KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2021/09/17
    Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute. Alberdik umetan izandako eta gaur egun dituen hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan.
    8 min
  • 2021/09/10
    Durangoko Azoka abenduaren 3tik 8ra bitartean egingo da aurten. Gerediaga Elkarteak aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.
    14 min
  • Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”
    Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz, Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bi urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide beretik jarraituz, bigarren argitalpena kaleratu dute orain.
    Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du oraingoan eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren, oraingoan zu ideiatik abiatzen dira. Urdina eta laranja koloreak erabili dituzte lanak egiteko. Argitalpen berriak 21 egileren hamazazpi lan biltzen ditu, horien artean Ainara Azpiazurena.
    12 min
  • 2021/09/03
    Anari Alberdi kantariak Nacho Vegas asturiarraren Vinu, cantares y amor kantuaren bertsioa egin du, euskaraz. Bideoklipa Zarauzko Putzuzulo gaztetxean grabatu dute Alberdiren eta Iker Treviñoren zuzendaritzapean.
    8 min
  • 2021/07/23
    Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan. Urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak. Biek dute euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea.
    6 min
  • 2021/07/16
    Asanblada, queer edota heteropatriarkal hitzak, besteak beste, gehitu dira Euskaltzaindiaren Hiztegira. Akademiak 592 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio.
    3 min
  • 2021/07/02
    Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak 'Gazte' kale ikuskizuna estreinatuko dute, gaur, Hondarribian.
    6 min
  • 2021/06/24
    ‘Batuz aldatu’, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun soziala aurkeztu dute. Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea da helburu nagusia.
    2 min
  • 2021/06/18
    Kerobia taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu azaroan, 20. urteurrena ospatzeko. 20an izango da aurrenekoa Galdakaoko Torrezabal kultur Etxean, bigarrena 26an eskainiko dute Iruñeko Baluarte jauregian eta, amaitzeko, azaroaren 27an Azpeitiko Soreasu antzokiko agertokira igoko dira.
    4 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.