dago jada, Lerkunberrikoak adierazi duenez, “Osorik entzuteko aukera eman nahi izan die zaleei, aurrerapenik gabe. Hamar kantetan maitasun osoa jarri duela dio eta espero du abestiak modu batean ala bestean entzulearekin konektatzea. Eta alderantziz”.
‘Bizkarsoro’ euskarazko film luzea gaur estreinatuko dute Euskal Herri osoan. Josu Martinez zinemagileak zuzendutako lehen fikziozko lana da eta 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontatzen ditu.
Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du. Aurreko bi eleberrietan agertzen ziren abentura, abiadura eta jakin-mina aurkituko ditu irakurleak Zuhara sailaren hirugarren ale honetan.
Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa. Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa.
Eva Forest Liburutopia kafetegi eta liburu dendak ateak irekiko ditu abenduaren 1ean Gasteizen. Espazioak ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako txoko bat hartuko ditu bere baitan, eztabaidarako gunea izango da.
Esne Beltzak 'Esne Bidea' diskoa argitaratu du, taldearen azkena izango dena. Zazpi abestiz osaturiko lan honekin agur esango dio 17 urtetako ibilbide oparoari. Diskoa aurkezteko, 2024. urte osoan zehar azken bira bat egingo dute, azken kontzertu berezi batekin taldeari merezitako agurra emateko.
Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentala azaroaren 12an estreinatuko dute Bilbon. XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen pandero-jolearen figuran oinarrituta, 13 gaztek musika-pieza bat sortuko dute.
‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Liburuak nerabeen osasun mentala du ardatz eta nerabe, gazte, guraso eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago, batez ere hezkuntza-komunitateari.
6 min
About KulturSharea
From the publisher's feed
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.