KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • Muga deitzen da pausoa
    Muga deitzen da pausoa izango da asteburu honetan xixoneko Nazioarteko Zinema jaialdian estreinatuko den filmetako bat. Maider Oleaga zinemagileak zuzendu du eta Elvira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzen saiatu da. Orainetik iragan hori ukitu nahi izan du Oleagak. Orainetik iragan horrekin, elkarrizketa bat eduki nahi izan du.
    13 min
  • Denboran atzera bidaia egingo du Su Ta Gar taldeak 30. urtemuga ospatzeko biran
    30 urte dira Su Ta Gar taldea oholtza batera lehenengoz igo zela, 1988ko abuztuaren 14an izan zen hori Ondarroako Gaztetxean. Ordutik hona mila zuzenekotik gora eskaini dituzte. Urtemuga hori ospatzeko asmoz, bira berezia egingo du Eibarko laukoak azaroa eta abendua bitartean, Euskal Herriko areto garrantzitsuenetan eta nazioarteko hainbat agertokietan.
    Denboran bidai bat izatea nahi duela iragarri du taldeak, baina ikuspegi nostalgiko batetik baino, gaur eguneko begirada batetik.
    Guztira zortzi kontzertu eskainiko dituzte eta bertan Maketa (1987-89), Jaiotze basatia lehenengo diskoko kantu guztiak eta Hortzak estuturik bigarren bildumako batzuk joko dituzte, horretaz gain, inoiz argitaratu gabeko garai hartako bideo eta argazkiak erakutsiko dituzte zuzenekoetan.
    Azken kontzertua abenduaren 28an izango da Bilboko Santana 27 aretoan.
    2 min
  • Eñaut Elorrieta
    Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin igoko da Eñaut Elorrieta eszenatokietara urriaren 28an Bilboko Arriaga antzokian, Harian izeneko birari hasiera emanez. Aurreratu dutenez, berezi bezain erakargarria izango da bira hau.
    Zuzeneko hauetarako bestalde, lau kantu grabatu dituzte eta baita bideo bat ere.
    8 min
  • 11 Botxo Eguna
    Egun osoko egitaraua antolatu du Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformak datorren larunbaterako Bilbon. 11 Botxo Egunak mahai inguruak, herri azoka erraldoia, antzerkia eta musika batuko ditu, besteak beste, goizeko 12:00etatik aurrera.
    2 min
  • Nerea Arrien
    Nerea Arrien idazlearen ibilbidea. Lekeitiarrak lau liburu ondu ditu, hiru gaztetxoi zuzenduta eta beste bat helduentzat.
    7 min
  • Non filma
    Non filmari buruzko argibideak eman dizkigu Ximun Fuchs zuzendariak. Pelikula hau Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai dago jada.
    9 min
  • Erlauntza
    Txikitako sei lagun nekazal etxe batean, parrandan. Alkohola eta drogen artean trapu zaharrak azaleratzen hasiko dira Erlauntza antzezlanaren protagonistak. Kepa Errasti gidoilariak obrari buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu. Entzun
    6 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.