KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2021/02/05
    Artedramak ‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlana estreinatuko du Otsailaren 12an, Oñatin. Bi urte luzez ezkutuan egindako lan mardularen ostean, berriro igoko da oholtzara. Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean, Ander Lipus eta Laura Penagos ikusiko ditugu taula gainean.
    3 min
  • 2021/01/29
    Eskolartekoak plazara jauzia egingo du Eskolatik plaza ekimenaren bidez. Lehen saioa urtarrilaren 29an izango da Gernika-Lumon.
    3 min
  • 2021/01/22
    Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak. Batetik, Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute, bestetik, Jon Abrilek emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du.
    3 min
  • 2021/01/15
    Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da. Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia.
    3 min
  • 2021/01/08
    Udalbiltzak Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzan aritzen diren euskal artistei zuzendutako beka deialdia zabaldu du. Otsailaren 5era arte egongo da izena emateko epeak zabalik.
    3 min
  • 2020/12/31
    Begirada berriak izenpean, Laudioko hainbat egileren artelanak ikusgai jarri dituzte Gasteizen. Bertan, bideoak, argazkiak, zeramikak, olioak, akrilikoak, euskarri eta teknika ugari ikusi ahal izango dira urtarrilaren 7ra arte.
    3 min
  • 2020/12/24
    Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek Euskal Herriko animaliak jendeari hurbiltzeko liburu ilustratua plazaratu dute. Ilustratzaileek animaliei buruzko gida-liburuen formatu horretatik aldendu eta haurrentzat, zein helduentzat erakargarria izango den liburua sortu nahi izan dute.
    3 min
  • 2020/12/11
    Zama doinuz arindu elkartasun jaialdia urtarrilaren 17an izango da, online formatuan. Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean eta Anita Parker, besteak beste igoko dira oholtzara. Sarrerak salgai daude jada.
    3 min
  • 2020/12/04
    Miren Agur Meaberen ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ poema liburua kalean da. Azken urteetan osatzen joan den triptikoaren hirugarren atala da idazleak aurkeztu duen poema liburua.
    4 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.