KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2021/04/09
    Ondo Bizi arte egonaldia aurkeztuko dute gaur, Karrantzan. Aurtengo egonaldia ekainaren 10etik 21era egingo da eta proposamenak aurkezteko maiatzaren 2ra arte egongo da epea zabalik. Mutur Beltz elkarteak iazko egonaldiari buruzko liburua ere aurkeztuko du gaur.
    3 min
  • 2021/03/31
    Mikel Taberna idazle lesakarrak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik.
    6 min
  • Ibil Bedi (Kontalariak)
    Ibil Bedi talde nafarrak Beltxarga Beltza izeneko bigarren lana plazaratu du, hamaika kantuk osatzen dute lan hau eta boskoteak berak ekoiztu, grabatu eta nahastu du. Amets Arangurenek eta Ibai Osinagak disko berriari buruzko xehetasunak eman dizkigute.
    10 min
  • 2021/03/26
    Ane Labaka idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan. Labakak algararen erauzketari heldu dio liburua ontzeko. Emakumezkoen gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga.
    4 min
  • 2021/03/19
    Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek euskararen aldeko ekimenaren ‘Kala Kalata!’ izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Xabier Paya bertsolariak egin du abestiaren letra eta Xabi Aburruzagak musika konposatu du. Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain, Itziar Ituño eta Ander Deuna eta Betiko ikastoletako ikasleak dira kantari ahotsa jarri diotenak.
    6 min
  • 2021/03/12
    Euskal Herriko Emakume Musikarien Topaketak egingo dituzte martxoaren 27an, Donostian. Topaketan izena emateko: teilafabrika.eus webgunearen bidez egin beharko da.
    3 min
  • 2021/03/05
    Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu. Gorka Knorr, Zarama, Oliba Gorriak, Betagarri eta Sociedad Alkoholikaren kantekin, besteak beste, sortu dute bilduma.
    2 min
  • 2021/02/26
    McOnak taldea bueltan da Balearen Bertsoak kanta berriarekin. Hamargarren urteurrenaren harira Lekeitiarrek argitaratuko duten Bitakora diskoaren aurrerapen kanta da Balearen Bertsoak.
    3 min
  • 2021/02/12
    ‘Dardara’, Berri Txarrak taldearen biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan. Marina Lameirok zuzendutako filmean Lekunberriko taldeak utzitako arrastoa ikusiko dugu. Munduko hainbat tokitan bizi diren zaleen istorioetatik abiatuta, zinemagile nafarrak erretratu koral bat egin du.
    3 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.