KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2020/01/24
    Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa gaur abiatuko da Laudion. Pasa den urteko bideari eutsita, Txapelketa formatua izango du aurtengoak ere eta orain arteko bidean sakontzea izango du xede: Arabako bertsolaritzak urteetan eraikitzen joan den mugimendua saretu eta indartzeko.
    3 min
  • 2020/01/17
    Feminismoaren ardatza galdu gabe, zahartzeari buruzko gogoetak dakartza Mari Luz Estebanek Andrezaharraren manifestua liburuan. Bertan, azken bi urteetan idatzitako poemak bildu ditu idazleak.
    3 min
  • 2020/01/10
    ‘Sorotan Bele Gogoan’ musika ikuskizuna prestatu dute taldearen kantu ezagunenekin. Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohi Gorka Sarriegirekin eta Urbil Artolarekin batera, kanturik gogoangarrienak joko dituzte.
    3 min
  • 2020/01/03
    Beietz! taldeak, “Erraietatik” estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek.
    3 min
  • Hiart Leitza: "Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu"
    Beietz! taldeak, "Erraietatik" estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lo zorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek.
    Taldeak doinu zeltiarren eta rock, punk edo eta reggae erritmoen arteko fusioa eskaintzen du, zeltik-parranda izenarekin bataiatu duten estilo propioa sortuz. Folk-rock indartsua, errebeldea, parrandazalea, aldarrikatzailea...
    7 min
  • 2019/12/27
    ‘Ea, H-a galdu duen herria’ izenburupean, hiru eguneko egitaraua antolatu dute Ean. Gaurtik hasita 29ra arte izango dira jardunaldiak Eskolondon. Alor askotako aditu eta sortzaileen eskutik, hitzaldiak, erakusketak eta irakurraldiak jasotzen ditu egitarauak.
    3 min
  • 2019/12/20
    Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen. Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”.
    3 min
  • 2019/12/13
    Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute. Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamen berria gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo.
    3 min
  • 2019/12/05
    Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria. Hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute
    3 min
  • 2019/11/28
    Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute. Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan kaleratu dute liburua. Bertan, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen dute.
    3 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.