KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2023/05/05
    Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da maiatzaren 27an, Donostian. Aurten bigarren urtez jarraian, mundu osoko kideekin hartu-emana izango da San Telmo museoako elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei dei egin nahi izan diete antolatzaileek.
    3 min
  • 2023/04/28
    Maiatzaren 6an abiatuko da Señora Sariketaren hirugarren edizioa. Bilbon eta Erratzun izango dira kanporaketak eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Oñatin. Guztira, hamabi bertsolarik hartuko dute parte, emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketa honetan.
    6 min
  • 2023/04/21
    Thusiak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau ez da gerra bat’ antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 10ean, Gasteizen. Estreinaldia baino lehen Bunker, antzezlanaren hitzaurre bat izango dena, taularatuko dute Gasteizko Hibridalab zentroan. Ekimen honek antzezlanean kontatzen diren istorioak osatzeko eta pertsonaiak sakonago ezagutzeko balioko du.
    6 min
  • 2023/04/14
    Lekuona Fabrika ezagutzeko bisita gidatuak jarriko dira abian apirilaren 22tik aurrera. Dejabu antzerki Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta.
    6 min
  • 2023/04/05
    Haizea Cosgaya izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen hirugarren lehiaketaren irabazlea ‘Hats Lurrina’ ipuinarekin. Zigor Saizar izan da bigarren sailkatua Urbasako Dama kontaketarekin eta aurten ere, hirugarren postua lortu du Ernesto Prat Urzainkik Distopia Bertikala lanarekin.
    3 min
  • 2023/03/31
    Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da. Azokak euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten arlo desberdinetako proiektuen erakusleihoa izatea du asmo. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. Azoka maiatzaren 6an egingo da beran.
    8 min
  • 2023/03/24
    ‘ZirTok’ umore errimatuaren lehiaketa antolatu dute TikTok sare sozialean. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek apirilaren 1etik aurrera izango dute euren bideoak TikTok-era igotzeko aukera, izan banaka, binaka edo taldeka eta umore errimatuko bideo laburrak izan beharko direla nabarmendu dute antolatzaileek.
    3 min
  • 2023/03/17
    Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea jaio da. Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar euskal irakurle eta musika zaleari ibilbide bat proposatuz Euskal Herrian barna, euskara hutsez egiten diren ekimenak isolatuak ez direla erakutsi eta elkarri josiz haiek indartzeko.
    6 min
  • 2023/03/03
    Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian. Guztira, 112 kopia banatu dituzte Estatu espainiarrean, erdiak baino gehiago jatorrizko bertsioan, euskaraz, proiektatu dira.
    5 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.