KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2022/05/27
    Joseba Sarrionandiak eta Aresek ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburua aurkeztu dute. Lan berriak oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia izan nahi du, lehen mundubirari buruzko ezagutza eta hausnarketa zabaltzea helburu hartuta.
    4 min
  • 2022/05/20
    Mikel Urdangarinek proiektu berria aurkeztu du bere 25 urteko ibilbide musikala ospatzeko. Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat egiten duen urte berean, elkarrekin disko bati forma emango diote eta hainbat kontzertu eskainiko dituzte.
    5 min
  • 2022/05/13
    Herritarra, parekidea eta parte hartzailea den egitarau bat prestatu dute 40. Ibiladirako. Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.
    3 min
  • 2022/05/06
    Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek
    6 min
  • 2022/04/29
    Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria. Epaimahaiak irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute.
    3 min
  • 2022/04/22
    Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik.
    4 min
  • 2022/04/13
    Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika. AEK-ko ordezkariek adierazi dutenez, edizio berriak eta berrituak egiten jarraituko dute eta euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko.
    3 min
  • 2022/04/09
    Korrikaren amaiera festarako dena prest dago Donostian. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo da, eta mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Atzean zuloa proiektuaren aurpegiak izango dira, esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak.
    3 min
  • 2022/04/02
    Geure Gelatik, emakumeek idatzitako liburuen azoka egingo da Azkoitian apirilaren 1etik 3ra bitartean. Bertan, gaur egungo euskal literaturari izena eta izana ematen dioten idazleak izango dira, besteak beste, Arantxa Urretabizkaia, Irati Jimenez edota Eider Rodriguez.
    8 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.