Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen plataforma aurkeztu dute- Gure Zinema plataforma berriak Euskal Herrian sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea ekoizpen hauetaz gozatzera ditu helburu, besteak beste.
Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da. Antzezkizuna familia ereduei buruzko sitcom poetikoa izango da eta azaroaren 20an estreinatuko da Azpeitiko antzerki topaketetan.
Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea. Itzalkinak eguzkitan ipuin-bilduma proiektuarekin jaso du Begoñak 25. edizioko Igartza saria. Idazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta urtebeteko epea izango du liburua amaitzeko.
1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon. Erakusketa ibiltaria izango da eta antolatzaileen arabera, kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko du.
Rafa Ruedak ‘Oroitz’ izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Bihar, bideoklipeko abeslariek eta beste zortzi lagunek osatzen duten Hamabihots koruak lagunduta, halakoak eta beste batzuk kantatuko dituzte Rafa Ruedak eta bere bandak Elorriko Ganondo parkean Musikaire Jaialdiaren barruan.
Esazu hitz bat da Euskaraldiaren hirugarren ediziorako aurkeztu duten kanta. Xabier Zabalak, Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Andoni Egañak hartu dute parte abestian.
Nafarroa Oinez festarako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Erdian erein izenpean, abestiak familiek azken berrogeita hamar urteetan zehar euskararen alde Nafarroan egindako lana omendu nahi du.
Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu. Miren Amurizak euskaratu zituen Mercedes Sosaren abesti honen letrak. Piezak aldaketari egiten dio gorazarre
Dena prest da Gasteizen Araba Euskaraz festarako. Igandean, ekainak 19, Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da.
Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen Erradikalak eta Mikel Gurrearen Soka liburuak aurkeztu dituzte. Biak ala biak Ganbila antzerki bildumakoak. Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu.
3 min
About KulturSharea
From the publisher's feed
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.