Euskalgintzaren Kontseiluak Idurre Eskisabel idazkari nagusi berria izango dela iragarri du. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean. Abenduaren 6an Durangon irudikatuko da kargu hartzea, erakundearen 25. urteurreneko ekitaldian.
Gauzak izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Willis Drummond taldeak. Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da honakoa eta sare sozialen bidez azaldu dutenez, “zuzena eta gordina da, hiru minutuko esprint bat
Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dituzte. Borda Xarles Videgainen hutsartea betetzeko hautagaia da, eta Andres Alberdi Andoni Sagarnaren hutsartea betetzeko aurkeztua izan da.
Azaroaren 1ean abiatuko da Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 40. edizioa. 'Herriye' antzezlana eta herritarrak protagonista izango dituzte aurtengo topaketa hauek.
Tafallan dena prest dute igandean Nafarroa Oinez jairako. Aurten, berrikuntza gisa, asteburu osoan zehar luzatuko dira jarduerak, nahiz eta egun nagusiak igandean izaten jarraituko duen.
Herritarrek Euskaraldiaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabalik dute jada. Herritarren hizkuntza ohituretan eta praktika linguistikoetan euskarak gero eta leku zabalagoa izatea lortu nahi dute oraingoan ere.
3 min
About KulturSharea
From the publisher's feed
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.