KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • “Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko"
    Kultur Zirika, amets txikiak baztertu eta handien bila joateko jaio den Adunako egitasmoa.
    Herri txiki batek gogoz eta ilusioz gauza handi handiak egin ditzakela erakus dezake, txikitasunetik handitasunera.
    Dani Arizala kazetaria dago egitasmo honen atzean, edo, berak dioen bezala, erokeria zoragarri honen atzean. Zuetariko askok Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako esatari izateagatik, edota ETB1eko Beste gu saioa gidatzeagatik ezagutuko duzue, orain baina, bestelako proiektuetan murgilduta dago, Kultur Zirika da horietako bat.
    14 min
  • Habi taldea
    Villabonako Yerai Gasconek (ahotsa eta gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) zortzi kantuz osatutako Loratu izeneko diskoa kaleratu dute. Habi bikotearen lehen lana da Loratu eta Elkar estudioetan grabatu dute bi egunetan, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean.
    9 min
  • Patxo Telleria: "Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da"
    Tartean teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoen bizitza eta lana izan ditu gogoan Telleriak ikuskizun honetarako.
    Getari Etxegarai, Olatz Ganboa eta Ylenia Baglietto aktoreak arituko dira taula ganean Adrian Garcia de los Ojosekin batera. Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da lan berria azaroaren 26an.
    6 min
  • Hariak sentikaria
    Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatu dute Zarautzen. Taula gainean Iraia Elias aktorea, Rafa Rueda musikaria eta Nahikari Gabilondo bertsolaria, abiapuntu modura galdera bat: "Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?".
    Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakumeren bitartez, 1930 eta 1980 urteen artean Euskal Herrian gertaturikoak bildu ditu.
    10 min
  • Aitziber Garmendia: Publikoak barre asko egiten du eta momentu batzuetan identifikatuta sentitzen da"
    Begoña Lejarzegiren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia eta Joseba apaolaza aktoreak taula gainean ikusiko ditugu Rita (Txalo produkzioak) antzezlanean.
    Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.
    5 min
  • Alaine Agirre: "botere harreman batetik datorren istorio latz bat da"
    ‘Kamisoi zuri zetazkoa’ da Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) ondu duen azken liburua. Narrazio ilustratu bat da. Gordintasun osoz, pederastia istorio bati heldu dio Bermeoko idazleak.
    Kontakizunak hamaika urteko neskatila bat du protagonista, eta harekin batera, gizonezko heldu bat, udalekuetako begiralea, gaztetxoaren konfiantza irabaziko duena, ingurukoetatik isolatu egingo duena haren inozentziaz aprobetxatuz.
    5 min
  • Käffka´
    ‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon 6 aretoan.
    Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, sortu du Kamikaz kolektiboak ´Käffka´ izeneko antzezlana eta bost euskal aktorek parte hartuko dute bertan: Edurne Azkaratek, Amaia Irazabalek, Iraia Eliasek, Oier Guillanek eta Mikel Ibargurenek.
    9 min
  • Oihane Fernandez: “lehendabiziko kapitulua idaztearekin batera, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen g
    Lukaren istorioa kontatzen du Oihane Fernandezek Sekretuen hamaika zaporeak (Ibaizabal) liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, sekretu handiak, sekretu gaziak sekretu , gozoak… baina, bada sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sortarazten ez dion zerbait , gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da.
    4 min
  • ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia
    ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia batean jaso dute Ane Labaka, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok. Egileek modu grafiko eta artistiko batean, azken lau hamarkadetan izandako ekarpenak eta eraldaketak bildu dituzte.
    7 min
  • Zazpiak bat gaiztoetan gaiztoena
    “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki konpainiak. “Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da”.
    7 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.