KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2019/11/22
    Musika Gida Morea aurkeztu dute. Gida emakumezkoen presentzia duen edozein talderi buruzko informazioa jasotzen duen datu base digitala da. Orain arte 26 musika talderen fitxak bildu dituzte bertan.
    3 min
  • 2019/11/15
    Aitaren Etxea (Elkar) izeneko eleberria kaleratu du Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazleak. Lan berri honekin eleberrigintzara bueltatu da bederatzi urteren ostean. Tartean, ipuin bilduma eta poesia liburu bana ondu ditu. Aitortu duenez, istorio luze batean barneratzeko gogotsu zegoen.
    Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen ustez, Aitaren Etxea eleberria Jaioren lanik ausartena eta borobilena da.
    4 min
  • Buletina 2019/11/08
    Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara ondutako lan koralean.
    5 min
  • Mikel Markez: "Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen"
    Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara ondutako lan koralean.
    13 min
  • 2019/10/25
    Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrianGasteizkoaren lehen nobela honetan, kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80 eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin eta Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin.
    5 min
  • “Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genu
    Buyan izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Aritz Trueba marrazkilariarekin batera. Zazpi urteko lanaren fruitua da eleberri grafiko hau. Komiki historiko fantastikoa dela dio Truebak.
    Eleberriak 1.241 urtera garamatza, tropa mongoliarrek Europa banatu bat konkistatu zutenekoa, mendebaldetik soldadu teutoniarrak Asia aldera zetozen bitartean.
    11 min
  • Buletina 2019/10/18
    ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura. Azken urtean taldeak banaka plazaratu dituen kantuak jasotzen ditu lan berriak hiru abesti berrirekin batera, denetara 21 kantu bildu dituzte.
    Zinetika jaialdiari hasiera eman diote aste honetan Donostia, Bilbo eta Iruñean. Hilaren 20ra bitarte, dantzaren gaineko zinema emanaldiak, eskola magistralak, performanceak eta lantegiak izango dira. Zinetikak kultura-esperientzien plataforma bilakatzea du helburu.
    Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa martxan da. Abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, Gayarre antzokian eta Iturramako Civivoxan. Proposamenen artean komediak, dramak eta antzerki-hizkuntza berrietan oinarritutako testuak daude.
    Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra egingo dute. Zortzigarren aldiz antolatu du Udalak Literatur Amuak, literatura, euskara eta ikus-entzunezko eduki kulturalak batuko dituen jaialdia. Aurtengoak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu.
    Adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko asmoz, ‘Adin Adin’ bertso saioak martxan jarri dituzte. Gipuzkoako adineko pertsonentzako egoitzetara iritsiko dira bertso saioak, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetu asmoz eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatuz.
    Bernardo Atxagak ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du. Asteasukoak sei kontakizunen bidez, El Pardo kuarteletik, Pau, Baiona, Gaztela edo Texasera eramango du irakurlea. Atxagak agur esango dio eleberrigintzari aurkeztu duen liburu honekin.
    Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta Dantza Eguna izango dira larunbatean Seguran. Txapelketan, Euskal Herri mailako dantzari onenek parte hartuko dute: Gipuzkoako hamahiru bikotek eta Bizkaiko bikote batek. Bi pieza ezberdin egin beharko ditu bikote bakoitzak: fandangoa txisturen laguntzarekin eta Arin-Arina trikitiarekin.
    Xabier Amurizak jaso du aurtengo Manuel Lekuona Saria. Eusko Ikaskuntzaren ustez, bizkaitarrak bertso-eskolak bultzatu eta metodologian eragin nabarmena izan du, bere lana Euskal Herriko bazter guztietara hedatuz.
    Izan Argi leloarekin ospatuko dute igandean Nafarroa Oinez. Laugarren aldiz hartu du Tuterako Argia ikastolak Nafarroako ikastolen jaia antolatzeko ardura, eta dena prest dute jada igandean milaka euskaltzale herrian hartzeko. Hiru kilometrok eta lau gunek osatuko dute ibilbidea eta Errigora proiektua eta Dani Lopez euskaltzalea omenduko dituzte
    5 min
  • Asteko buletina, urriak 11
    Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren ostiralean Luhuson. Heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz obrak. Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagaren gidaritzapean, hainbat aktore ikusiko ditugu oholtza gainean,
    5 min
  • Estitxu Pinatxo: "Disko berrian kutsu beltza nabari da"
    Estitxu Pinatxo beratarrari txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna. 31 urterekin ibilbide oparoa egina du; telebista saio, talde eta hainbat proiekturi jarri dio ahotsa.
    Gaur egun bi proiektu ditu eskuartean: Dama Beltzak eta 'Haize gorri batek' izeneko bere lehen bakarkako diskoa.
    9 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.