KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2020/11/27
    Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak, ‘Hitzen Ahairea’ ikastaroa eskainiko dute gaur, Donostian. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da Hitzen Ahairea. Bizkaiko bi sortzaileak Donostiako Egia Kultur Etxean arituko dira arratsaldeko 16:30etik aurrera.
    3 min
  • 2020/11/20
    Axut! konpainiak eta Euskal Elkargoak ‘Koska’ formakuntza mintegia antolatu dute gazteentzat. Lurraldetasuna kontutan hartuta, 16-25 urte bitarteko antzerki zale euskaldunen saretzea indartzeko xedea du mintegi honek.
    3 min
  • 2020/11/13
    Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek. Herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte har dezaten eskatu dute, Euskaraldian, Errigoran edo Durangoko Azokan, esaterako; eta erakundeei berehalako neurri zehatzak eskatu dizkiete.
    3 min
  • 2020/11/06
    Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes idazleak ondutako lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. Garzesek Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin.
    3 min
  • Horman poster: “Gure kezkak, kontraesanak edo desobedientzia eta boterearen inguruan ditugun ideiak lantzekoa aitz
    Antigone edo Ezetzaren beharra da Horman Posterren antzezlan berria. Kolektiboak bihar egingo du obraren aurrestreinaldia, Ozaetako Garaion Sorgingunean, Azaroaren 5ean, berriz, Bilboko Arriaga antzokian izango du estreinaldia. Antigona historian zehar gehien taularatua izan den klasikoa dugu, baina euskaraz lehen aldia izango du. Igor de Cuadra eta Maite Aizpurua Horman Poster kolektiboko kideek antzezlanari buruzko xehetasunak eman dizkigute.
    8 min
  • 2020/10/30
    Egurra S.A dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu intrigazko nobela honetan. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen arteko liskarrak ere ekarriko ditu.
    3 min
  • 2020/10/23
    Gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko, ‘Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdia martxan da. Euskal Herriko 16 eta 30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago egitasmoa. Abenduaren 20ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.
    3 min
  • 2020/10/16
    Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak azaroaren 21etik 29ra izango du 36garren edizioa. Jaialdiarekin batera, antzezle, txotxongilolari eta arte eszenikoen sortzaileei zuzendutako Nazioarteko Formakuntza zikloa ere antolatu dute.
    3 min
  • 2020/10/09
    Mazoka’ Marrazki Azokan parte hartzeko deialdia zabalik da. Oraingoan, azokaren webgunea izango da marrazkiak ezagutzeko eta eskuratzeko trafiko-iturri nagusia. Mazokalari izateko urriaren 23ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.
    6 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.