KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2022/01/22
    AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera. Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean.
    3 min
  • 2022/01/15
    Urtarrilaren 27an egingo da Topaldiaren hirrengo edizioa Bilborock aretoan. Oraingoan, Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean dator eta galdera horri erantzuteko lehen urratsak ematen hastea izango da helburua. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 20ra arte izango du izena emateko epea zabalik.
    4 min
  • 2022/01/08
    Urtarrilaren 16an abiatuko dira aurtengo maskaradak Atharratzen. Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek lau hilabetetan zehar. Apirilaren 17an bukatuko dira maskaradak Gamere Zihigan.
    2 min
  • 2021/12/24
    Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du. Urtarrilaren 20ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du, hasi berria, nahiz amateurra izan.
    4 min
  • 2021/12/10
    Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Donostian. Hainbat alorretako 34 emakume sortzailek jarritako postuak izango dira bertan: ilustrazio, moda, bitxigintza eta zeramika, besteak beste.
    5 min
  • 2021/12/03
    Delirium Tremens taldeak kontzertu berezia emango du 2022ko maiatzaren 28an, BECen. Hirokoteak disko berria ere argitaratuko du datorren urtean.
    9 min
  • 2021/11/26
    Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Erreserba sistema baten bidez eman beharko da izena. Landako gunean aldi berean 1200 bisitari sartu ahal izango dira, ordu eta erdiko txandetan.
    7 min
  • 2021/11/19
    22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era. Hitzekin da hautatutako leloa, AEKren esanetan, “euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea da”.
    6 min
  • 2021/11/12
    ‘Bolante baten historia’ dokumentala azaroaren 19an helduko da zinema aretoetara. 40 urte igaro dira Jose Miguel Etxeberria Naparra desagerrarazi zutenetik. Eneko anaia atzera begira jarri da orain, hutsune luze horretan gertatutakoaz hausnartzeko.
    11 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.