KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2020/10/02
    Galder Perez antzerkigileak ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilboko Lan Fundicion aretoan. Perezen antzezlanak Gabon gau batez gey sauna batean dauden hiru gizonen arteko harremanak ditu oinarri. Antzerkigileak Cafe Bar Bilbao saria irabazi zuen iaz obra honen gidoiarekin.
    3 min
  • 2020/09/25
    Azpeitiko Dinamoak Ikusle Taldea martxan jarri du. Edozein eratako irudien gainean hitz egitea da ekimen berri honen asmoa: artelanak, argazkiak, iragarkiak, aldizkari edo liburuen azalak, filma zatiak, memeak, GIFak… Irudiei buruz hitz egitea da kontua, eta irudia pentsatzea.
    3 min
  • 2020/09/18
    Uxue Alberdi idazleak Dendaostekoak izeneko liburua argitaratu du. Denda baten kronika literarioa da Alberdik dakarrena eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.
    3 min
  • Asel Luzarraga: "Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan"
    Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga.
    13 min
  • 2020/09/11
    Tartean Teatroak ‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du azaroan, Bilboko Arriagan. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatzen duten EzDok3-ren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan ere euskara eta euskal kultura izango dira osagai nagusiak.
    3 min
  • 2020/09/04
    Fito Rodriguezen 'Hain zara eder' liburuaren errezital musikatuak eta Miren Agur Meaberen 'Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe' poema liburu berriaren ikus-entzunezko errezitalak osatzen dute aurtengo Poesia Egunak. Irailaren 7an eta 9an izango dira emanaldiak Donostiako Victoria Eugenian.
    3 min
  • 2020/07/24
    Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan. Ikuskizunak balore zehatzak lantzeko tresna gisa aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da.
    3 min
  • 2020/07/17
    Nahia Zubeldia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko. Idazlea 2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da olerki bilduma bat lantzen.
    3 min
  • 2020/07/10
    Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua plazaratu du. Perspektiba feminista batetik heldu dio liburuari Lemoako idazleak. Perez-Ponsek Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi zuen iaz lan honekin.
    3 min
  • 2020/07/03
    Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzaileak Begiak zerumugan poesia liburu ilustratua aurkeztu dute. Begiak zerumugan jarrita, haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digute Meabek eta Pikazak, “jolas batean bezala, poemetako bakoitzari darion musikari jarraituz osatuko du irakurleak liburu honen pentagrama”.
    4 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.