KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”
    Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da horietako bat.
    10 min
  • 2020/03/12
    Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon. Manipulazio estrategiak izenpean, proiektua Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Bilboko Loraldia Festibalean izango da estreinaldia martxoaren 15ean.
    3 min
  • 2020/03/06
    ‘Zendabalitz’ eleberria argitara eman du Erika Elizarik. Hernaniko idazleak XXI. Igartza saria irabazi zuen iaz Zendabalitz proiektuarekin eta urtebete izan du eleberria ontzeko.
    3 min
  • Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”
    Azaletik barruraino eta hasieratik bukaeraraino harribitxia den proiektua, halaxe deskribatu du Josune Ilundain (Orkoien, 1990) sortzaileak plazaratu berri duen obra liburua. Hutsune izenpean eman du argitara bere aurreneko lana. Bertan hitzak eta marrazkiak elkar gurutzatzen dira eta abstraktua denarekiko askotan daukagun ezkortasun horri buelta ematea du helburu. Hutsune ontzeko, besteak beste, Jorge Oteizari jarraitu dio Ilundainek.
    8 min
  • 2020/02/28
    ATX Teatroaren ‘7ak bat’ antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Viktoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, 7ak bat lan irabazlea eskainiko da.
    3 min
  • 2020/02/20
    Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute. Mi pequeño gran samurai du izena filmak eta Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendu du. Lanak hainbat testigantza eta bizipenen bidez osatuta dago. Dokumentalaren helburua Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da.
    3 min
  • 2020/02/14
    Abian da Hartzaro Festibala Uztaritzen. Inauteriak berpizteko asmotan egiten dute jaialdia. Otsailaren 25era bitartean hainbat ekintza izango dira: musika, dantza eta antzerki emanaldiak, besteak beste.
    3 min
  • Panpin hautsien dantza
    Panpin hautsien dantza dugu Idoia Hernandez 'Hatxe' (Errenteria, 1988) sortzaile eta piano jotzailearen bigarren lana. Baso, Drama, Ero eta Histeria izeneko kantuek osatzen dute eta musikariak berak azaldu duenez, zuzenekoetan joko dituen kantuen mostra bat da. Oraingo honetan, kantuak piano-laukotean aurkeztuko ditu taula gainean. Bibolin, bateria eta ahotsaren gehikuntzak kantuei beste kolore eta atmosfera berri bat emanez. Bi urteko lanaren fruitua da bilduma berria.
    11 min
  • 2020/02/07
    Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztu dute. Azaldu dutenez, bertsolaritza eta emakumeak Aiztondoko bailaran jorratzen dituzten lanei emango diete lehentasuna. Apirilaren 2ra arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera.
    3 min
  • 2020/01/31
    Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute otsailaren 6tik 27ra Bilbon. Antzerki zaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdi honetan.
    2 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.