Euskal musikagintzaren azken nobedadeak Durangoko Azokako Spotify zerrendan entzungai jarri dituzte. Ibilbide luzeko musikariak eta musika-talde hasiberriak topa daitezke zerrenda honetan. Astez aste eguneratzen joango dira, nobedade berriekin.
Bilboko antzerki taldeak drama eta umorea uztartuko ditu pil-pilean dagoen belaunaldien arteko talkaren inguruan hitz egiteko. Taula gainean Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam Martxante ikusiko ditugu. Iñaki Ziarrusta antzerkigileak zuzendu du obra.
Gaur zabalduko da Ahotsenean parte hartzeko izen ematea. Sortzaileek norbere arloari dagokion hiruna plaza izango dituzte euren lan berriak aurkezteko.
Asel Luzarragak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du. Idazleak “disidentzia pilula txikiak” jarri ditu bidean gazteek ere euren buruari galderak egin eta oinordetzan hartu duten munduaren arrakalei errepara diezaieten.
Maite Larburuk (Hernani, 1979) Krak izeneko diskoa kaleratuko du bihar. Bakarkako bigarren lana du musikariak eta "disko-mosaiko" bat dela nabarmendu du, "helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musika zatiz osatuta dago". Horietako bat dugu Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatzitakoa.
Gaur abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen. Igandera arte liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, eta errezitaldiak izango dira bertan eta Itzala, hitzaren ahala izango da aurtengo leloa.
2 min
About KulturSharea
From the publisher's feed
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.