KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2020/06/26
    Urmuga, Euskal Herria zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatua aurkeztu dute. Musika eta mendizaletasuna uztartuz, egitasmoak Euskal herrian zehar osatuko den bidai barneratzaile eta integratzailea izan nahi du.
    3 min
  • 2020/06/19
    Amaia Telleria idazleak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du. Egileak muinean bere amonaren umetako oroitzapenak dituen kontakizun bat ondu du, Gerra Zibilean girotuta.
    3 min
  • 2020/06/12
    Ekainaren 24an ‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ dokumentalaren aurrestreinaldia egingo dute Donostian. Estreinaldia berriz, Iruñean izango da. Emanaldi honen data oraindik ez dute zehaztu.
    3 min
  • 2020/06/04
    Euskarazko ehun hitz aurkitu dituzte 1610garren urtean Suitzan idatzitako liburu batean. Nafarroako Mintzoa argitaletxeak Italian eskuratutako argitalpen batea topatu dituzte hitzok Euskal Herriko hainbat erreferentziarekin batera
    3 min
  • "Geroz eta ohikoagoa da ikustea kontzertu batean milaka pertsona biltzen dituzten taldeak, eta, aldi berean, bost, sei,
    Musikaren munduan ibilbide luzea du egina Iker Laurobak (Donostia, 1975). Musika pasioa da donostiarrarentzat. Hainbat saltsatan murgilduta ikusi dugu; bakarlari gisa aritzen da, beste musikari batzuekin batera ere badabil, Izaro edo Sonakay taldearekin kasu, eta Itxialdiari soinu banda jartzeko asmoz, Nork ostu dit apirila? proiektua ere sortu du Jon Martin, Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguenarekin batera.
    Baina pasio gozo horrek badu gazitik ere bai, euskal musikari askorekin gertatzen den bezala, Laurobak ondotxo daki zer den egoera prekario batean egotea. Bere afizioa beste lan batekin uztartu behar du hilabete amaierara iristeko. Negua izeneko diskoa plazaratu zuen duela hilabete batzuk eta kostata, lan berria aurkezteko bi kontzertu lotzea lortu zuen itxialdiaren aurretik.
    15 min
  • 2020/05/29
    Aguxtin Alkhatek Hutsaren hatsa izeneko diskoa plazaratu du. Lanak momentu zailenetan ere zerbait berri eta hobeagoa sor daitekeela erakutsi nahi du.
    2 min
  • Maddi Ane Txoperena 'Ene baitan bizi da'
    Maddi Ane Txoperena idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du: Ene baitan bizi da eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia hartu du hizpide: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitatea. Eleberria Parisen ikasten ari den neska gazte baten eta Beran bizi den bere amatxiren arteko harremanean oinarritzen da. Txoperenak Gazteluma saria irabazi, eta haren laguntzaz idatzi du plazaratu duen liburua.
    9 min
  • 2020/05/22
    Euskara ardatz hartuta, ‘Geroa euskaratik’ kanpaina abiatu du Kontseiluak. Kanpainak Gizarte berdinzale eta demokratikoagoa eraikitzeko, euskarak ere erdigunean egon behar duela eskatuko du.
    2 min
  • 2020/05/15
    Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute. Iñigo Aranbarri, Maddi Barber, Haizea Barcenilla, Andoni Egaña, Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbe ariko dira irakasle, bakoitza hitzaren adierazpide batetik. Ekainaren 7ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik.
    3 min
  • 2020/05/08
    Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik da. Lehiarako filmak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Aukeraketan parte hartu nahi dutenek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte.
    8 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.