KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2023/10/20
    Haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza portaeretan euskararen alde eragin nahi duen ekimena abian da. Haurrekin harreman zuzena duten guraso eta zaintzaileei beraien hizkuntza praktiken inguruan hausnartu eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin dute urriaren 29ra bitartean.
    6 min
  • 2023/10/13
    Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon. Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere. Antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute programazioa. Horien artean Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa izango dira.
    6 min
  • 2023/10/06
    Itoizko solidarioek Artozkin desagertutako hamalau artelan berreskuratu dituzte. Obrak Iruñeko Geltoki zaharrean jarri dituzte ikusgai, urriaren 20tik aurrera, berriz, Agoitzen ikusi ahal izango dira.
    6 min
  • 2023/09/29
    Lazarraga Kultur Elkarteak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Udal Gobernuari. Elkarteak hilabeteak daramatza kudeaketa, komunikazio eta programazio plan ezberdinak lantzen, eta udazkenerako dena prest izango du.
    3 min
  • 2023/09/22
    Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ izeneko podcastari gazteentzako komiki formatua eman diote
    5 min
  • 2023/09/15
    Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian. Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan. Sei kanporaketez, hiru finalaurrekoz eta finalaz osatuta egongo da txapelketa.
    3 min
  • 2023/07/21
    Erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostiako Piratek. Abuztuaren 12tik 20ra bitartean egingo da aurtengo Donostiako Aste Nagusia eta Piratek egitaraua aurkeztu dute.
    3 min
  • 2023/07/14
    Album ilustratuak sortzeko Etxepare saria eman gabe uztea erabaki dute. Epaimahaikideek adierazi dutenez, aurtengo edizioan ez da gauzatu aurreko edizioetan nabarmendutako bikaintasuna, “horixe baita album baten espiritua: ilustrazioaren eta hitzaren arteko oreka eta dotorezia.
    3 min
  • 2023/07/07
    ‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute. Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an.
    2 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.